2004.eko Ekainaren 7ekoa

Lezon, 2004ko ekainaren 7an, goizeko 9:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Jesús Mª Martiarena Jaca, kanpoan baita, eta Aitor Ocerin Ibañez.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko maiatzaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko maiatzaren 24an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

Alkateak azken Tokiko Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Arau Ordezkatzaileen idazketa-ekipoaren kontratazioa arautuko duen baldintza-plegua onartzeko proposamena.

Lezoko Udalak, Udalerri honetako Planeamenduko Arau Subsidiarioen errebisioa egiteko asmoa du, arau hauek 1987an onartu baitziren behin betikoz eta ordutik gaur egunera herrian izandako aldaketa eta baldintza berrietara egokitzea derrigorrezkoa delako.

Kontratu honen xedea batere konplikatua ez denez, nahiz eta berezitasun batzuk izan, legearen 73.4 artikuluan aurreikusitako jardunbide negoziatua erabiltzea proposatu du idatzi osatu diren administrazio-baldintza zehatzen agirian, udalak pleguaren arabera derrigorrezkoak diren baldintzak betetzen dituzten hautaturiko profesionalen artean negozia dezan esleipena.

Aholkularitza teknikoa kontratatzea derrigorrezkoa da Udalak duen egiturarekin ezinezkoa baita lan hau aurrera eramatea.

Bestalde 1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuko 31.2 artikuluaren arabera, planeamendu orokorra idaztea Udalak libreki hautaturiko teknikari ahalmendunei esleitu diezaieke, beraz kontratu legediarekin uztartu beharreko kasu berezi baten aurrean gaude, Jardunbide negoziatua berez HAKLBan zehaztutako kasuetan baino ez da erabiliko ; kontsultoretza eta laguntza tekniko kontratuei dagokionez, alegia 209 eta 210 artikuluetan jasotako kasuetan. Bi artikulu hauetan jasotako kasuetatik at dago gurea, baino jurisprudentziak argitu du libreki esleitu daitekeela esaten denean ez duela zuzenean esan nahi baizik eta prozedura minimo bat jarraitu behar dela eta jardunbide negoziatuaren bidetik jo behar dela.

Hori dela eta hona hemen Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako ERABAKIA:

BAT: Lezoko Udalerriko Planeamendurako Arau Subsidiarioen aldaketa eta errebisio dokumentuaren idazketarako kontratazio espedientea hastea, Jardunbide negoziatuaren bidez.

BI: Kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza pleguak eta Xedapen Teknikoak onartzea.

HIRU: Ondorengo enpresa hauei eskainteak eskatzea:

· Markitec, S.L.: María Teresa Carmona Barrio eta Ana Pérez del Gallego.

· Jesús Ansa Zabaleta.

· Roberto García Azpiri.

LAU: Kontratu honetarako Gastua onartzea. Udal aurrekontuetan egin beharreko aldaketak bideratzearen konpromisoa hartu dute batzarkideek.

4.- Loli Hidalgo Yáñezi, Tomas Garbizu kaleko 9, 10, 11, 12 eta 13ko jabekideen ordezkari gisa, teilatua eta zorrotenak konpontzeko obra lizentzia emateko proposamena.

Loli Hidalgo Yañezek, Tomás Garbizu kaleko 9, 10, 11, 12 eta 13an dagoen eraikinaren teilatua konpontzeko obra lizentzia eskatu du, dagokion segurtasun eta osasun azterketa oinarrikoa bateratuz.

Udal teknikariak eta aholkulariak egindako txostenak ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hau hartu du:

BAT: Loli Hidalgo Yañezi, Tomás Garbizu kaleko 9, 10, 11, 12 eta 13an dagoen eraikinaren teilatua eta zorrotenak konpontzeko obra lizentzia, oinezkoentzat eta ibilgailuentzat behar diren segurtasun neurriak hartu behar dituelarik.

BI: Era berean ematen zaio hilabete batez aldamioak jartzeko baimena.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.936,13 euro kopurua ordaindu beharko dute.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Julio Goñi Pascali, Urdaburu kaleko, 4.eko jabekideen ordezkari gisa, igogailua instalatzeko obra-lizentzia emateko proposamena.

Julio Goñi Pascalek, Urdaburu Kaleko 4ko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia eskatu du igogailua instalatzeko, eta molde horretako obretarako Udal honek eman dezakeen dirulaguntza eskatuz.

Udal teknikariak egindako txostenak adierazten du ezen, aurkeztutako proiektua azterturik, indarrean dagoen irisgarritasun araudia ez duela betetzen.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Julio Goñi Pascali, Urdaburu Kaleko 4ko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea igogailua instalatzeko, baina, betiere, hura martxan jarri aurrez Eusko Jaurlaritzaren Industria Ordezkaritzaren baimena aurkezteko baldintzapean.

BI: Hari jakinaraztea ezen, 2003ko ekainaren 9ko udalbatzaren osoko bilkurako akordioaren ildotik, dirulaguntza eskaera interesatuak berak tramitatu behar duela Eusko Jaurlaritzan (tramite hori Oarsoaldearen bidez egin dezake).

Aipaturiko laguntza ekonomikoa lortu ondoren, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du eta Eusko Jaurlaritzak emandakoaren %100 emango dio Udalak.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.625,50 euro kopurua ordaindu beharko dute.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Gonzalo Subijana Azurzari, Gas Pasaia, S.A., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia emateko proposamena, gas hornidura eramateko instalazioa egiteko.

Gonzalo Subijana Azurzak, Gas Pasaia, S.A., enpresaren ordezkari gisa, 2003ko abenduaren 22an obra lizentzia eskatu zuen Pasai Donibanera gas hornidura eramateko instalazioa egiteko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuaren 51/2004 Dekretuaren bidez, lizentzia ukatzea erabaki zen eta espedientea osatzeko dokumentazio gehiago eskatzea.

Aurtengo maiatzaren 21ean aurkeztu ditu eskatutako dokumentazioa eta, halaber, guztira 28.888,64 eurotako abala.

Horri buruz egindako informe teknikoa eta juridikoa ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gonzalo Subijana Azurzak, Gas Pasaia, S.A., enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, Pasai Donibanera gas hornidura eramateko instalazioa egiteko, ondorengo baldintza hauen arabera:

Proiektuan xedaturikoa errespetatu eta aurkeztutako obraren planningean finkatutakoa bete beharko du.

Obrari ekin baino lehen, Lezoko Udaltzaingoarekin hitz egin behar du.

Obrak egiterakoan kalteturik suerta daitezkeen espaloi, zoru, zintarri, berdegune eta gainerako elementuak, lehen zeuden bezala jarri beharko ditu berriro ere.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.463,03 euro kopurua ordaindu beharko dute. (Eraikuntzaren gaineko zerga: 4.046,03 euro eta tasarengatik: 417 euro).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7.- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zergaren eskaera onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lucio Zabalo Etxanizek egindako eskaera onartzea.

BI: Ordainduta duen tasa itzultzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.xxxxari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.xxxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna