2001.eko Otsailaren 1ekoa

    Lezon, 2001eko otsailaren 1ean, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko urtarrilaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko urtarrilaren 18an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2001/01/25) Jaizkibel Azpi ikastetxea handitzeko obren lizitazioa argitaratu dela informatu da.

    GIZARTE ONGIZATEA

    3.- Aiton Bordak egindako diru laguntza eskaera.

    Hirugarren adinekoei zuzendutako aktibitateak egiteko Aiton Borda Erretiratuen Elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta,Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: Aiton Borda Erretiratuen elkarteari 1.891.800,-ptako dirulaguntza ematea aipatutako aktibitateak burutzeko (AD-34).

    BI: Aipatutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko dio Udalak. Lehen zatia %60 dirulaguntza onartu eta urte hasieran egingo da, eta bigarren zatia %40 gastua zuritutakoan.

    HIRU: Aiton Borda Erretiratuen Elkarteak, aipatutako dirulaguntza zuritzeko, memoria ekonomikoa aurkeztu beharko du urte bukaeran.

    4.- Familia eskuhartzea luzatzeko proposamena, 95 eta 175 espedienteak.

    095 A espedienteko familia jasotzen ari den famili eskuhartzeari buruz egindako ebaluaketa txostena hala nola bertan Gizartekintzari eta Udalari famili eskuhartzea 6 hilabetez luzatzeko egiten zaien eskaera ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea famili eskuhartzearen luzapena.

    BI: Udalak aurreratzea terapia saioen ordainketa; kostua guztira, 260.900,- pta. (D-1189-1-2000). Udalak eskuhartzearen kostuoaren %25 hartuko du bere gain eta Foru Aldundiak gainerako %75.

    HIRU: Kopuru hori 175 partidari atxikitzea.

    LAU: Erabaki honen berri Foru Aldundiari ematea.

    175 A espedienteko familia jasotzen ari den famili eskuhartzeari buruz egindako ebaluaketa txostena hala nola bertan Gizartekintzari eta Udalari famili eskuhartzea 6 hilabetez luzatzeko egiten zaien eskaera ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea famili eskuhartzearen luzapena.

    BI: Udalak aurreratzea terapia eta faimili hezitzailearen saioen ordainketa; kostua guztira, 541.700,- pta. (D-1189-2-2000). Udalak eskuhartzearen kostuaren %25 hartuko du bere gain eta Foru Aldundiak gainerako %75.

    HIRU: Kopuru hori 175 partidari atxikitzea.

    LAU: Erabaki honen berri Foru Aldundiari ematea.

    5.- Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak egindako eskaera jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordaintzetik salbuesteko.

    Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzetik salbuesteko Lezoko Udalari egin dion eskaera eta horrekin batera aurkeztutako dokumentuak azterturik eta gizarte langileak egindako txostena ikusi ondoren, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: Gaxuxa Lezoko Emakume Taldea elkartea Udal onurakotzat izendatzea.

    BI: Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzetik salbuestea.

    HIRU: Gipuzkoako Foru Aldundiari aditzera ematea, urriaren 28ko 6/1997 Foru Arauaren artikulu bakarreko 3. idatz-zatian ezarritakoari jarraiki.

    6.- Beharrizan larrietarako dirulaguntzak emateko irizpideak onartzeko proposamena.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak emateko ezarri beharreko irizpideak ezartzeari buruz Gizarte Ongizateko eskuordedunak aurkeztutako proposamena aztertuta, Gobernu Batzordeak honako hauek onartzea erabaki du:

    Lehentasuna emango zaie ohizko etxebizitzaren gastuetarako, mantenimendu gastuetarako eta oinarrizko gastuetarako dirulaguntzei.

    Mobiliarioa eta instalazioak ordaintzeko dirulaguntza eskaerak 25.000,-pta arteko dirulaguntza jasoko dute.

    Onuradun bakoitzak hiru kontzeptugatik eskatu dezake dirulaguntza. Hirugarren kontzeptuagatik ez zaio onartuko 25.000,-pta baino dirulaguntza handiagorik.

    Kopuruak:

    Urtean kontzeptu bakoitzarengatik emango den diru kopuru osoa Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren 1993ko otsailaren 10eko Aginduan jasotakoak berak mantenduko dira, hain zuzen ere honako hauek:

    -Ohizko etxebizitzaren gastuak: 400.000,-pta

    -Mantenimendu gastuak: 110.000,-pta

    -Altzariak: 225.000,-pta

    -Mantenimendu gastuak: 275.000,-pta

    -Oinarrizko beharrak: 225.000,-pta

    Erabaki honetan jasotakoa udal araudi batean jasotzeko modukoa dela ohartarazi du idazkariak. Azken planteamendu hau aztertzea erabaki da.

    7.- Beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta Gobernu Batzordeak hemen heldu den erabakia hartu du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea (A-33) ondorengo espedienteei:

    306..................283.917,-pta

    231 b..............466.800,-pta

    294 b..............507.450,-pta

    587 a..............298.214,-pta

    568 a..............235.478,-pta

    596 b..............476.400,-pta

    006 b..............103.366,-pta

    635 a..............312.748,-pta

    483 a................69.754,-pta

    224 a..............305.936,-pta

    304..................344.344,-pta

    597 a..............510.000,-pta

    404 b..............460.000,-pta

    646 a..............400.000,-pta

    487..................302.000,-pta

    KULTURA

    8.- Dirulaguntzak emateko zenbait proposamen:

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:

    - 443.250 pezeta Lezoko Txirrindulari Eskolari, 1999-2000 ekitaldiko proiektuak burutzeagatik. (AD-1182).

    - 127.600 pezetako dirulaguntza zuzentzea Tiñelu Elkarteari Jon Bergaretxe eta Eritz Magoaren ekitaldiak antolatzeagatik. Idazkariak 2000. aurrekontuetan kontsignaziorik ez dagoela ohartarazi du. 2001ko aurrekontuan kargatuko da.

    - 70.000 pezeta Eskola Kiroleko Mahaiari (AD-1156).

    - 150.000 pezeta Allerru Pilota Taldeari, Josetxo Etxandiren Oroitaldia antolatzeagatik (AD-1155). Puntu hau mahai gainean geratu da dokumentazio falta delako.

    9.- Zenbait faktura onartzea.

    Ute Piscinas Lezo-Sobrino-Lain enpresak, Altamirako igerileku eta aldageletako proiektuaren barruan eginiko lanen gaineko bigarren ziurtagiriari dagokion faktura ikusirik ¾ guztira 6.866.492,- pta¾, Gobernu Batzordeak onartzea erabaki du. (O 99 1693 2000).

    Premiazkotasuna aldez aurretik aho batez onarturik, ondorengo puntu hau tratatu da:

    PREMIAZ

    10.- Pinturas isidoro Aguilar S.L. enpresak eskatutako lizentzia Txatxamendi kaleko 27ean (Ipintza-Industrialdea) kokatutako pabilioa egokitzeko.

    Pinturas Isidoro Aguilar, S.L. enpresak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Txatxamendi kaleko 27.ean (Ipintza-Industrialdea) kokatutako pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan pintura biltegirako ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Alkatetza honek Gobernu Batzordeari aurkezten dio ondorengo

    BAT: Pinturas Isidoro Aguilar, S.L. enpresari obra lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 27.ean (Ipintza-Industrialdea) kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan pintura biltegirako ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga tarteko solairua eraikitzeko obra lizentzia eman zitzaionean ¾Gobernu Batzordeak 2000ko irailaren 21ean¾ kitatu zitzaion, beraz ez dagokio orain likidatzea.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.224 eta 225.228 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna