1998.eko Irailaren 23ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko irailaren hogeita hirugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko abuztuaren 27an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko abuztuaren 27an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak:

    3.- Lurdes Lopetegi Arrutiri lizentzia ematea, Antonio Pildain kaleko 1eko laugarren oineko A eta B etxebizitzetan barruko obrak egiteko.

    Antonio Pildain kaleko 1.an, laugarren oinean, A eta B etxebizitzetan barruko obrak egiteko eta bi etxebizitzak bateratzeko lizentzia eskatuz, Lurdes Lopetegi Arrutik aurkeztutako eskabidea eta proiektua aztertu ondoren, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lurdes Lopetegi Arrutiri lizentzia ematea Antonio Pildain kaleko 1.an, laugarren oinean, A eta B etxebizitzetan barruko obrak egiteko eta bi etxebizitzak bateratzeko, inolako moduz ere ezin izango duelarik etxearen fatxada aldatu eta, beraz, dagoen balkoiaren tamaina aldatu.

    Era berean ematen zaio baimena, zortzi egunez kontainerra jartzeko.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 62.400,- pta ordaindu beharko du (Eraikuntzaren gaineko zerga 58.000,- pta da eta kontainerra jartzearena 4.400,- pta.)

    (Segurtasunari buruz hasieran eskatu zitzaion oinarriko estudioa ondoriorik gabe geratzen da zeren, barruko obrak izaki, ez baitago hori aurkeztu beharrik).

    4.- Mª Teresa Pagolari lizentzia ematea Kale Nagusiko 16ko jabekideen ordezkari gisa, teilatua berritzeko.

    Kale Nagusiko 16.eko etxearen teilatua konpontzeko obra lizentzia eskatuz, bertako jabekideen izenean Mª Teresa Pagolak aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERBAKI DU:

    BAT: Eskatutako obra lizentzia interesatuari ematea, Kale Nagusiko 16ko etxearen teilatua konpontzeko, jarri bide den teila arabiar erakoa eta gorria izatekotan.

    Era berean ematen zaio baimena aldamioak hilabete batez eta kontainerra hiru egunez jartzeko.

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

    BI: Udal ordenantzen ildotik, ez dagokio eraikuntzaren gaineko zerga likidatzerik.

    HIRU: Kontainerra eta aldamioak jartzearen gaineko tasak guztira 2.470,- pta dira.

    5.- Zezilio Garmendia Gezalari lizentzia ematea, Gurutze Santuaren plazako 6ko etxearen teilatua berritzeko.

    Gurutze Santuaren plazako 6.eko etxearen teilatua konpontzeko obra lizentzia eskatuz, Zezilio Garmendia Gezalak aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Eskatutako obra lizentzia interesatuari ematea, Gurutze Santuaren plazako 6ko etxearen teilatua konpontzeko, jarri bide den teila arabiar erakoa eta gorria izatekotan.

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

    BI: Udal ordenantzen ildotik, ez dagokio eraikuntzaren gaineko zerga likidatzerik.

    6.- Antonio Vivas Sanchezi lizentzia ematea, Zubitxo kaleko 2ko etxeari teilatua berritzeko.

    Zubitxo kaleko 2.eko etxearen teilatua konpontzeko obra lizentzia eskatuz, Juan Antonio Vivas Sanchezek aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Eskatutako obra lizentzia interesatuari ematea, Gurutze Santuaren plazako 2ko etxearen teilatua konpontzeko, jarri bide den teila arabiar erakoa eta gorria izatekotan.

    Era berean ematen zaio baimena, 10 egunez kontainerra jartzeko.

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zergak guztira 64.344,- pta dira (Eraikuntzaren gaineko zerga : 58.844,- pta., eta kontainerra jartzearena 5.500,- pta.).

    7.- Construcciones Garsari lizentzia ematea, Lope de Isasti plazako 2-4 etxearen fatxada berritzeko.

    Construcciones Garsak aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, Lope Isasti plazako 2-4 etxearen fatxada berritzeko, eta aldamioak jartzeko, obra lizentzia eskatzen baitu, udaleko txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Construcciones Garsari obra lizentzia ematea Lope de Isasti plazako 2-4 etxearen fatxada berritzeko eta, halaber, bi hilabetez aldamioak eta bi egunez kontainerra jartzeko, ondorengo baldintza hauekin:

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zergak guztira 83.617,- pta dira (eraikuntzaren gaineko zerga guztira 62.017,- pta da, aldamioak jartzearena 20.500,- pta eta kontainerra 1.100,- pta.)

    8.- Mikel Ruiz Amianori lizentzia ematea, Eugenio de Otxoa kaleko 7ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, etxe horren fatxada berritzeko.

    Eujenio Otxoa kaleko 7.eko jabekideen ordezkari gisa Mikel Ruiz Amianok aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, 2-4 etxe horren fatxada berritzeko, eta aldamioak jartzeko, obra lizentzia eskatzen baitu, udaleko txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Eujenio Otxoa kaleko 7.eko jabekideen ordezkari gisa Mikel Ruiz Amianori obra lizentzia ematea etxearen fatxada berritzeko eta, halaber, hilabete batez aldamioak eta hamabost egunez kontainerra jartzeko, ondorengo baldintza hauekin:

    Oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako behar diren neurriak hartu beharko ditu, fatxada osoan sareak ipiniz.

    Zaborrak eta hondakinak erretiratzea kontainerrera hodi bat jarriz egin beharko du.

    Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    Aldamioak jartzea indarrean dagoen araudia betez egin beharko du.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zergak guztira 64.987,- pta dira (eraikuntzaren gaineko zerga guztira 47.717,- pta da, aldamioak jartzearena 9.020,- pta eta kontainerra 8.250,- pta.)

    Bertako biztanle guztiei eskatzen zaie ezen, komunitatearen txukuntasuna gordetzeko helburuz, egokitzat har dezatela beste fatxadak ere duela gutxi berritu denaren kolore berean pintatzea.

    Espedienteak:

    9.- Hosgabe S.A.ren ordezkari gisa J. Arellano Illarramendik eskatuta tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena, Sagasti 103 poligonoko Urune kaleko 45ean dagoen pabilioia egokitzeko.

    Hosgabe S.A.ren ordezkari gisa J. Arellano Illarramendik eskaturik, tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, Sagasti (103) poligonoko Urune kaleko 45ean dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta horri buruz egindako txosten teknikoa ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Sagasti (103) poligonoko Urune kaleko 45ean dagoen pabilioia egokitzeko, Hosgabe S.A.ren ordezkari gisa J. Arellano Illarramendik eskaturik, tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    10.- Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 3. Ziurtapena onartzea, Lezoko Kiroldegia eta frontoia bukatzeko falta diren obrei dagokiena.

    Ikusirik Construcciones Adolfo Sobrinok aurkeztutako 3. ziurtapena, Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko obrei dagokiena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Construcciones Adolfo Sobrinok aurkeztutako 3. ziurtapena, 80.539.740,- pezetakoa, Lezoko kiroldegia eta frontoia bukatzeko obrei dagokiena (O 99 1247/98).

    Ziurtapen honen ordainketa, proiektuarekiko bertan aurreikusten diren aldaketak osoko udalbatzak onartzearen baldintza pean geratzen da.

    11.- Orsa S.L.k aurkeztutako faktura onartzea, egindako zenbait herribideri dagokiona.

    Ikusirik Zapatazahar Burura dihoan herribidea eta Larraka aldeko herribidea konpontzeagatik, Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k aurkeztutako faktura, eta kontuan izanik horri buruz Udal Zerbitzuburak egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k Zapatazahar Burura dihoan herribidea eta Larraka aldeko herribidea konpontzeagatik aurkeztutako faktura, guztira 3.242.318,- pezetakoa .

    GIZARTE ONGIZATEA:

    12.- Gizarte Larrialdietarako zenbait Laguntza ematea.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente honi, baina momentu honetan aurtengo aurrekontuaren 1-00-00-480-313-00-00-00 partidan kontsignaziorik ez dagoenez, nola nahi ere aurrekontuan horretarako dirua izatean ordaintzea.

    27B .................. 19.031,-pta.

    487B ................ 104.000.-pta.

    13.- Pertsona elbarrituak garraiatzen dituzten ibilgailuentzat baimen bereziak ematea.

    Ikusirik elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Isabel Corchero Vazquezek egin duen eskabidea. Era berean azterturik Foru Aldundiko Gizarte Ongizate saileko Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune baimen berezia ematea Isabel Corchero Vazquezi.

    14.- Lezoko Emakume Taldeari dirulaguntza ematea, pertsona helduentzat zenbait aktibitate burutara eramateko.

    Aztertu ondoren Lezoko Emakume Taldearen eta Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen artean, 98-99 ekitaldirako, landu den "Helduentzako Aktibitateen" proiektua eta programazioa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Emakume taldeari aktibitate hauek antolatzeko 2.000.000,- pta ematea (AD 520/98). Dirulaguntza hau hiruhilekotan ordainduko da era honetan zatituta:

    1engo hiruhilabetea: 700.000 pta

    2. hiruhilabetea: 700.000 pta

    3. hiruhilabetea: 600.000 pta

    BI: Dirulaguntza hauek hiruhilabetero aurrez ordainduko zaizkio Emakume Taldeari. Hiruhilabeteak amaitu ondoren gastuak justifikatu beharko dituzte.

    Ekitaldi amaieran baldin eta egindako gastuen justifikazioak Udalak emandako dirulaguntza baino txikiagoak balira diferentzia bueltatu beharko lukete.

    HIRU: Dirulaguntza hau 1998ko udal aurrekontutako "1-00-00-227-313 00-04-00" partidaren kargu izango da.

    Alkateak programen detailea jasotzea eskatu du.

    15.- Zenbait gizarte-erakunderi dirulaguntzak ematea.

    Gizarte Ongizate Delegatuak, dirulaguntzak jasotzeko eskaerak ikusi eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: "Subvenciones a entidades sociales" partidatik 1-00-00-481-313 00-00-00 hurrengo dirulaguntzak ematea (AD 503/98):

    1. Odol emailearen taldea 50.000.-

    2. Gurutze Gorria 100.000.-

    3. DYA 225.000.-

    4. Gizakia Helburu 125.000.-

    5. Harri Beltza 50.000.-

    6. Atzegi 50.000.-

    GUZTIRA........................................ 600.000.-pezeta

    16.- Aiton Bordako tabernako prezioen igoera onartzea.

    Jubilatuen Aiton-Bordako taberna zerbitzuko prezioak jubilatuentzat igotzeko egin den eskaera ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jubilatuentzako prezioen igoera onartzea, espedientean jasorik dagoenaren arabera, 1998 urterako.

    BI: Igoera hori datorren irailaren 1.tik aurrera aplikatzea.

    17.- Alkatetzaren 127. Dekretua berrestea, alegia, Aiton Bordako taberna-zerbitzua adjudikatzea onartzen duena.

    Gobernu Batzordeak alkateak emandako 127. dekretua berretsi egin du. Dekretu honen bidez Aiton Bordako taberna zerbitzuaren adjudikazio onartzen da Melchor Vila Martiarenaren alde.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    18.- Pasaia-Lezo Lizeoari dirulaguntza ematea.

    Ikusirik Peio Egaña Sarobek, Pasaia Lezo Lizeoaren izenean dirulaguntza eskatuz egin duen eskaria, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Pasaia Lezo Lizeoari 5.000.000,- pezetako dirulaguntza ematea. Dena den, gastuak justifikatu beharko dituzte.

    1999ko dirulaguntzari buruz berriz, datorren urteko aurrekontuetan ezarriko da zenbatekoa.

    19.- Lezoko kultur-talde batzuei dirulaguntzak ematea.

    Lezoko zenbait kultur-taldeari dirulaguntzak emateko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jarraian aipatzen diren taldeak diruz laguntzea (A 537/98):

    - Allerru Futbol Taldeari 500.000,- pezeta.

    - Allerru Mendi Sailari 116.000,- pezeta.

    - Gazte Herri 100.000,- pezeta.

    - Hezikuntza 150.000,- pezeta.

    - Jaizkibel Azpi 110.000,- pezeta.

    - Joannes Etxeberri 140.000,- pezeta.

    - T. Garbizu Musika Eskola 150.000,- pezeta.

    - Txirrindulari Eskola 100.000,- pezeta.

    Dagoeneko Allerru Futbol Taldeari dirua aurreratu zaio (ordaindurik dago).

    20.- Zamalbide Institutoari eta Baietz Komunikaziorako Euskal Fundazioari subentzioa ematea.

    Zamalbide Institutoa eta Baietz Komunikaziorako Euskal Fundazioa diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Zamalbide Institutoari 100.000,- pezeta ematea eskolak kanpoko ekintzagatik (A 536/98). Dena den gastuak justifikatu behar ditu.

    BI: Baietz Komunikazio Euskal Fundazioari 300.000,- pezeta ematea (A 538/98).

    21.- Orratx aldizkariaren 12. zenbakia argitaratzeak eragindako defizita berdintzeko dirulaguntza ematea.

    Orratx aldizkariaren 12. alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 143.160,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 12. alea inprimatzeagatik sortutako defizita berdintzeko (AD 539/98).

    BARNE BATZORDEKOAK:

    22.- Peoi ez-kualifikatuen zerrendako langile bat kontratatzea, kale-garbitzaile lanak egiteko.

    Kaleen garbiketa zerbitzurako langile bat kontratatzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Peoi ez-kualifikatuen itxaron-zerrendatik Josu Pikabea Lertxundiren zerbitzuak kontratatzea, 1998ko irailaren 28tik urriaren 22ra.

    23.- Alkatetzaren 118, 124 eta 131. Dekretuak berrestea, haien bidez erabaki baitzen kale-garbiketarako eta udal-brigadari laguntzeko langileak kontratatzea.

    Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkateak emandako 118, 124 eta 131. dekretuak. Dekretu hauen bidez, kale-garbiketa zerbitzurako eta udal-brigadari laguntzeko langileak kontratatu ziren.

    24.- Galde eskeak.

    Herriko kaleen garbitasun egoera kaxkarraz kexatu dira zinegotziak. Horregatik udal aparejadoreari arazoa konpondu eta behar den jarraipena egin dezala eskatzen zaio.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:55an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna