Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abuztuaren hogeita zazpigarrena. Goizeko 12:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.
Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du etorri.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko abuztuaren 5an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute 1998ko abuztuaren 5an ospaturiko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Alkateak esan du, 1 Sistema Orokorreko urbanizazio obretako enpresa adjudikaziodunak obra bukatzeko epea hilabetez luzatzea eskatu duela, alegia, 1998ko urriaren 8 arte. Eskaera hori osoko udalbatzari aurkeztu beharko zaio baina, baldin eta onartuko balitz, segidan kiroldegia ireki ahal izango dela suposatuko luke.
Bertan direnei jakitera eman die, udalerritik kanpo izango dela abuztuaren 29tik irailaren 12 arte, eta bitarte horretan Maixabel Unzain, 1. Alkatehurrenak ihardungo duela alkate funtzioetan.
Gogorazi du, 1999ko ekitaldirako aurrekontua burutu beharra dagoela.
EUSKARA ETA KULTURAKOAK:
3.- Santakrutzak 98 festen egitaraua eta aurrekontuaren onarpena.
Kultura Batzordeak aurtengo Santakrutzetarako aurkeztutako programa eta aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea 1998ko Santakrutzetarako Kultura Batzordeak aurkeztutako aurrekontua, dirulaguntzak eta partidak. Aurrekontua 7.402.627,- pezetakoa da (A 485/486-98) eta honela banatzen da:
- Herriko elkarteei 4.316.010,- pezeta.
- Hainbat ekintza burutu ahal izateko 1.595.000,- pezeta.
- Beste hainbat gastutan 1.491.617,- pezeta.
4.- Dirulaguntza, Lezoko saskibaloi taldeari.
Ikusirik Mikel Varela Artesorok ?Allerru Saskibaloi Taldea?ren izenean dirulaguntza eskatuz egin den eskaria, eta kontuan izanik 1998/99 denboralirako aurkeztu duten aurrekontua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 417.000,- pezetetako dirulaguntza ematea ?Allerru Saskibaloi Taldeari?. Dirulaguntza Kulturako partidatik emango da.
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
5.- Alkatetzaren 114 eta 115. Dekretuen berrestrea, udal zerga eta tasen salbuespenak erabakitzeko emandakoak.
Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkatetzaren 114. eta 115. Dekretuak.
Dekretu horien bidez onartu dira, aurtengo urteari dagokionez, udal tasen salbuespenak eta trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko udal zergaren salbuespenak, Gobernu Batzordeak 1997ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren ildotik.
6.- Senideakeri dirulaguntza.
?Senideak?-en ordezkari gisa Martxel Saizar Sarasuak izenpetutako subentzio-eskabidea ikusirik, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:
BAT: ?Senideak?-i 2.500.000,- pta kopuruko diru laguntza ematea, 1-00-00-481-313-00-00-00 partidaren kargura.
7.- Haurtxo Haurtzaindegiaren aurrekontuaren onarpena eta, indarrean dagoen hitzarmenaren araberako dirulaguntzen onarpena ( adostutako defizitaren %50 eta %25).
Haurtxo Haur Eskolak 1998ko ekitaldirako aurkeztu duen aurrekontua ikusi egin du.
Gobernu Batzordeak joan den apirilaren 29an egindako bilkuran mahai gainean utzi zuen Haurtxo Haur Eskolaren 1998ko aurrekontuaren onarpena, Kontuhartzailearen eta Idazkariaren txostenak aurkakoak izaki, alegia, haren onarpenaren kontrakoak.
Osoko udalbatzak uztailaren 29an egindako bilkuran aldatu egin zuen Udalaren eta Haurtxo Haur Eskolaren arteko hitzarmena, Haurtxo Haur Eskolaren planteamendua, haren aurrekontua eta eratutako taldeak kontuan hartzeko helburuz, eta, horrela, Kontuhartzailearen eta Idazkariaren ohartarazpenak gaindituz.
Alegazioei irtenbidea aurkiturik, Gobernu Batzordeak onartu egin du Haurtxo Haur Eskolak aurkeztutako aurrekontua, hastapenez 14.356.079,- pta defizitarekin (garbiketa gastuak barne).
Idazkariak ohartarazi du, udal aurrekontuan ez dela aurrikusten nahikoa partidarik gastu horretarako eta, beraz, akordioa baliogabea dela.
Indarrean dagoen hitzarmenaren arabera erabaki da defizit horren %50 eta %25 orain ordaintzea (5.000.000,- apirilaren 29ko Gobernu Batzordearen akordioan oinarriturik haren kontura entregatu zirten. Gainerako %25 ekitaldiko likidazioaren eta gastuen justifikazioaren zain geratzen da.
Jone Salaberria abstenitu egin da eta, Diputazioak dirulaguntzaren bat emango duela iragarri du, hala gertatzean kontuan edukiko dela.
BARNE BATZORDEKOAK:
8.- Kiroldegirako kirol ekipamenduaren esleipena.
Udal Kiroldegia ekipatzeko xedez, kirol-ekipamendutan espezializatutako zenbait enpresari eskatu zaizkie aurrekontuak. Aurkeztu diren aurrekontuak ikusi eta kirol-aholkulariarekin hitz egin ondoren, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:
BAT: Argisan-i adjudikatzea ondoren seinalatzen diren material hauek hornitu eta jartzea, guztira 6.207.171,- pta aurrekontuaz (AD 491/98).
- Muskulazio-makina.
- Kardiobaskularrentzat makina.
- Sauna eta lurrin-bainua.
BI: Ineqsport-i adjudikatzea ondoren seinalatzen diren material hauek hornitu eta jartzea, guztira 5.896.337,- pta aurrekontuaz (AD 492/98).
- Kabinak hornitu eta jartzea.
- Aldagelak.
- Harmailak.
- Askotariko ekipamenduak
- Frontoiaren teilatua babesteko sarea.
HIRU: Talpren-i adjudikatzea ondoren seinalatzen diren material hauek hornitu eta jartzea, guztira 2.636.583,- pta aurrekontuaz (A 493/98).
- bi bizikleta
- bi step
- beste zenbait material
LAU: Material hori guztia 1998ko irailaren 21a baino lehen entregatu behar da.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
9.- Jubilatuen Aiton Bordako taberna zerbitzua emateko eskaintea.
Mª Dolores Vergara Garciak uztailaren 21ean aurkeztutako idatzia ikusi ondoren, taberna eta atezaintza zerbitzuaren esleipenari uko egin nahi diola jakinarazten duena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Mª Dolores Vergara Garciak aurkeztutako Aiton-Bordako taberna eta atezaintza zerbitzuaren esleipenaren uko egitea onartzea, eta deialdia bertan behera uztea.
BI: Aiton-Bordako taberna eta atezaintza zerbitzuak esleitzeko deialdi publiko berria onartzea, apirilaren 29an onartuak izan ziren kontratazio-oinarrien arabera.
HIRU: Baldintza-pleguaren artikulu hauek aldatzea:
· 10. artikulua: hileroko kopuru gisa 88.500.- pezeta ezarririk, 68.040.-pezeta ordez.
· Bederatzigarren artikulua, bigarren zatia: ?Hamahiru (13) egun... Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean? ordez, ?abuztuaren 28tik irailaren 4a arte?.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:45an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.