1997.eko Abenduaren 2ekoa

    Agiri mota
    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren bigarrena. Arratseko zazpietan bildu dira Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian OSOKO BILKURA OHIZ KANPOKOA ETA PREMIAZKOA egiteko asmoz Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, eta beste zinegotzi hauek: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesus Mª Martiarena Jaka.

    Mirari Recalde González, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Pello Garbizu Azkue ez dira bilkuran izan. Dena den alkatea konturatu da zinegotzi batek, Mirari Recalde Gonzalezek hain zuzen, ez duela pleno honen deialdirik jaso eta plenoa bertan behera uztea erabaki du.

    Adierazi du baita, gaur aztertzekoak ziren gaiak aztertzeko beste deialdia egingo duela datorren ostegunerako, eguerdiko 12etarako.

    Idazkari bezala Xabier Loiola Aristi aritu da eta itzultzaile lanetan Patxi Apalategi Mendizabal.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratsaldeko 7:05ean. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna