Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hirugarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko ekainaren 18an egindako bilerako akta.
Aho batez onartu dute 1997ko ekainaren 18an egindako bileraren akta. Dena den, aktaren 1. puntuan hurrengo zuzenketa egin behar da: ?Jose Antonio Pérez Altamira? jartzen duen lekuan ?Jose Antonio Díez Altamira? jarri behar du.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.
Alkateak jakinarazi du Hezkuntza Delegazioak eskutitza bidali duela, 97/98 urtean ?Jaizkibel-Azpi? eraikina handitzeko proiektua enkargatuko dela esanez.
Era berean, esan du komunen konponketa eta fatxadaren txukuntzea Udalaren gain hartuko dela.
HIRIGINTZA:
Obra lizentziak:
3.- Ematea lizentzia Telefónicari bi arketa egin eta hariak eramateko Plazeta kalean egiten ari diren etxeetan telefonoa izateko.
Telefónicak egindako eskabidea (lizentzia ematea bi arketa egiteko eta telefono-hariak eramateko Plazeta kalean egiten ari diren etxeetan telefonoa jartzeko) aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Telefónicari bi arketa egiteko eta telefono-hariak eramateko Plazeta kalean egiten ari diren etxeetan telefonoa jartzeko.
4.- Ematea lizentzia Manuel Sagastume Liceagari Jaizkibel hiribideko 16.eko fatxada eraberritzeko.
Manuel Sagastume Liceagak egindako eskabidea (lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 16. sotoko fatxada eraberritzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Manuel Sagastume Liceagari Jaizkibel hiribideko 16. sotoko fatxada eraberritzeko; baina, behean heldu diren segurtasun-neurriak betetzekotan. Hona segurtasun-neurriak:
Oinezkoen eta automobilen zirkulazioa bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzea, sareak jarriz fatxada tapatzeko eta tuboetan behera jaitsiz zaborra kontainerrera.
Era berean, seinaleak jarri behar dira obrak adierazteko.
BI: Lizentzia jasotzeko 61.088 PTA ordaindu behar du.
5.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Angel Pérez Morenok egindako eskabidea: legeetan jartzea Sagasti poligonoko 22. pabilioian egindako entreplanta.
Angel Pérez Morenok egindako eskabidea eta ekarritako proiektua (legeetan jartzeko Sagasti poligonoko 22. pabilioian egindako solairubitartekoa) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Angel Pérez Morenok egindako eskabidea Sagasti poligonoko 22. pabilioia egindako solairubitartea legeetan jartzeko.
Idazkariak adierazi du akordioa ez dagoela legeetan hartua, Udal Planeamenduko Arauak ez baitira betetzen.
Iharduera-espedienteak:
6.- Elkar Autocares, S.A.k gasoila gordetzeko jarri zuen depositua legeetan jartzeko eragin zuen espedientearen gaineko informea.
Elkar Autocares, S.A.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (beren autobusentzako adina gasoil gordetzeko moduko depositua jartzea legeztatzeko Iturrin kaleko 35.ean) eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aldeko informea egitea Elkar Autocares, S.A.k eragindako iharduera espedientearentzat, beren autobusentzako adina gasoil gordetzeko moduko depositua jartzea legeztatzeko Iturrin kaleko 35.ean.
BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espediente osoa (Ingurugiro Departamentura) haiek jarri behar dituzten zuzenketa-neurriak jartzeko, jartzea tokatuz gero.
Fakturak eta aurrekontuak:
7.- Onartzea 14. obra-ziurtagiria, UTE Lezok ekarria kiroldegiko obrak egitearena.
Kiroldegiko obrak egiteagatik UTE Lezok ekarritako 14. obra-ziurtagiria azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea UTE Lezok ekarritako 14. obra-ziurtagiria, 6.648.854,- pezetakoa (0 99-740/97).
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
8.- Onartzea eskari bat: trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ordaindu beharrik ez izatea.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko Manuel Sampedro Sampedrok egin duen eskabidea aztertu eta Gobernu Batzordeak 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Manuel Sampedro Sampedrok egindako eskabidea trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko.
LANGILEEKIKOAK:
9.- Proposamena: langile bat hartzea kalegarbitzaile aritzeko.
Barne gaietarako eskuordedunak egindako proposamena (kalegarbitzaile bat hartzea) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Mª Sol Zabaleta Garbizu hartzea kalegarbitzaile aritzeko 1997ko uztailaren 14tik abuztuaren 12ra, hura baitago kualifikaziorik gabeko peoien zerrendan hurrena.
10.- Berrestea alkatearen 103. eta 105. dekretuak, bi pertsona hartzeari buruzkoak zenbait lan egiteko.
Antonio Bernalen oporraldia dela eta haren ordezkapena egiteko langile bat kontratatzeko alkateak emandako 103. ikusirik, Gobernu Batzordeak dekretua berrestea erabaki du.
105. dekretua, berriz, indargabetua gelditu da, Inazio Tarragona Artola ezin izan baita lokalizatu.
Dena den, hilobien deseskonbroa eta garbiketa egiteko Mikel Inda kontratatzea erabaki da, bera baita peoi kulifikatuen zerrendan hurren dagoena.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
11.- 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko proiektua adjudikatzea.
Gobernu Batzordeak, 1996ko azaroaren 13an egin zuen bilkuran, 1. Sistema Orokorra Urbanizatzeko Proiektua eginaraztea erabaki zuen. Ordutik hona, proiektua egin ahala, aurrekusitako oinarrizko urbanizazioaren xehetasunak aldatzen joan dira, proiektuaren kostoa haundituz. Proiektuaren eremua zabala denez, metro ugari, horren aurrekontua ere dexente handitu da.
Horren guztiaren ondorioz, enkarguaren kostua ere haunditu egin da, ordainsariak 3.429.288,- pezetara igoz.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko proiektuaren aurrekontua, 3.429.288,- pezetakoa (AD 393/97).
BI: Proiektuak dituen ezaugarriak direla eta, Pedro Mª Azkue injenieroa izendatzea lan horretan ere parte hartzeko.
12.- Ogasun gaietarako eskuordedunaren proposamena: diruzainari eta kontuhartzaileari gratifikazioak ematea.
Kontuhartzailetzako administraria bajan denez, eta haren ordez ez dela komeni kontabilitate publikoaz eta nomina-programa bereziaz ez dakienik hartzea pentsatu denez, Ogasun gaietarako eskuordedunaren proposamena da gratifikazioa ematea diruzainari eta kontuhartzaileari: administrariak duen mailaren %12,5a. Hori horrela, hona Gobernu Batzordeak ERABAKIA:
BAT: Diruzainaren eta kontuhartzailearen artean banatzea Kontuhartzailetzako administrariak egiten duen lana, eta haren mailaren %12,5a ematea gratifikazio gisa biei uztailaren 3tik administaria berriz lanean hasi arte.
13.- Galderak eta eskaerak.
Alkateak adierazi du 1. Sistema Orokorreko urbanizazio proiektua Udaletxean dagoela nahi duenak ikusi dezan. Era berean esan du laster Hirigintza Batzordea deituko duela, besteak beste, gai hau tratatzeko.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.