Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hamalaugarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.
Agustina Pontesta Garmendiak ezin izan du bilerara etorri.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko urtarrilaren 29an egindako bilerako akta.
Aho batez onartu dute 1997ko urtarrilaren 29an egindako bilerako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.
Ez da ezeren berri eman.
HIRIGINTZA:
Obrak egiteko lizentziak:
3.- Ematea lizentzia Generoso Martín Vicenteri Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 8.eko pabilioia automobilak konpontzen aritzeko moduan jartzeko.
Generoso Martín Vicentek eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 8.eko pabilioia egokitu eta automobilak konpontzeko tailerra jartzeko lizentziari buruzkoa) eta teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Generoso Martín Vicenteri Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 8.eko pabilioia egokitu eta automobilak konpontzeko tailerra jartzeko. Baina, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarri dizkioten zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Zuzenketa-neurrien fotokopiak lizentziarekin batera doaz).
BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri. Bete dituela jarri behar du ziurtagiriak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak.
HIRU: Lizentzia jasotzeko, berriz, 190.650 pezeta ordaindu behar du (135.050 eraikuntza-zergarena, 5.000 lizentzia urbanistikoarena eta 50.600 pezeta IGOKA espedientea tramitatzearena).
4.- Ematea lizentzia Luis Olaizola Gonzálezi (Gorbea kaleko 6.eko administradoreari) teilatua konpontzeko.
Luis Olaizola Gonzálezek (Gorbea kaleko 6.eko administradoreak) egindako eskabidea (lizentzia ematea teilatua konpontzeko eta kontainerra nahiz aldamioak jartzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Luis Olaizola Gonzálezi (Gorbea kaleko 6.eko administradoreari) teilatua konpontzeko eta kontainerra nahiz aldamioak jartzeko bi egunetan. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:
Behar diren neurriak jartzea automobilei kalterik ez egiteko eta ez oinezkoei minik ez emateko: sareak jartzea eta tuboetan behera jaistea eskonbroak.
BI: Lizentzia jasotzeko, 78.394,-pezeta ordaindu behar dute: 77.294,- eraikuntza zergaren eta 1.100,- kontainerra jartzearena.
5.- Ematea Talleres Gain, S.Coop.R.L.ri Sagasti poligonoan dituen pabilioietan egindako obrak legeetan jartzeko eta Sagasti poligonoko Urune kaleko 6, 7 eta 8. pabilioiak eta Sagasti kaleko 31, 33 eta 35. pabilioiak irekitzeko.
Urune kaleko 6., 7. eta 8. pabilioiak eta Sagasti kaleko 31.a, 33.a eta 35.a irekitzeko lizentziarik ez ematea erabaki zuen Gobernu Batzordeak 1996ko maiatzaren 16an Talleres Gain, S. Coop. R.L.ri, iharduera-espedientean ez zelako heldu bulegoak egitea hirugarren solairuan.
Hala, otsailaren 6an, proiektu teknikoa ekarri zuen Talleres Gainek solairu bitartekoan egindako obra legeetan jartzeko
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Talleres Gain, S. Coop. R.L.ri legeetan jartzeko iharduera-espedientean heldu ez ziren obrak.
BI: Ematea Urune kaleko 6., 7. eta 8. pabilioiak eta Sagasti kaleko 31.a, 33.a eta 35.a irekitzeko lizentzia, industriarako piezak egiten aritu dadin; dena dela, iharduera ekonomikoen gaineko zergatan alta eman izanaren agiria ekartzekotan.
HIRU: Lizentzia jasotzeko, dena dela, 275.000,- pezeta ordaindu behar dute
Iharduera-espedienteak:
6.- Informea egitea Jose Larrañaga, S.A.k ekarritako iharduera-espedienteaz, txirbila bildu eta prentsatzen aritzeko Ipintza kaleko 29.eko C-4 pabilioian.
José Larrañaga, S.A.k eragindako iharduera-espedientea (txirbila bildu eta prentsatzen aritzeko lizentzia izateko Ipintza kaleko 29.eko 4-C pabilioian) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aldekoa egitea informea Jose Larrañaga, S.A.k aurkeztutako iharduera-espedientearentzat, txirbila bildu eta prentsatzen aritzeko lizentzia izateko. Tokia: Ipintza kalea, 29; 4-C.
BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea haiek jarri behar dituzten zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
7.- Informea egitea Talleres Beraun, S.A.k ekarritako iharduera-espedienteaz, legeetan jartzeko aroztegi metalikoa, Sagasti poligonoko Aritzbakar kaleko 61.ean dagoena.
Talleres Beraun, S.A.k eragindako iharduera-espedientea (legeetan jartzea aroztegi metalikoa, hartan aritzen baita Sagasti poligonoko (Industrialdea 36-61) Aritzbakar kaleko 61ean) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aldekoa egitea informea Talleres Beraun, S.A.k aurkeztutako iharduera-espedientearentzat, legeetan jar dezaten Sagasti poligonoko (Industrialdea 36-61) Aritzbakar kaleko 61ean daukaten iharduera: aroztegi metalikoa.
BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea haiek jarri behar dituzten zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
Fakturak eta aurrekontuak:
8.- Onartzea Lezo UTEk ekarritako 10. ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena.
?Lezo UTE?k ekarritako 10. ziurtagiria (kiroldegia egiteko lanena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea ?Lezo UTE?k ekarritako 10. ziurtagiria (23.857.284,- pezeta), kiroldegia egiteko lanena.
9.- Onartzea Isidoro Aguilarrek ekarritako faktura, hilerrian egindako lanena.
Pinturas Isidoro Aguilarrek ekarritako faktura (hilerrian egindako lanena), eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Pinturas Isidoro Aguilarrek ekarritako faktura (5.374.953 pezeta), hilerrian egindako lanena (ADO 99 3/97).
Nitxoak egitea aurrekontuan jarritako kostatu da. Hona hemen nitxoak egiteko egin behar izan diren lanak:
- Bi horma hormigoi armatuzkoak.
- Hormigoia botatzea bi nitxo ilaren artean.
- Eskailerak egitea nitxoetara iristeko, eta baita kapilako eskaileretako bi eskailera-maila konpontzea ere.
- Blokezko horma egitea nitxoen artean, atzeko aiekan.
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailearen aurkako informea dagoela.
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
10.- Ematea gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileek egin duten txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza espediente hauetakoei:
16 a .......... 420.750,- pta
93 a .......... 68.600,- pta
365 a .......... 420.000,- pta
412 a .......... 315.000,- pta
326 a .......... 162.000,- pta
387 a .......... 211.672,- pta
292 a .......... 218.079,- pta
417 b .......... 90.000,- pta
34 a .......... 103.509,- pta
224 a .......... 103.626,- pta
193 a .......... 45.000,- pta
306 a .......... 134.253,- pta
02 a .......... 270.000,- pta
294b .......... 486.440,- pta
348b .......... 5.190,- pta
051b .......... 315.000,- pta
404b .......... 415.000,- pta
268b .......... 315.000,- pta
006b .......... 72.000,- pta
421b .......... 280.000,- pta
425b .......... 256.000,- pta
Guztira: ...................4.707.119,- pta
BI: Ez ematea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza 252a espedienteari aurkeztu behar zen dokumentazioa ez ekartzeagatik.
HIRU: Ez ematea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza 027b espedienteari nahiko dirusarrera izateagatik.
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
11.- Onartzea Aiton-Bordako tabernako prezioak igotzea.
Jubilatuei 1997an prezioak igotzeko Mª Teresa Amianok (Aiton-Bordako tabernaren ustiapena hartua duenak) egin duen eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aiton-Bordako tabernako prezioak igotzea. Prezioak proposamenaren eranskinean heldu dira.
12.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ordaindu beharrik ez izateko eskabideei buruzko erabakia.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko egin dituzten eskabideak aztertu eta Gobernu Batzordeak 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ibilgailuen gaineko zergarik ez ordaintzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenez, jarraian aipatzen direnei aipatu zerga ez kobratzea:
- Mikel Susperregi Zabala
- Pilar Salaberria Lazkano
- Florentino Saizar Legorburu
- Josefa Irazu Zumeta
- Matias Sánchez García
- Angel Mª Vega Villaverde
- Alberto Hernández Vicente.
BI: Ibilgailuen gaineko zergarik ez ordaintzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenez, hau da, mugiezintasuna 6 puntu baino txikiagokoa dutenez, jarraian aipatzen direnei aipatu zerga ez ordaintzeko egin dituzten eskariak ez onartzea:
- Mª Aranzazu Etxegoien Irazu
- Ramiro Villegas Monge
- Juan Jose Blanco Iglesias
- Luis Altolagirre Azurmendi
- Jose Ignacio Gómez Gonzalez
- Fco. Javier Alonso Ruiz
- Manuel Calvo López
- J.M. Garmendia Urcelayeta
- Casiano Sánchez Rodriguez
- Angel Sánchez Lancho
- Francisca Ruiz Bernal
- Dionisio Pérez Gonzalez
- Pablo Díez de la Fuente.
13.- Onartzea 1997ko udal-tasa batzuk ordaindu beharrik ez izateko irizpideak.
1997ko Udal Ordenantzen arabera, ez dute Udalaren tasa batzuk ordaindu beharrik Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino dirusarrera txikiagoak dituztenek edo/eta pobreziaren aurkako osoko egitasmoan sarturik daudenek.
Era berean, 2656/96 Errege Dekretuan, abenduaren 27koan, finkatu egin da 1997ko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS).
Horiek horrela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea irizpideak uraren, zaborrak biltzearen, estolderiaren, kanposantukoaren eta lizentzia urbanistikoaren gaineko tasarik ordaindu beharrik ez izateko 1997an.
14.- Parte hartzea denbora luzean lanik gabe daudenentzako Oarsoaldeak proposatutako programan.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, Administrazio Lokalen laguntzarekin, urtero bultzatzen dituzte Epe Luzeko Langabetuentzako (ELL) prestakuntza programak. Programa horien barne, Oarsoaldea Eskualdeko Ajentziak ekimen berri bati hasera eman zion aurreko urtean, ajentziak berak ELL programa batzuk aurkeztuaz alegia.
Aurkeztutako programen artean, bakarren batzuk jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren onarpena; horren ondorioz, Oarsoaldeak zenbait lan kontratu izenpetuko ditu eskualdeko langabetu batzuekin. Kontratatzen diren pertsonak lau Udalen artean banatuko dira eta Udal bakoitzak dagokion kontratuak dakartzan gastuei aurre egin beharko dio. Lezoko Udalaren kasuan eta ikusirik liburutegiko arduradunak aurkeztutako txostena liburutegiko informatizazioari buruz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Oarsoaldea Eskualdeko Ajentziak Liburutegien Informatizazioaz egindako programa onartzea.
BI: Programa aurrera eramateko Lezoko Udal liburutegian pertsona bat aritzea liburutegiaren informatizazioa egiten. Pertsona hori Oarsoaldea Eskualdeko Ajentziak kontratatuko luke.
HIRU: Kontratazio horren gastuei aurre egiteko Lezoko Udalak 724.927,-pta emango dizkio Oarsoaldeari. Kopuru hori, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak ematen duten dirulaguntzaren eta kontratazioaren kostu errealaren arteko diferentzia da.
LAU: Gastu horiek 1997ko Udal Aurrekontuetan Oarsoaldeari egiten zaizkion transferentzien gain joango da..
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
15.- Onartzea etxez etxeko zerbitzua beste bi pertsonari ematea.
Etxez-etxeko laguntza eskatuz Margarita Larumbe Fernandezek eta Isabel Piñas Alonsok aurkeztutako eskabideak ikusirik, eta horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Margarita Larumbe Fernandezi etxez-etxeko laguntza zerbitzua ematea, ondoren ezartzen diren baldintzetan:
- Zerbitzua norberarentzako lanak egiteko izango da, eta egunero 1h 15min ordukoa izango da, nahiz eta handitu daitekeela, zerbitzuen beharraren arabera.
- Zerbitzua Marian ZULOAGA laguntzaileak emango du.
- Zerbitzu hau prestakuntzagatik dagokion diru-ekarpena 1.745.-pta. hilean da.
BI: Isabel Piñas Alonsori etxez-etxeko laguntza zerbitzua ematea, ondoren ezartzen diren baldintzetan:
- Zerbitzua pertsonari berari kontu egitea eta etxeko lanak egitea izango da, eta
astelehen, asteazken eta ostiraletan 1 ordukoa izango da, (astean 5 ordu) nahiz eta gehitu daitekeela, zerbitzuen beharraren arabera.
- Zerbitzua Paula Davila laguntzaileak emango du.
- Zerbitzu hau jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena 7.127.-pta. hilean da.
LANGILEEKIKOAK:
16.- Lansaio osora handitzea artxiberoarekiko kontratua.
Artxiboko administrari-laguntzaile aritu denak eten egin du, bere borondatez, kontratua.
Artxiboan egiten ari den lanari buruzko informeak dio aurreratuxe dagoela mekanizazio lana, baina artxiberoaren lansaioa egun osora handitzea komeni dela artxibo sistema bulegoetan ezartzeko.
Egun indarrean duen kontratua egun erdirakoa da, eta maiatzaren 5era arte luzatzen. Hala, bada, egiten ari den lana kontuan izanik, eta horiek burutzeko artxiberoak dedikazio handiagoa izatea komeni denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Egun osoko lansaiora handitzea artxiberoaren kontratua, Oihane Oliveriren kontratua.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:
URJENTZIAZ:
17.- Udaltzainen lan-poltsa osagarria onartzea
Epaimahaiak egindako proposamena jendaurrean egon den epean ez da inongo erreklamaziorik aurkeztu.
Ondorioz, Epaimahaiak egindako proposamena onartua gelditu da, eta gaur egun dagoen lan-poltsari (Gobernu Batzordeak 1996ko urriaren 23an onartutakoari) izen hauek gehitu behar zaizkio:
- Xabier Garzon Acera
- Aitor Gomez Martiarena
- Miren Karmele Lizarraga Garmendia
- Aitor Unanue Echegaray
- Iñaki Garcia Puga
- Mikel Pontesta Garmendia
Hautaketako oinarrien arabera, B-2 gida karneta kontratuaren ondorengo sei hilabeteetan atera behar da. Ateratzen ez duena lan-poltsatik kanpo geldituko da.
Lanera deitu eta inongo justifikaziorik gabe lan eskaintzari uko egiten diona lan poltsatik kanpo geldituko da.
18.- Alkatek emandako 12. dekretuaren berri ematea.
Alkateak 1997ko 12. dekretuaren berri eman du. Gaur egun bake-epailea (Asun Garmendia Arin) aritzen denez bertan sortzen den lan administratiboa egiten, eta oraingoz lan hori burutzea Udalaren ardura izanik, 12. dekretuaren bidez astean 12 orduko kontratua egitea erabaki du Asun Garmendia Arini.
Dena den, lan hori bere gain hartu dezan proposatuko zaio Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailari.
19.- Ematea lizentzia Carlos González Aldayri, Transportes TIC, S.A.ren izenean, mugarriak eta hesia jarri eta 6. poligonoko bide bat ixteko.
Carlos González Alday-k lizentzia eskatu du mugarriak eta hesia jarri eta 6. poligonoko bide bat ixteko.
Almudena Grandíok egina da proiektu teknikoa. Hala, Udaleko arkitektu asesorearen informea irakurri dugu hurrena: informea lizentzia ematearen aldekoa da, ez baitzaio iruditzen kontraesanik dagoenik, itxuraz behintzat, Barne Erreformarako Plan Berezia egiteko eta betetzeko gaur edo bihar, eta ezta Arau Ordezkatzaileek 6. poligonoarentzat eskatzen duten Urbanizazio Proiektuarekin ere.
Proiektuak dio bidea partikularra izango dela, nahiz eta pasoa zor izango duen. Gobernu Batzordeari, ordea, bidea herriari ematekotan eman behar dela lizentzia, baserri-bideen sistema orokorrean sartzeko hartara.
Bidearen neurriak, berriz, egokitzat jotzen ditugu proiektuan heldu direnak, lehen dauden herri-bideen antzekoak baitira.
Horiek horrela direla, behean heldu den ERABAKIA hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT: Ematea lizentzia Carlos González Aldayri, Tranportes TIC, S.A.ren izenean, mugarriak eta hesia jarri eta 6. poligonoko bide bat ixteko, baina, Almudena Grandíok egindako proiektuaren arabera egitekotan eta proiektuarekin batera ekarritako dokumentua ikus-onestekotan.
BI: Lizentzia izateko jabari publikoarentzat eman behar da bidea. Hala, titularitatea eta erabilera, biak, publiko izango dira.
HIRU: 2.730.106 pezeta ordaindu behar dira lizentzia jasotzeko tasa eta zergatan.
20.- Galderak eta eskaerak.
Hurrengo Gobernu Batzordea otsailaren 26an egingo da.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, -nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.