1997.eko Urtarrilaren 15ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hamabostgarrena. Goizeko 11etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko abenduaren 18an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu dute 1996ko abenduaren 18an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez dute ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Iberdrola, S.A.ri zanga ireki eta hariak pasatzeko lurpean Sagasti poligonoan.

    Iberdrola, S.A.k lizentzia eskatu du 103. poligonoko 15-b-c lursailean (Producciones Laiz dagoeneakoan) zanga ireki, tentsio txikiko hariak hodietan sartu eta errejistro batzuk jartzeko. Hala, eskabidea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Iberdrola, S.A.ri 103. poligonoko 15-b-c lursailean (Producciones Laiz dagoeneakoan) zanga ireki, tentsio txikiko hariak hodietan sartu eta errejistro batzuk jartzeko.

    Dena dela, lehen zegoen eran gelditu behar dira, txuxen, hango bideak eta espaloiak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, azkenik, 253.850,- pezeta ordaindu behar dute.

    4.- Ematea lizentzia Juan Pablo Marqués Erauskini Ipintza poligonoko Herrikoetxe kaleko laugarren pabilioia hari elektrikoak birziklatzen aritzeko moduan jartzeko.

    Juan Pablo Marqués Erauskinek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Ipintza poligonoko Herrikoetxe kaleko 4. pabilioia egokitu eta hari elektrikoak birziklatzen aritzekoa) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Juan Pablo Marqués Erauskini Ipintza poligonoko Herrikoetxe kaleko 4. pabilioia egokitu eta hari elektrikoak birziklatzen aritzeko, beti ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurrien arabera. (Zuzenketa neurriak lizentziarekin batera doaz).

    Obrak bukatutakoan, berriz, taberna-jatetxea irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiria ekarri Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako zuzenketa-neurriak bete izana erakusteko.

    Horiekin batera, iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana ere aurkeztu egin behar du.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 88.438,- pezeta ordaindu behar du.

    5.- Ematea lizentzia Julian Gabilondo Arrateri Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 12.eko lokala egokitzeko.

    Julian Gabilondo Arratek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 12.eko taberna-jatetxea legeetan jartzekoa) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Julian Gabilondo Arrateri Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 12.eko lokal bat egokitzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurrien arabera. (Zuzenketa neurriak lizentziarekin batera doaz).

    Obrak bukatutakoan, berriz, taberna-jatetxea irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiria ekarri Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako zuzenketa-neurriak bete izana erakusteko.

    Horiekin batera, iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana ere aurkeztu egin behar du.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 544.585,- pezeta ordaindu behar du.

    6.- Ematea lizentzia Xabier Goenaga Garikanori ?U.T.E. Lezoren izenean? kiroldegiaren azpian garajeak jartzeko (I.go Sistema Orokorra).

    Xabier Goenaga Garikanok U.T.E. Lezoren izenean eragindako espedientea (kiroldegiaren azpian garajeak jartzea) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Xabier Goenaga Garikanori (U.T.E. Lezoren izenean) kiroldegiaren azpian garajeak jartzeko (I.go Sistema Orokorra). Dena dela ere, Gipuzkoa Foru Aldundiko Osasuna eta Ingurugiroa Departamentuek jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera doaz zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du; eta ziurtagiria ekarri jarritako zuzenketa-neurri guztiak bete dituztela erakusteko.

    BI: Lizentzia jasotzeko, bestetik, 122.809,- pezeta ordaindu behar du.

    Zuzenketa-neurriak Juan Azkueri (arkitektuari) eta Ignacio Garbizu eta Francisco Arrietari (injenieroei) bidali behar zaizkie.

    Iharduera-espedienteak:

    7.- Informea egitea Mª Carmen García de Andoinek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko Elias Salaberria hiribideko 13.eko lokala egokitzeko.

    Mª Carmen García de Andoinek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Elias Salaberria hiribideko 13. sotoko lokal bat egokitu eta taberna-jatetxea jartzea) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aldeko informea egitea Mª Carmen García de Andoinek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izan dezan Elias Salaberria hiribideko 13. sotoko lokal bat egokitu eta taberna-jatetxea jartzeko.

    Eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea espedientea tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    8.- Informea egitea Manuel Goienetxe Sistiagak eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko Jaizkibel hiribideko 7.eko lokala egokitzeko.

    Manuel Goienetxe Sistiagak eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Jaizkibel hiribideko 7. sotoko lokal bat egokitu eta aroztegia jartzea) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aldeko informea egitea Manuel Goienetxe Sistiagak eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izan dezan Jaizkibel hiribideko 7. sotoko lokal bat egokitu eta aroztegia jartzeko.

    Eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    9.- Onartzea Biargi, S.L.k ekarritako lehenbiziko ziurtagiria, San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldea urbanizatzearena.

    Biargi, S.L.k ekarritako lehenbiziko obra ziurtagiria (San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldea urbanizatzearena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Biargi, S.L.k ekarritako lehenbiziko obra ziurtagiria, San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldea urbanizatzearena, 1.215.927,- pezeta.

    BI: Diputaziora bidaltzea dirulaguntza jasotzeko.

    10.- Onartzea Talleres Cig-ek ekarritako aurrekontua, baranda egin eta jartzeko Aralar eta Auñamendi kaleen artean.

    Talleres Cig-ek ekarritako aurrekontua (Aralar kalearen eta Auñamendi kalearen arten 34 metro baranda jartzeari buruzkoa) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Talleres Cig-ek ekarritako aurrekontua, Aralar kalearen eta Auñamendi kalearen arten 34 metro baranda jartzeari buruzkoa. Prezioa: 513.620 pezeta, BEZa aparte (AD 5-97).

    Alkateak esan du ikusitako aurrekontuetatik merkeena Cig-ek aurkeztutakoa dela.

    11.- Jose Antonio Etxandi Jaunarenari ematea argiak jartzea herriko toki batzuetan.

    Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrizistak ekarritako aurrekontuak (argiak jartzeko herriko toki batzuetan) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrizistari ematea herri toki batzuetan argiak jartzea (AD 4-97). Hona tokiak eta prezioak

    - Aralar kalea: 1.389.419,- pta.

    - Larrun kalea: 594.406,- pta.

    - Urdaburu kalea: 671.462,- pta.

    - Gorbea kalea: 658.069,- pta.

    - Auñamendi kalea: 1.604.324.- pta.

    - Aitzkorri kalea: 406.049,- pta.

    Idazkariak ohartarazi du ez dela bete Administrazio publikoetako kontratazio legeko prozedura, pleguak, proiektuak, baldintzak, fiantzak etab. falta baitira.

    12.- Jose Antonio Etxandi Jaunarenari ematea argiak jartzea Errekalde-Gure Ametsa aiekan.

    Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrizistak ekarritako aurrekontua (Errekalde-Gure Ametsa aiekan argia jartzeari buruzkoa) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrizistari ematea Errekalde-Gure Ametsa aiekan argia jartzea. Prezioa: 311.606,- pta. (AD 3-97)

    13.- Jose Antonio Etxandi Jaunarenari ematea argi batzuk jartzea: Gaintza baserriaren ondoan bat eta Ferrenea baserriaren ondoan bi.

    Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrikariak ekarritako bi aurrekontuak aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrikariak ekarritako aurrekontu bat: argia jartzea Gaintza baserriaren ondoko autobus geltokian. Prezioa: 305.901 pezeta, BEZa barne (AD 2-97).

    BI: Onartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarena elektrikariak ekarritako aurrekontu bat: bi argi jartzea Ferrenea baserriaren ondoan. Prezioa: 259.705 pezeta, BEZa barne (AD 2-97).

    LANGILEEKIKOAK:

    14.- Onartzea famili-hezitzailearen 1997ko lan-egutegia.

    Gizarte Ongizatean lan egiten duen famili-hezitzailearen lan egutegia aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea famili-hezitzailearen 1997ko lan-egutegia, proposamenaren 1.go eraskinean azaltzen den arabera.

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    15.- Diruz laguntzea Zabarre gazte-taldea.

    Zabarre gazte taldea diruz laguntzeko kultura batzordetik egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 105.600,- pezetako dirulaguntza ematea (AD/723-96) Zabarre gazte taldeari irailean kaleratutako komikiagatik .

    16.- 1996ko urritik abendura bitartean emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari, AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera.

    AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera Oroitzene AEK Euskaltegiari 1996ko urritik abendura bitartean emandako euskara-eskolak ordaintzeko proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1.222.783,- pezeta ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari 1996ko urritik abendura bitartean emandako euskara-eskolagatik. Kopurua sinatutako itunaren arabera atera da.

    ALKATETZA:

    17.- Diruz laguntzea Amnistiaren aldeko Gestorak.

    Raul Artola Labordetak dirulaguntza eskaria egin du Amnistiaren Aldeko Gestoren izenean. Dirulaguntza Bilbora euskal presoen aldeko manifestaziora joateko egin ziren autobus gastuak nolabait arintzeko eskatu du

    Dirulaguntza eskaria 24.500,- pezeta da, eta Presoen Egoerearen Jarraipena Egiteko Udal Batzordearen baietza jasoa du. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 24.500,- pezetako dirulaguntza ematea Amnistiaren Aldeko Batzordeari, Bilbon egin zen manifestaziora joateko egin ziren garraio-gastuak arintzeko.

    Idazkariak esan du ez dagoela Kontuhartzailetzako informerik, eta ea zein partidatik ordaindu behar den.

    Alkateak dio Ongizateko partidatik ordainduko dela.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:

    URJENTZIAZ:

    18.- Ematea lizentzia Telefonicari 103. poligonoko 15-A eta B lursailetara telefonoa eramateko hodiak sartzeko.

    Telefónicak lizentzia eskatu du 103. poligonoko 15-A eta B lursailetara telefonoa eramateko hodiak sartzeko. Hala, eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Telefonicari 103. poligonoko 15-A eta B lursailetara telefonoa eramateko hodiak sartzeko. Dena dela, lehen zegoen eran gelditu behar du bideak obrak bukatutakoan.

    Obrak hilabete baino lehen egin behar dira.

    Obraren bat egiteko lizentzia eskatu behar duenean aurrekontua ere ekarri egin behar duela jakinaraztea Telefónicari; batzorde batek edo besteak ?zenbateko aurrekontua den? erabaki beharko baitu lizentzia ematea.

    19.- Delegatu sindikalak, Nerea Azkue Segurolaren kontratua dela eta, egindako erreklamazioa aztertzea.

    Delegatu sindikalak erreklamazioa sartu du Gobernu Batzordeak 1996ko abenduaren 18an hartu zuen 16. erabakiaren kontra: Nerea Azkue Segurola (gizarte laguntzailea) hartzea. Hala, bada, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea delegatu sindikalak egindako erreklamazioa, aldatzea erabakia (erreklamazioak eskatzen duen eran) eta lan edo zerbitzuak irauten duen bitarteko lan kontratua egitea. Hau da, 2000.eko abenduaren 31ra arte eta jornada osora.

    20.- Onartzea brigadako langileek eta uren arduradunak 1997an izango duten lan-egutegia.

    Barne Eraentzako eskuordedunak brigadako langileentzako eta uraren arduradunarentzako aurkeztutako 1997ko lan-egutegia ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea brigadako langileek 1997an izango duten lan-egutegia. Egun eta ordu horietatik kanpora sartutako orduak (dela festetan, dela zerbitzu beharra sortzen delako) ez dira estra joko ezergatik ere.

    Ordutegia 7:00etatik 14:30etara izango da.

    Aipatu zerbitzuak betetzen pilatutako orduak, nolanahi ere, hiru hileko epean konpentsatu eta likidatu behar dira.

    BI: Onartzea Karlos Irasuegi Lopetegik 1997an izango duen lan-egutegia (proposamenarekin batera doa). Larunbatetan eta zubietan ordu bete sartuko du, gehienez ere, eta sartutakoa, oraingoz behintzat, estra izango da.

    Ordutegia 7:00etatik 14:30era izango da.

    Egun eta ordu horietatik kanpora egiten dituen zerbitzuetan (aberiak konpontzen...) pasatako denbora ere estra izango da.

    Ordu estrak, nolanahi ere, hiru hileko epean konpentsatu eta likidatu behar dira.

    21.- Alkatearen 1997ko 1. dekretua berrestea.

    Antonio Bernal kalegarbitzailearen baja zela eta haren ordezkoa (Jesus Mª Mesa) kontratatzeko dekretua ikusirik, Gobernu Batzordeak berrestea erabaki du.

    22.- Obrak egiteko lizentzia ematea Carlos González Alday-ri, Transportes T.I.C.S.-en izenean, lurrak mugitzeko 6. poligonoan.

    Carlos González Alday-k eskabidea egin du, Transportes T.I.C.S.-en izenean, 6. poligonoan, Transting, S.A.ren lurretan egin zuen lur-mugitzea legeetan jartzeko. Eskabidearekin batera bete-lana legeetan jartzeko proiektua ere ekarri du, Almudena Grandio Madano arkitektuak egina eta elkargo ofizialak ikus-onetsia.

    Udalaren arkitektu asesoreak egindako informean, alabaina, ohar batzuk heldu dira bai proiektuaz eta bai eskabideaz. Lehenbizkoa da justifikatu egin behar dela (kalkulu hidraulikoak eginda) errekastoa bideratzeko sekzioa. Bigarrenak dio urbanizatzerik ez dagoen lursailari erasan diola lur-mugitzeak eta egin duten zabaldegia (130 metro luze eta 20 zabal) hesiz ixtea dela onena, industriarako erabil ez dadin 6. poligonoaz kanporako aieka. Eta hirugarren oharrak dio proiektuaren exekuzio materiala ?Eusko Jaurlaritzak jarritako prezioetan eguneratua? 85.224.689 pezeta heldu dela, eta kontrataz egitea, berriz, 101.417.380 pezeta, eta horren arabera kitatu behar direla Udalaren zergak.

    Gobernu Batzordeak beretzat hartu du informeak dioena, eta uste du, informeak dioen eran, lurra prestatzeko aurretiazko obratzat hartzeko modukoak direla egin asmo dituzten obrak, eta ez dakartela galerazpenik, orobat, Lezoko Arau Ordezkatzaileak garatutakoan ?hau da, planeamendu-dokumentuak tramitatutakoan? izango diren urbanizazio-lanentzat. Horiek horrela, hona erabakia:

    BAT: Ematea lizentzia Carlos González Alday-ri (Transportes T.I.C.S.-en izenean) lurrak mugitzeko Transtig, S.A.ren lurretan (6. poligonoan), baina, Almudena Grandio Madano arkitektuak egindako proiektu ikus-onetsiaren arabera egitekotan lur-mugitzea eta baldintza hauek betetzekotan:

    * Justifikatzea (kalkulu hidraulikoak eginda) errekastoa bideratzeko sekzioa eta planoan jasotzea bidea.

    * Hesiz ixtea 130 metro luze eta 20 zabaleko zabaldegia, poligonoaren hego- ekialdean dagoena; izan ere, eragotzi egingo da hartara urbanizatzerik ez dageon lursaila (hala izendatuta baitago aieka hori) industriarako erabiltzea.

    BI: Teknikariaren informea aintzakotzat hartu, aurrekontua eguneratu eta 4.311.235.- pezeta kitatzea Udalaren zerga eta tasatan.

    23.- Uko egitea lopeneko babes ofizialeko etxe bati.

    Lopenen 88 etxebizitza babes ofizialeko egin behar dituen enpresak (Tecsa, S.A. eta Jauregizahar, S.A. UTEak) idatzia bidali du, esanez Angel Baeza Bergaz-ek ez dituela hiru logelako etxebizitza (B eraikineko 5. sotoko 1-A etxebizitza eta 73. trasteroa) eskuratzeko baldintzak betetzen. Enpresak dio Angel Baezak bere izenean jarri nahi duela etxea, baina etxea eskatu zuenean bikotearekin batera eskatu zuela eta hargatik onartu zutela hiru logelako etxea eskuratzeko zozketan, bien artean betetzen zituztelako etxebizitza eskuratzeko Udalak jarri zituen baldintzak.

    Hala, egokitzat daukagu enpresak egindako interpretazioa, hau da, Udalaren osoko bilkurak jarritako baldintzen arabera ez dagoela zozketan sartu ez den bati etxerik ematerik, eta ezta pertsona bakar bati ere hiru logelakorik. Horiek horrela direla, Angel Baeza Bergazek B eraikineko 5. sotoko 1-A etxebizitzari eta 73. trasteroari uko egin diela jo du Gobernu Batzordeak, eta Mª Loreto Sánchez Álvarez (itxaron zerrendan hurrena zegoena) izendatu du etxe hori eskuratzeko.

    24.- Galderak eta eskaerak.

    Hurrengo bilera urtarrilaren 29an egingo da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna