Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko ekainaren zortzigarrena. Goizeko hamarrak eta hogeitan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Gemma Arrillaga Albisu eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1. - 1995eko maiatzaren 25eko eta ekainaren 1eko aktak onartzea, hala balegokio.
Aho batez onartu dituzte 1995eko maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean egindako bilerako akta. Dena den, honako aldaketa hauek egin dira:
Maiatzaren 25eko aktan:
- 11. puntuan "Rafael Razquin arkitektuari eskatzea erabaki da" esaten duen tokian, "Rafael Razquin eta Raimundo Mendiburu arkitektoei eskatzea erabaki da" esan behar du.
- 13. puntuan "3.275.000" jartzen duen tokian, "3.275.000 gehi BEZ" jarri behar du.
- 21. puntuan "5,30 orduko laneguna" jartzen duen tokian, "astean 27:30 ordu" esan behar du.
HIRIGINTZAKO KONTUAK:
2. - Obrak egiteko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:
a) Alberto Irasuegi Lopetegi, Saizar baserriaren inguruko pabilioia oilaskoak hazten aritzeko moduan jartzeko.
Alberto Irasuegi Lopetegik eragin eta bideetan den iharduera-espedientea aztertuta, eta orobat, Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Alberto Irasuegi Lopetegiri pabilioi batean (Saizar baserriaren inguruan dena) obra batzuk egin eta hegaztiak hazteko moduan jartzeko. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:
a) Iharduera irekitzeko lizentzia eskatzea obrak bukatutakoan eta lizentzia honekin batera bidalitako bi ziurtagiriak ekartzea behar bezala beteta.
b) Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana erakusteko agiria ekartzea.
b) Luciano Abrisqueta (Finaver S.A.ren izenean), Ipintza 110. poligonoan horma berregin eta berrindartzeko.
Begiratu ondoren Luciano Abrisquetak ekarri duen proiektua, Ipintza 110. poligonoko horma bat konpontzeko eta indartzeko lizentzia eskatzeko eta aztertu ondoren teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia 110. poligonoko horma bat konpontzeko eta indartzeko.
BI: Lizentzia jasotzeko 173.776,- pta. ordaindu behar du.
3. - Lokalak irekitzeko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:
a) Rubitec S.A., pabilioi batzuk Sagasti 103. poligonoko (Industrialdeko 44,45, 52 eta 53) ireki eta kautxo teknikoa egiten aritzeko.
Rubitec, S.A.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen pabilioi batzuk ireki eta kautxo teknikoa egiteko, Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Rubitec, S.A.ri pabilioi batzuk(Industrialdeko 44, 45, 52 eta 53.ak) ireki eta kautxo teknikoa egiten aritzeko (injekzioa moldeatuz).
b) Isidro Salaberria Lazkano, lantegi bat irekitzeko eta hormigoitan sartzeko armadurak egiteko. Tokia: Itturrin 108. poligonoa, 12. eta 13. pabilioiak eraldatzen aritzeko. (Esp.: 179/81).
Isidro Salaberria Lazkanok, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen lantegi bat irekitzeko hormigoitan sartzeko armadurak egiteko. Tokia: Itturrin 108. poligonoa, 12. eta 13 pabilioak. Aztertu ondoren eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Isidro Salaberria Lazkanori lantegi bat irekitzeko eta hormigoitan sartzeko armadurak egiteko. Tokia: 108. poligonoa, 12. eta 13. pabilioak. Baldintza hau betetzekotan, nolanahi ere:
Hautsezko hiru estintore portatil jartzea, seina (6) kilokoak.
c) Salvador Otaño Arcelus (Vinos Otañoren izenean), Sagasti 103. poligonoan Jiulme eraikinean dagoen ardandegirako.
Salvador Otaño Arcelusek (Vinos Otañoren izenean), eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen ardoa gordetzeko biltegia irekitzeko. Tokia: Jiulme etxea, 103. poligonoa. Eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Salvador Otaño Arcelusi (Vinos Otañoren izenean) ardoa gordetzeko biltegia irekitzeko. Tokia: Jiulme etxea, 103. poligonoa. Baldintza hauek betetzekotan:
a) Debekatuta dago botilak garbitzeko erabilitako kontzentratu alkalinoak zuzenean isurtzea. Horretarako baimena duen jestoreak erretiratu beharko ditu.
b) Kontzentratu alkalinoa kentzeko ura, behin neutraldua, indarrean dagoen legediak ezarritako moduan isuriko da. Hortik sortu diren lohiak analizatu egingo dira eta, hondakin toxiko arriskutsuak izango balira, horretarako baimena duen jestoreak erretiratuko ditu.
c) Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana erakusteko agiria ekartzea hamabost egun baino lehen.
4. - Iharduera-espedienteentzat aldeko informeak egitea. Eskatzaileak:
a) Juan Luis Antxordoki Retegi (Laiz, S.A.ren izenean) Sagasti 103. poligonoko 15-A lursailean egin asmo duen pabilioi batean bizikletak eta lora-apaingarriak gordetzeko.
Juan Luis Antxordoki Retegik (Laiz, S.A.ren izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, bizikletak eta lora-apaingarriak gordetzeari (103. poligonoan, 15-A lursailean egin asmo duen pabilioian) buruzkoa, ikusita eta orobat, Udaleko teknikariak egindako informea aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Juan Luis Antxordoki Retegik (Laiz, S.A.ren izenean) eragindako iharduera-espedientearentzat, 103. poligonoko 15-A lursailean egin asmo duen pabilioi batean bizikletak eta lora-apaingarriak gordetzeari buruzkoarentzat.
BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
b) Simon Mangas Ortega (Neumáticos Beraunen izenean) Ipintza 110. poligonoko 9 eta 10. pabilioietan, kamioi eta ibilgailu industrialei neumatikoak jarri eta konpontzeko tailer bat jartzeko.
Ikusita, Simon Mangas Ortegak (Neumáticos Beraunen izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, tailer bat jartzeko (110. poligonoa; Ipintza kalea, 9. eta 10. pabilioiak) lizentzia emateari buruzkoa, kamioi eta ibilgailu industrialei neumatikoak jarri eta konpontzeko, eta baita olioa aldatzeko eta engrasatzeko ere. Eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Simon Mangas Ortegak (Neumáticos Beraunen izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espedientearentzat, tailer bat jartzeko (110. poligonoa; Ipintza kalea, 9. eta 10. pabilioiak) lizentzia emateari buruzkoarentzat, kamioi eta ibilgailu industrialei neumatikoak jarri eta konpontzeko, eta baita olioa aldatzeko eta engrasatzeko ere.
BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
c) Servima S.A., Sagasti 103. poligonoko pabilioian oholak (tolesteko modukoak) zerratzea eta gordetzea haunditzeko
Aztertu ondoren Servima, S.A.k eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, oholak (toleztatzeko modukoak) zerratzea eta gordetzea handitzeko lizentziari buruzkoa. Tokia: 103. poligonoa; Irurtzun kalea. Eta begiratu ondoren, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Servima, S.A.k eragindako iharduera-espedientearentzat, pabilioi batean (103. poligonoa; Irurtzun kalea) oholak (toleztatzeko modukoak) zerratzea eta gordetzea handitzeko lizentziari buruzkoarentzat.
BI: Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
d) Máximo Pérez Sánchez, RENFEren estazioan (Jaizkibel hiribidea z.g.) taberna jartzeko.
RENFEren estazioan (Jaizkibel hiribidea) taberna jartzeko lizentzia eskatu zuen Máximo Pérez Sánchezek. Hark ekarritako iharduera-espedientea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Aldeko informea egitea Máximo Pérez Sánchezek ekarritako iharduera-espedientearentzat, RENFEren estazioan (Jaizkibel hiribidea) taberna jartzeko lizentziari buruzkoarentzat.
BI: Espedientea Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
Adjudikazioa nola egin den galdetuz RENFEri informazioa eskatuko zaio.
5. - Proposamena, Jose Azpeitia Leguiñenari (Kostalde S.A.ren izenean) UAD 3ko etxebizitza eta garajeetarako lehen okupaziorako lizentzia ematea.
Aztertu ondoren Kostalde, S.A.k eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, U.A.D. 3-ko etxebizitza eta garajeei buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Jose Azpeitia Leguiñenari, Kostalde, S.A.ren izenean, U.A.D. 3-ko etxebizitza eta garajeen lehenbiziko okupazioa egiteko.
BI: Urbanizazioa behin behingoz hartzea.
HIRU:Alkateari ahalmena ematea jabetza publikoari utzi beharreko lurrak jasotzeko.
6. - Eskaria, Jose Mª Arruti Galarzak egina, Abendaño Aldia deitutako finkan, bete-lana egiteko.
Aztertu ondoren Jose Mª Arruti Galarzak ekarritako proiektua, Abendaño aiekako sakon bat betetzeko lizentzia emateko. Begiratu ondoren udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Abendaño aiekako sakon bat betetzeko. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:
a) Lizentzia eman eta urtebete baino lehen egin behar du bete-lan guztia. Bidea lehen zegoen bezala utzi behar da lanak bukatutakoan.
b) Aurrekontua ekartzea hamabost egun baino lehen bete-lana zertsu kostatuko den erakusteko; izan ere, nahiz eta lurra inguratzeko ezer ere ordaindu beharrik ez izan, esan egin behar da botatzea eta zapaltzea zer kostatuko den.
7. - Eskaria, Jose Mª Arruti Galarzak egina, Abendaño baserriaren ondoko terrenoetan txekorrak gizentzeko ikuilua egiteko lizentzia emateko.
Aztertu ondoren Jose Mª Arruti Galarzak ekarritako iharduera-espedientea, Abendaño-Aldian estalpe bat egiteko lizentzia emateko eta, begiratu ondoren udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia, behin-behingoz, txekorrak hazteko ikuilua jartzeko Abendaño-Aldian estalpe bat eginda. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:
a) Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun Departamentuak eta Ingurugiro Departamentuak jarritako neurriak betetzea.
b) Bidea baino 15 metro atzerago eta
c) jabearen etxea ez beste baserri-etxe guztiak baino 100 metro urrutiago egitea estalpea.
d) Sailak osorik eta jabe bakarrarekin segi behar du aurrera ere.
e) Ahalik eta gutxien nabarmendu behar da, eta hartarako, behar adina zuhaitz sartu beharko dira.
f) Usuria zulo beltzera bota behar da, ez dago beste inora botatzerik. Eta zulo beltzak ondo itxita egon behar du.
g) Bota egin behar ditu bere lursailetan dituen txabola guztiak.
BI: Egiten hastea iharduera gogaikarriei buruzko espedientea.
HIRU:Eraikuntza-zerga 447.616,- pta. da.
Une honetan Gemma Arrillagak bilera utzi egin du.
8. - Proposamena, Joannes Etxeberri eta Herri Eskoletako garraio zerbitzuaren kontratua berritzeko.
Aztertu ondoren, Emilio Belintxon Mitxelenak egindako eskabidea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Berritzea kontratua haurrak Joannes Etxeberri eskolara eramateko 1995-96 ikasturtean ere. Baldintzak iazkoak berak dira. Prezioa, ordea, %2 handituko da, kostua ere (zaintzaileen zerbitzua barne) handitu egin delako. Hala, hileko prezioa 975.080,- pezeta izango da, B.E.Z. barne.
BI: Autobuszaleak berak ere esaten duenez, bidali duen idatzian, ekarri egin behar ditu autobusen azterketa teknikoa egin izanaren agiriak, indarrean dagoen araudiak agintzen duen bezala.
Argitu da Herri Eskolarako garraioa ez duela egin behar.
ONGIZATEA:
9. - Proposamena, Teknilan Handling enpresarekin sinatu beharreko hitzarmena onartzeko. Hitzarmena "Plastikoa Eraldatzeko Operadorea" hirugarren ikastaroa emateko da.
Lezoko udalak duen pabilioi batean (Sagasti 103. poligonoko industrialdeako, 10. pabilioia) "Plastikoa eraldatzeko operadorea" hirugarren ikastaroa emateko Ongizateko Delegatuak aurkeztutako proposamena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:"Plastikoa eraldatzeko operadorea" hirugarren ikastaroa emateko Teknilan Handling enpresarekin zerbitzua emateari buruzko hitzarmena onartzea.
BI: Enpresa honekin sinatu zen pabilioia erabiltzen uzteari buruzko hitzarmena beste urte betez luzatzea.
KULTURA Y EUSKARA:
10. - Onartzea, Tomas Garbizu Musika Eskolako tasen erredukzioen arautegia.
Kultura eta Euskarako delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:1995-1996 ikasturterako Tomas Garbizu Musika Eskolako tasen erredukzioen arautegia onartzea.
11. - Zenbait dirulaguntza ematea.
Gobernu Batzordeak dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:
Auzoetako festengatik:
- Pysbeko Auzo Elkarteari 150.000 pezeta.
- Gaintxurizketako Jai Batzordeari 500.000 pezeta.
- Altamirako Auzo Elkarteari 500.000 pezeta.
Ekaitz atseden taldeari (udako kanpaldirako) 768.000 pezeta. Kulturako subentzio orokorretikan.
Idazkariak gogorarazi arazi du kontuhartzailearen informea falta dela.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.
12. - Miguel Nerecan Rivilla, Impalsaren izenean egindako eskaria, enpresako kargalekua estaltzeko lizentzia eskatzeko.
Miguel Nerecán Rivilak (Impalsa, S.A.ren izenean) ekarritako proiektua, Impalsako (103. poligonoa) fatxada nagusian den kargalekua ixteko lizentzia eskatzeari buruzkoa, eta teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Mila bederatziehun eta laurogeita hamaikan onartu zen 103. poligonoko 10. eta 11. lursailetako xehetasun-azterketa. Hark zekartzan maila handiagoko planeamendu-arauak, eta haietan zehazten 10. eta 11. lursailetan egin behar ziren eraikinen alineazioak eta ondoko lursailekiko eta bideekiko utzi behar den tartea. Poligonoko barneko bide nagusiarekiko, esate baterako, 10,30 m izan behar du tartea. Tarte hori uzten du Impalsa, S.A. lantegiak ere ia denean; aieka batean, ordea, kargalekua eginda dagoen tokian, ez du tarte hori uzten.
Kargalekua eraikinaren barruan lekua falta zelako egin zen orduan, batez ere lehendik eginda zegoen pabilioi batean, okupatu zitekeen azalera gehienezko bat izendatuta zeukana, halako iharduera jakin bat zelako.
Harrezkero, ordea, eguraldi txarrak ez duela lana behar bezala egiten uzten ikusi da, eta estali beharra dagoela istripuren bat gertatu baino lehen.
Hargatik, euria egiten duenean irristada eta arrisku handia izaten delako, ematea erabaki dugu lizentzia, lantegiko (103. poligonoa) fatxada nagusian den kargalekua ixteko. Dena dela, honako hau ere jaso egin behar da:
Kargalekua itxi eta sortzen den buelo handitzeak ez dio baliorik erantsi behar eraikinari; izan ere, Lurzoruaren Legeko Testu Bateratuko 136. artikuluak jartzen duenez, badago obrak egiteko baimena, behin-behingoa, emateko bidea, baina bota egin behar dira, kalte-ordainik eman beharrik gabe, Udalak agindutakoan.
Baimena onartu egin behar du jabeak, eta iharduera aldatutakoan bota egin behar dela adierazita sartu Ondasunen Errejistroan.
Eraikuntza-zerga 102.774 pta. da.
13. - Proposamena, "Lezoko Gida" inprimatzeagatik UTSek aurkeztutako faktura onartzea.
Lezoko Gidaren 750 ale erdaraz eta beste 500 euskaraz inprimatzeagatik eta egindako diptikoengatik UTSek aurkeztutako faktura ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea UTSek ekarritako faktura. Zenbatekoa: 3.473.600 pezeta.
14. - Proposamena, Udal Tasetatik salbuetsiak izateko erabakitzeke dauden eskariei buruzkoa.
Aurten Udal Tasetatik salbuetsiak izateko erabakitzeke dauden eskaerei buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Francisco Megino Ruiz ez salbuestea, bere diru sarrerak salbuetsia izateko ezarri dugun baremo ekonomikoa baino haundiagoak baitira.
15. - Proposamena, Emakume taldeari dirulaguntza ematea.
Emakume Taldeak egindako eskaria ikusi eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Emakume Taldeari "Entitate sozialentzako subentzioak" partidatik dirulaguntza ematea. Dirulaguntza: 44.800 pezeta.
16. - Kontsumorako maileguak.
Kontsumorako maileguak eskuratzeko dauden eskariak ikusirik, Barne Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Izaskun Mariezkurrenari, Pedro Etxarriri eta Karlos Etxezurietari, bakoitzari, 400.000 pezeta ematea eta Alberto Irasuegiri 300.000 pezeta. Mailegu horiek 20 hilabetetan itzuli beharko dituzte.
BI: Eskaria egiterakoan argudiatu zituzten arrazoiak justifikatu egin beharko dituzte (obrak, fakturak, maileguak...).
Partida honetan gelditzen diren 500.000 pezeta urtean zehar izan daitezken premiazko beharrizanei aurre egiteko utzi dira.
17. - Euskara dinamizatzaileak ikastaro bat egiteko egin duen eskaria.
Euskara dinamizatzaileak zenbait ikastaro egiteko egin duen eskaria ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Baimena ematea uztailaren 20tik 22ra EHUko "La planificación lingüística en las administraciones públicas" ikastaroa egiteko eta uztailaren 26, 27 eta 28an UEUko soziolinguistika saioetan parte hartzeko.
BI: Ikastaro hauetan emandako orduen erdiak kontabilizatuko zaizkio erlojuan eta matrikula ordainduko zaio.
Gai honi buruz, Gobernu Batzordeak gogorarazi nahi die teknikoei, ikastaroei buruzko informazioa eman behar dietela lankideei, ikastaroak egin ditzaten sustatzeko.
18. - Langile kontuak.
Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Iñaki Zabalori eta Xabier Fernandezi kontratua luzatzea bi hilabetez, hau da, ekainaren 18tik abuztuaren 17ra bitarte.
BI: Rafael Nuñezek, Mikel Elizaldek eta Rafael Menesek lana ekainaren 17ra arte egitea eta dagozkien oporrak disfrutatu ondoren, baja ematea.
HIRU:Aintzane Goienetxeari, kontratu berria egitea "obra edo zerbitzu jakin bat" egiteagatik.
19. - Faktura onartzea.
Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Visa S.A.k, eskolako alarma jartzeagatik ekarritako faktura onartzea. Zenbatekoa: 638.093 pezeta.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, eguerdiko ordubatetan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.