1994.eko Ekainaren 22ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko ekainak hogeita bi. Goizeko hamarretan hasi du Gobornu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisuk ez du etortzerik izan.

    Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.

    1.- 1994ko ekainaren 8an egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko ekainaren 8an egindako bilerako akta, A. Sarasola, K. Legorburu eta M. Mitxelena alde izan baitira.

    2.- Proposamena, 110. poligonoko 6. lursaila gasoleoa gordetzeko moduan jartzeko IGOKA espedientea egiteko aldeko irizpena ematea.

    Luciano Abrisquetak "Vda. de Londaiz y Sobrs. de L. Merdader"en izenean egindako eskabidea (etxerako A eta C gasoleoa gordetzeko 110. poligonoko 6. lursailean, Ipintza kalean, depositua egiteko lizentzia ematea) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, iharduera-espedientearen aldeko irizpena egitea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailera bidaltzea erabaki du, jarri behar diren zuzentze-neurriak jarri ditzaten.

    3.- Eskabidea, Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean egina, 2. Sektorean lur-kentzea egiteari buruzkoa.

    Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du 2. Sektorean lurra kentzeko. Dena dela, baldintza hauek betetzekotan:

    a) Isasti plaza, 1 etxearen inguruko lurrak kentzen hasi baino lehen argazkiak atera eta informe periziala egitea etxe-barruak zer-nola dauden ikusteko. Eta informea Udaletxeko Errejistroan aurkeztea.

    b) Hilerrira oinez edo automobilez joateko bidea uztea.

    c) Kendu beharreko lurrak inguruko bizilagunei ahalik eta endredorik txikiena eginez kentzea.

    d) Lehergailurik ez erabiltzea.

    e) Lurra kentzen aritzen diren kamioi eta eskabadorak, errueda, kate eta abarrak garbituta ateratzea bidera.

    f) Inguruko kaleak ondo garbitzea, mangera eta abarrez.

    g) Ura hartzeko baimena eskatzea eta kontadorea jartzea.

    h) Lurra kentzekoan botatako zuhaitzak berriz sartzea, sartu behar diren urte garaian.

    Hala berean, lizentzia jasotzeko, 670.181 pta. ordaindu behar du.

    Edozein moduz ere, hori egin baino lehen, Plan Partziala eta Urbanizazio Proiektua onartu behar direla jakinarazi du idazkariak.

    4.- Proposamena, Kostalde, S.A.ri Erramuntxoenerako jobidea egokitzeko lizentzia ematea, 1992ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera.

    Udalak 1992ko abenduaren 29an egin zuen osoko bilkuran U.A.D. 3 urbanizatzeko proiektua ontzat hartu zuela eta Kostalde, S.A.ri Erramuntxoeneako bidea egokitzeko lizentzia eman dakion proposamena aztertu eta Arkitektu asesorearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du. Dena dela ere, honako baldintza hauek betetzekotan:

    1.- Eskaileren lehenbiziko zatia berriz planteatu eta eskailera-maila txikiagoa egin behar da.

    2.- Beste zatia honela egin behar da: hiru eskailara-maila eta eskailera-burua.

    3.- Materiala. Eskailera-maila kare-harriz eta burua hormigoi lisoz.

    4.- Horma baxua kapa gris batekin bakarrik egin behar da, hormigoi lisoaren erara. Ondoren, 5 cm lodiko kare-harrizko lausaz estali behar da, behe-behetik eskailerak bukatzen diren tokiraino eta handik kale Nagusiko 19. atariraino.

    5.- Eskubiko horma, altuagoa baita, raseatu eta pintatu egin behar da. Kolorea, berriz, egiteko orduan bertan erabakiko da.

    6.- Hormaren barruko aldetik, horman erantsita dela, burni galbanizatuzko baranda jarri behar da.

    5.- Proposamena, Transportes Eizmendirekin zaborrak biltzeko egindako kontratua luzatzea.

    Tranportes Eizmendirekin zaborrak biltzeko egindako kontratua luzatu dadin proposamena eta kontuhartzailearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, kontratua (559.124 pta.) hiru hilabete luzatzea erabaki du, 1994ko uztailaren 1etik 1994ko irailaren 30era.

    6.- Proposamena, Joannes Etxeberriko eta Herri Eskolako 94-95 ikasturteko garraioa egiteko kontratua berritzea Belintxon, S.L.rekin.

    Belintxon, S.L.rekin Joannes Etxeberri eta Herri Eskolako 1994-95 ikasturteko garraioari buruzko kontratoa berritzeko proposamena, Zerbitzuetako Ordezkariak egina, aztertu eta kontuhartzaileak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, 93-94ko baldintzetan berritzea eta %4 igotzea kostua erabaki du. Orobat, haurrei kontu egiten dieten bi zaintzaileekiko kontratoa (947.027 pta. hileko) ere berritzea erabaki du.

    7.- Proposamena, elkarlaguntza-itunea egitea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren eta Lezoko Udalaren artean lorategiko eta baratzako lanik beharrenekoenak ikasteko tailerra sortzeko.

    Lorategiko eta baratzako lanik beharrenekoenak ikasteko tailerra sotzeko proposamena aztertu, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, eta kontuhartzaileren informea, Aurrekontuan ez dagoela gastu horretarako dirurik dioena, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    1.- Lorategiko eta baratzako lanik beharrenekoenak ikasteko tailerra sortzeko proiektua onartzea. Baldintzak eranskinean datoz. Aurrekontua, gutxi gorabehera, 8.500.000 pta. du.

    2.- Aurrekontuan "Gizarte garantiarako programa" deritzon atalean dagoenetik 3.000.000 pta. proeiktu honen diru-bidea egiteko onartzea.

    3.- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren eta Lezoko Udalaren artean elkarlaguntza-itunea egitea onartzea proiektuaren diru-bidea egin eta gauzatzeko.

    8.- Proposamena, 1994-95 urterako pertsona larrientzako gela bat sortzea.

    1994-95 urterako pertsona larrientzako gela bat sortzeko proposamena, Gizarte Ongizateko ordezkariak egina, ikusi eta Kontuhartzailetzako informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    1.- Hemezortzi urtetik gorako pertsona larriei eskola emateko gela bat zabaltzea Lezon 1994-95 ikasturterako. Xehetasunak Gizarte Laguntzailak egindako informean datoz, ikus eranskina.

    2.- Eskolak emateko, Andreone kultur etxeko behea jartzea. Eta orduak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaritzako "Helduen hezkuntza"ko arduradunarekin batera erabakitzea.

    3.- Hirurehun mila pezeta jartzea Gizarte Ongizateko aurrekontuko gastuetako "Gizarte ekintz"etatik funtzionamendua eta eskoletatik kanpora egiten diren ekintza osagarriak ordaintzeko.

    9.- Proposamena, 12, 257, eta 32 gizarte beharrizan larrietarako espedienteak (264.992 pta. guztitara) bertan behera uztea.

    12, 257, eta 32 gizarte beharrizan larrietarako espedienteak (264.992 pta. guztitara) bertan behera uzteko proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, espedienteak bertan behera uztea erabaki du.

    10.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk berritzea (972.637 pta. guztitara).

    Gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk (29, 2, 16, 27, 31, 33, 200, 51, 35 eta 23. espedienteak, 972.637 pta. guztitara) berritzeko proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, aztertu eta Kontuhartzailetzako informea (AD-135) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena onartzea erabaki du.

    11.- Proposamena, 231 eta 264 gizarte beharrizan larrietarako espedienteak (149.999 pta. guztitara) onartzea.

    231 eta 264 gizarte beharrizan larrietarako espedienteak (149.999 pta. guztitara) onartzeko proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, aztertu eta Kontuhaartzailetzako informea (AD-135) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena onartzea erabaki du.

    12.- Proposamena, Udalaren tasa batzuk kentzeko eskabideei buruzko erabakiak hartzea.

    1994ko Udalaren tasa batzuk kentzeko eskabideei buruzko proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, eta Kontuhartzailetzako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Gizarte Laguntzaileak egindako espedientea kontutan hartuz, proposamena onartzea erabaki du.

    13.- Proposamena, Cronobit, S.L.k Udaletxeko kanpaizko erlojuari eusteko aurkeztutako kontratua onartzea.

    Cronobit, S.L.k Udaletxeko kanpaizko erlojuari eusteko (94-06-01etik 95-05-31ra bitartean) aurkeztutako kontua aztertu eta Kontuhartzailetzako informea (AD-487-94) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, kontua (140.083 pta.) onartzea erabaki du.

    14.- Proposamena, Udalak dituen lokalak desinfektatzeko lanak Pronatur, S.A.ri ematea.

    Udalak dituen lokalak desinfektatzeko lanak hartzeko Pronatur, S.A.k, Garbi DDDk, Irati eta Descol, S.L.k ekarritako aurrekontuak aztertu eta Kontuhartzailetzako informea (AD 492-94) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, esandako lanak Pronatur, S.A.ri ematea erabaki du, 1994ko udatik 1995eko aste santura bitarte. Aurrekontua: 239.435 pta., BEZ kanpo.

    15.- Proposamena, Oarsoaldea, S.A.ri 3.000.000 pta. ordaintzea, aurrekontuan jasota dagoen 5.431.000 pezetako ekarpenaren lehendabiziko zatia.

    Oarsoaldea, S.A.ri 3.000.000 pta., aurrekontuan jasota dagoen 5.431.000 pezetako ekarpenaren lehendabiziko zatia, ordain dakion proposamena aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena onartzea erabaki du.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    16.- 1994ko monitoreen zerrenda onartzea eta 94ko uztaileko udaleku irekietarako monitoreak kontratatzea.

    1994ko monitoreen zerrenda onartu eta 94ko uztaileko udaleku irekietarako hartzeko proposamena, Kulturako Ordezkariak egina, aztertu eta Kontuhartzailetzako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    1.- 1994ko monitoreen zerrenda onartzea.

    2.- Hamabost monitore hartzea 1994ko uztailaren 4tik 1994ko uztailaren 29ra. Horietatik seik egunea hiru orduz egingo dute lan, eta beste 6 ordu ere izango dituzte beste zeregin batzutarako; beste bederatziek lau orduz egingo dute lan eta beste 7 ordu ere izango dituzte. Denek ala denek ere, ARCEPAFEko 7. mailari dagokion lansaria jasoko dute.

    3.- Amaia Legorburu uztailaren 4tik abuztuaren 5era egun osoz lan egiteko hartzea, ARCEPAFEko 7. mailari dagokion lansaria jarrita.

    4.- 300.000 pta. jartzea udalekuetako arduradunaren eskura sortzen diren gastuak ordaintzeko. Gastuak justifikatu egin beharko ditu.

    17.- Alkatearen 92. eta 96. dekretuak berrestea.

    Alkatearen 92. dekretua, 1994ko zaborren tasa ordaintzeko epeak jartzen dituena, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.

    Hona hemen tasa ordaintzeko epeak:

    - BORONDATEZKOA: uztailaren 15etik irailaren 30era, biak barne.

    - DERRIGORREZKOA: 1994ko urriaren 1etik aurrera, %20 kargatuta.

    Era berean, Alkatearen 96. dekretua, Andoni Pikabearekiko kontratua uztailaren 18tik 27ra luzatzea (Jose Luis Egiak opor duenez haren ordezkoa egin dezan) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.

    Premia handiko hartu eta gero, honako gai hauek ere aztertu egin ditu Udalbatzak:

    Oporraldiak langile beharra ekarriko duenez, nola bulegoetan hala Udaltzaingoan, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:

    1.- Pilar Aizkorreta izendatzea Amelia Puga ordezkatzeko, abuztuaren 8tik 26ra. Era berean, 13. mailak duen lansariaren lautatik bat ematea lan horren gainsari.

    2.- Martxel Sistiaga hartzea bulegoetan izango den langile beharra osatzeko, 1994ko uztailaren 1etik Lurdes Oiarzabalek alta hartu arte (laister haurra izango baitu). Hala, kontabilitate lanak ere egin beharko ditu Lurdes Oiarzabalen tokian aritzen denean.

    3.- Udaltzainen buruak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, beste erabaki hau hartu du:

    - Iñake Carrera (uztailaren 1etik uztailaren 31ra) eta Andoni Pikabea (uztailaren 1etik 17ra) hartzea izango den langile beharra betetzeko.

    - Jesus Mª Iñarra izendatzea Segundo Angel Garbizuren ordezko, abuztuaren 1etik irailaren 2ra.

    Era berean, Udalbatzak, aho batez, Lurdes Rada Alberdirekin enplegua sustatzeko egin zuen kontratua luzatzea erabaki du, beste hamabi hilabetez (1994ko uztailaren 4tik 1995eko uztailaren 3ra) euskara trebatzaile.

    Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    19.- Proposamena, Udaleko langileen opor-egunak onartzea.

    Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Gizarte Ongizate eta Zerbitzuetako langileen opor-egunak onartzeko proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena onartzea erabaki du.

    20.- Proposamena, 1994ko udaleku itxietako gastua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak ematea.

    1994ko udaleku itxietako gastua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak emateko proposamena, Kulturako Ordezkariak egina, aztertu eta Kontuhartzailetzako informea, Aurrekontuan gai horretarako 500.000 pta. daudela dioena, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, dirulaguntzak ematea erabaki du; beti ere, dirulaguntzen berri emango duen bandoa egin eta gero Euskara Departamentuan eskatzen duten 16 urtez behetiko haurrei. Laguntzarik handiena 8.500 pta.koa izango da, eta, edozein moduz ere, ez da udalekuetara joateak dakarren gastua baino handiagorik izango.

    21.- Eskabidea, Jose Azpeitia Leguiñenak Azguin, S.A.ren izenean egina, 29. poligonoan dauden lur batzuk banantzeko lizentzia eskatzeko.

    Jose Azpeitia Leguiñenak Azguin, S.A.ren izenean egindako eskabidea, 29. poligonoan dauden lur batzuk (Levaduras, Danubio, Sabi, Fermin y Pia etxeei erositakoak) banantzeko lizentzia eman dakion, aztertu eta Arkitektu asesorearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, 336,20 m2 banantzeko lizentzia ematea erabaki du. Metro horiek denak eremu hauetatik ateratakoak dira:

    - Levaduras Danubio: 87,37 m2.

    - Villa Sabi: 105,42 m2.

    - Villa Pia: 39,6 m2.

    - Villa Fermin: 103,81 m2.

    22.- Proposamena, informatika-ekipoei eusteko IBMk aurkeztutako kontratua onartzea.

    Informatika-ekipoei (kontratuan bertan datoz ekipoak izendatuta) 1994an eusteko IBMk ekarritako kontratua aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, kontratua (237.360 pta.) onartzea erabaki du.

    23.- Proposamena, Raimundo Mendiburu izendatzea alondegiko lanak zuzentzeko.

    Juan Manuel Juaristik osasunez ondo ez dabilelako alondegiko lanak zuzentzea utzi egin duenez, Udalbatzak, aho batez, Raimundo Mendiburu izendatzea erabaki du haren ordez lanak zuzentzeko. Raimundo Mendiburuk, hormigoizko egitura egin eta haren ziurtagiria hartu eta handik aurrerako lanak zuzenduko ditu.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamabiak eta bostean, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna