Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko maiatzaren 2hogeita bosgarrena, goizeko hamarrak. Gobernu Batzordeak ohizko bilera izan du, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.
Karmele Legorburu Irazurik ez da bileran izan.
Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.
1.- 1994ko apririlaren 27an eta maiatzaren 11an egindako bilkuretako aktak irakurri eta onartzea, hala balegokio.
Aho batez onartu dituzte 1994ko apirilaren 27an eta maiatzaren 11an egindako bilkuretako aktak. Nolanahi ere, honako alderdi hau zuzentzekotan maiatzaren 11ko aktan:
Hirugarren orrialdeko 6. puntuan, "Murixka" dantza-taldeari dirulaguntzatan 500.000 pta. ematea jartzen duen tokian, "Murixka" dantza-taldeari dirulaguntzatan gehienez ere 500.000 pta. ematea jarri behar du.
2.- Proposamena, gozotegia (Zubitxo, 27) egiteko proiektuaren eranskinarentzat IGOKA espedientea egitea ontzat hartzeko informea egitea.
Udaleko arkitektu teknikoak gozotegia (Zubitxo, 27) egiteko proiektuaren eranskinarentzat IGOKA espedientea egitea, Jose Espasandinek hala eskatu baitzuen, ontzat hartzeko egin duen informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:
- Iharduera-espedientea ontzat hartzeko informea egitea.
- Espedientea osorik bidaltzea Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiro Departamentura, jarri behar diren zuzenketa-neurriak jarri ditzaten.
3.- Proposamena, pabilioia (110. poligonoa, 5. lursaila, 16. pabilioia) zatitan banatzeko lizentzia ematea.
Luciano Abrisketak Finaver, S.A.ren izenean egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du Luciano Abrisketari, pabilioia zatitzeko; nolanahi ere, ekarri zuen proiektuaren arabera.
Lizentzia jasotzeko 62.698 pta. ordaindu behar du: 58.898 eraikuntza-zergarena eta 3.800 tasarena.
4.- Alondegira argindarra sartzeko aurrekontua onartzea.
Iberdrola, S.A.k Alondegira argindarra sartzeko ekarri duen aurrekontua aztertu eta kontuhartzaileak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, aurrekontua (723.227 pta.) onartzea erabaki du.
5.- Proposamena, Ipintzatik Herrikoetxera bitarteko herribidean Excavaciones Elizondo, S.L.k egindako lanen kontua onartzea.
Excavaciones Elizondo, S.L.k Ipintzatik Herrikoetxera bitarteko herribidean egindako lanen kontua (3.648.490 pta.) aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, kontua onartzea erabaki du.
Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
Premiakotzat aho batez hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu dituzte:
6.- Proposamena, industrialdeko uraren eta estoldaren sarea konpondu eta ondo jartzeko egin behar diren proiektuak eta azterketak eginaraztea.
Ignacio Urangak, Pedro Mª Azkue eta Narciso Iglesias-ek, Dubegak, Angel Mª González eta beste batek, eta Eraikik industrialdeko uraren eta estoldaren sarea konpondu eta ondo jartzeko egin behar diren proiektuak eta azterketak egiteko aurrekontuak eta kontuhartzailearen informea -Aurrekontuan ez dagoela gai horretarako dirurik izendatuta dioena- ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, azpiegiturak topografikoki jasotzea eta zer egoeratan dauden ikusteko informea egitea eta uraren eta estoldaren sarea aztertzea Pedro Azkue Elosegi eta Narciso Iglesias Medranori eginaraztea erabaki du. Aurrekontua: 2.950.000 pta., BEZ aparte.
Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
7.- Proposamena, "Ekaitz" atseden taldeari dirulaguntza, 728.500 pta., ematea.
Uztailaren azkeneko hamabostaldian "Antzin 94" udako txapelketak antolatzen izaten diren gastuak ordaintzen laguntzeko "Ekaitz" atseden taldeari 728.500 pta.ko dirulaguntza emateko proposamena, Kulturako Ordezkariak egina, aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, dirulaguntza ematea erabaki du.
Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
8.- Proposamena, Udalarentzako kontratazio batzuk egitea ontzat hartzea.
a) Ane Lizarazu.
Langileekiko Ordezkariak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Ane Lizarazurekiko kontratua, Udaltzaingoko administrari laguntzaile, luzatzea erabaki du, 1994ko ekainaren 1etik 1994ko uztailaren 31ra (lanak pilatzeagatikako kontratua).
b) Axier Irastorza Alustiza.
Langileekiko Ordezkariak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Axier Irastorza Alustiza hartzea erabaki du (lan-boltsatan geltituako hurrenkerari jarrituz, beti ere), 1994ko maiatzaren 27tik 1994ko ekainaren 7ra (lanak pilatzeagatikako kontratua).
c) Aintzane Goienetxea.
Gizarte Ongizateko Ordezkariak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Miren Aintzane Goienetxearekiko, etxez-etxeko laguntzaile, kontratua, lanaldi mugatuz, luzatzea erabaki du beste 6 hilabetez, 1994ko uztailaren 1etik 1994ko abenduaren 31ra (enplegua sustatzeko kontratua luzatzea).
d) Begoña Urkizu.
Gizarte Ongizateko Ordezkariak egindako proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, Begoña Urkizu hartzea erabaki du etxez-etxeko laguntzaile, egunean 5 ordu lan eginez, honako ordezkaketa hauek egiteko:
- Maiatzaren 27tik ekainaren 10era (Paula Dávila)
- Ekainaren 15etik ekainaren 30era (Pepi Lasarte)
- Uztailaren 1etik 18ra (Aintzane Goienetxea)
- Uztailaren 19tik 22ra (Izaskun Quintas)
- Abuztuaren 1etik 26ra (Mª Angeles Zuloaga)
- Abuztuaren 29tik irailaren 23ra (Izaskun Quintas)
- Urriaren 10 eta 11n (Izaskun Quintas)
Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak hogei gutxian, buru eman dio saioari. Nik, behin-behingo idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.