2007.eko Martxoaren 12ekoa

Lezon, 2007ko martxoaren 12an, astelehena, goizeko 9:25etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko otsailaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

 

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko otsailaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Hitzarmen urbanistikoaren hasierako onarpena, Residencial Ibai-Gain, S.A.ren eskariz eta Altzate (CAMPSA) eremurako (2007H0360001).

Honela dio Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuaren proposamenak:

"Residencial Ibai-Gain, S.A.k Altzate eremurako hirigintza hitzarmen eredu bat aurkeztu du Lezoko Udalarekin izenpetzeko.

Residencial Ibai-Gain, S.A. Altzate eremuko lursailen azaleraren %88,11aren jabe da

Proposatzen den hirigintza hitzarmenaren arabera Residencial Ibai-Gain, S.A.k Lezoko Udalari, legez dagokion hirigintza eraikigarritasunaren %10 dagokion lurzorua, urbanizazio gastuetatik libre, lagatzeko modua zehazten da, beti ere aipatu entitatearen jabegoari dagokion portzentaia kontuan izanik.

2/2006 Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legearen zazpigarren xedapen gehigarriak eta 27 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik.

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Altzate (Campsa) eremuan Hitzarmen Urbanistikoaren eduki osoa Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu eta jendaurrean jartzea 20 eguneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko.

BI: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri."

Idazkariak ohartarazi du txosten juridikoa eta ekonomikoa hitzarmena onartzearen kontrakoak direla. Baita ere, arkitekto aholkulariaren txosten teknikoak baloraketa egiteaz gain, gogoratu du planeamendu eta gestio dokumentuak behin betikoz onartu gabe daudela. Baita ere idazkariak gogoratu du, Altzate eremuko Arau Ordezkatzaileen aldaketa dokumentuari buruz alkatearen D07/00219 martxoaren 8ko dekretuak eta Ingurugiro Ministeriotik martxoaren 9an iritsitako idatziak dokumentuen behin behinekotasuna agerian uzten dutela, baita hitzarmen honena ere.

Horren guztiaren jakitun, eta hitzarmena jendaurrean dagoen bitartean Ingurugiro Ministeriotik bidalitakoaren eraginak aztertuko direlarik, proposamena aho-batez onartu dute batzarkideek.

4.- 107 Poligonoko udalaren lur partzela bat lehiaketa bidez saltzeko deialdia onartzea.

Honela dio Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuaren proposamenak:

"Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2 lursailaren jabea da.

Aipatu lursaila, 1.519 m²ko azaleraduna da, lur hiritargarria bezala sailkatua eta industri erabilerara xedatua.

2/2006ko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 113 artikuluak xedatzen duenaren arabera lursail hau udal lurzoru-ondarearen parte da beraz ondasun mota hau besterentzeko lege beraren 116 artikuluak xedaturiko baldintzak beteaz egin beharko da, hau da, lehiaketa bidez eta lehiaketaren oinarrietan gutxienez honako zehaztapen hauek jasoko dira: lizitazioaren gutxieneko prezioa eta kasu honetan eraikitzeko lanak egiteko gehienezko epea.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 112 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik bestalde ondare ondasunak besterentzerakoan kontratuak bere prestakuntza eta esleipenari dagokionean kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Halaber Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 118 artikuluak agintzen duen moduan besterendu nahi del lursailaren balorazio teknikoa espedientean dago. Baloraketa honen arabera lursailak 262.270,54 euroko prezioa du.

Horrela, Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen Testu Bateratuko 5.3 artikuluaren arabera higiezin baten salmenta kontratu pribatu bat da, lege beraren 9 artikuluaren arabera kontratu pribatuak prestakuntza eta esleipenari da

Hori dela eta Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen Testu Bateratuko 67 eta hurrengo artikuluek zein 73 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2 lursailaren salmenta Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez

BI: Kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea."

Idazkariak ohartarazi du txosten juridikoa eta ekonomikoa ez direla egin, txosten teknikoa sinatu gabe dagoela eta baldintza agiriak erdara hutsean daudela. Agiriei buruz dio 6. oinarrian aurreikusten diren parte hartzeko baldintzetatik, bigarrena oso murriztailea dela (" 3 eta 15 arteko langile kopuruari enplegua ematen aritzea") eta 14. oinarrian jasotako esleipen irizpideen hirugarrenak Lezori egite dion aipamena ez dagoela zehazterik.

Gobernu batzarkide guztien aldeko botoarekin proposamena eta agiriak aurkeztu diren eran onartu dira.

5.- Alberto Chacón Calviñori, Logidis enpresaren ordezkaritzan, obra eta irekidura lizentzia ukatzeko proposamena, elikagaiak banatzeko eta hornitzeko jarduerarako, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioian (2006H0050003).

Alberto Chacón Calviñok, Logidis enpresaren ordezkaritzan, irekidura lizentzia eskatu du elikagaiak banatzeko eta hornitzeko jarduerarako, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioian.

Tokiko Gobernu Juntak 2006ko martxoaren 27an eta ekainaren 6an eginiko bilkuretan, ukatu egin zion jardueraren irekidura lizentzia, zenbait dokumentu falta zelako.

Interesatuak 2007ko otsailaren 12an aurkeztu du dokumentazio berria.

Txosten teknikoa baimena ematearen kontrakoa da, ez duelako Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko ekainaren 6an eskatutakoa aurkeztu: Proiektu bisatua aurkeztu behar zuen besteak beste, suteen kontrako segurtasun Arautegiak establezimendu industrialetarako arautzen duena, abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua, betez.

Horretan guztian oin harturik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Alberto Chacón Calviñori, Logidis enpresaren ordezkaritzan, irekidura lizentzia ukatzea eskatu duen elikagai banatzeko eta hornitzeko jarduerarako, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioian, proposamen honen azalpen partean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Aelan 2003, S.L.ri obra lizentzia emateko proposamena, Antonio Pildain 4ean igogailua jartzeko (2006H0030023).

Aelan 2003, S.L.k, Antonio Pildain 4ko etxean igogilua jartzeko obra lizentzia eskatzen du.

Horri buruz egindako txosten teknikoak honela dio:

"Hemen izenpetzen duen teknikariak txosten hau idatzi du, Lezoko udalerrian Antonio Pildain kaleko 4an, igogailua jartzeko behar den obra zibila egiteko AELAN enpresaren aldetik lizentzia eskatu izanaren ondorioz.

Entregatu da dagokion exekuzio proiektua, Manu Atristain Gabilondok idatzia eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak 2006ko azaroaren 27an bisatua, horren exekuzio materialaren aurrekontua 37.685,92 € gehi igogailu aparatu beraren prezioa 22.458 € delarik, beraz, guztira 60.143,92 €.

Obra egin bide den eraikin hori Lezon indarrean dauden Arau Ordezkatzaileetan "III-Edificación intensiva casco urbano y exterior casco urbano". deritzan esparruan kokaturik dago. Esparru horretako Arau Ordezkatzaileen zehaztapenen arabera, lehendik dauden eraikinak tinkatu egiten dira altuerei, eraikinen jarrerari, funts eraikiak, hegalak, balkoiak, behategiak eta etxebizitza erailpenei dagokienean , baina ez da inolako debekurik seinalatzen barrera arkitektonikoak desagerraraztera xedatutako instalazioei dagokienez edota irisgarritasuna hobetzeari dagokionez.

Igogailua eskailera-erdiko hutsunean instalatzea proposatzen da. Horretarako eskaileraren alboko bi tramutan zabalera murriztu egingo dira 0'98 m eta 0'95 m. arte. Hirugarren tramua eta eskailburu nagusia dauden bezala geratuko dira, 1'01 y 1'15 m arte. Kabinaren neurriak hauek izango dira: 0'80 m zabaleran eta 1'10 m sakoneran.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, hau seinala daiteke:

-Irisgarritasun araudiaren betekizuna:

Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak, haren bidez onartzen baitira irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak, urbanizazioetako eta eraikuntzetako berrikuntza, handitzen eta aldatze obrei dagokien V. Eranskinean finkatzen du ezen, kasu horietan, kabinak murriztu ahal izango direla 0,90 m zabalera arte eta 1,20 m sakonera artea. Alabaina, dokumentalki justifikaturik geratzen da, eranskin horretako 3.3 artikuluak erabakitzen duen bezala, ezen, diren neurriak direla eta, kasu honetan ez dela posible proposaturiko baino kabina handiagoa jartzea. Hala eta guzti ere, aulki gurpildun modelo gehienak sartzen dira 0,70 m edo handiagoko pasabide erabilgarriaren zabalera duen tokian barrena eta egoki daitezke metro bat beteko edo handiagoko sakonerara, nahiz eta ez bete hertsiki irisgarritasun dekretuak ezarritako neurriak, pertsona zenbateko handi batentzat nabarmen hobetzen da etxerako sarbidea eta, beraz, igogailua jartzea gomendatzen da. Nolanahi ere, ohartu beharra dago ezen, aulki gurpildun modelo zenbaitek arazoak izan ditzaketela proposaturiko kabinara sartzeko.

-Suteen araudia betetzea:

Nahiz eta husteko bideko eskaileren alboetako tramuek daukaten zabalera CTE-SI (1 m) delakoak gutxienekotzat finkatzen duena baino txikiagoa izan, kontutan eduki bide dira ondorengo kontsidero hauek:

a) Eskaileraren alboetako tramuetan bi pasabide puntual geratzen dira 0'85 m eta 0'87 m dutenak. Horri dagokionez, seinala daiteke horrek ez duela suposatzen indarrean dagoen arautegiaren inolako kontraesanik, CTE-SI 3 delakoak pasabideen existentzia baimentzen duen heinean eta , bere 4.2 atalean, gutxieneko zabalera gisa ate eta pasabideetarako 0,80 m ezartzen du.

b) husteko tramuen zabalerari dagokionez, nire iritzirako kasu honetan aplika daiteke Etxebizitza Ministerioak NBE-CPI-96 delakoarentzako (CTE indarrean sartu zenetik derogatua) finkatzen zuen interpretazio-irizpidea, zeren CTEk NBE-CPI-96 hartan finkatzen ziren neurri-irizpide berberak mantentzen baititu eta araua sortu den iturri beretik baitatoz. Irizpide horien arabera, Etxebizitza Ministerioak argitaratuak, eskailera murriztu daiteke 10% arte (alegia, 0,90 m arte) baldin eta eraikin bat indarrean dauden (barrera arkitektonikoak, higigarritasun murriztua duten pertsonak) arauetara egokitzeko aldaketa bati dagokiona bada. Horretarako NBE-CPI-96 hartako 7.4.2 artikuluko neurri-irizpidea bete behar du (gaur egungo CTE-SI 3ko 4.2 atalarekin bat dator, proiektu honen memorian justifikatuta geratzen delarik). Aipaturiko murrizketa konpentsatzeko komeni da husteko bide hori hornitzea larrialdietarako argiz eta su-itzalgailuz oin bakoitzean, segurtasun neurriak indartzeko. Elementu horiek aurreikusita daude aurkeztu den proiektuan zeren, oin bakoitzeko su-itzalgailu bat jarriko baita eta eskaileran barrena larrialdietarako argia ere.

Igogailua eraikinaren beste edozein gunetan oso nekez instala daitekeela egiaztatu ondoren, pertsona kopuru handi batentzat eraikinerako irisgarritasuna nabarmen hobetzen dela kontuan izanik, eta husteko bidearen zabaleraren murrizketa sarbide baldintzak hobetzeko igogailu bat jartzeak soilik eraginik datorrela eta suteen kontrako segurtasun neurriak indartuz, larrialdietarako argiak eta oin guztietan su-itzalgailuak jartzea hala izaki, egoki iruditzen zait lizentzia ematea eskatutako obra zibila egiteko igogailu bat jartzeko helburuz.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Aelan 2003, S.L.ri, Antonio Pildain kaleko 4ko eraikinean igogilua jartzeko obra lizentzia ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 150,36 euro (? Izaskuni galdetu ondo dagoen) ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Polentzarrene kalea, 4ko beheko 1. lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena, Karmele Azpeitia Otaeguiri (2006HO300015).

Karmele Azpeitia Otaeguik, Polentzarrene kaleko 4, beheko 1ean kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Polentzarrene kaleko 4, beheko 1ean kokaturiko lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Karmele Azpeitia Otaeguiri, 2006ko ekainaren 1eko Alkatetzaren 06/423 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko ekainaren 1ean hitzarmena izenpetu zuen Karmele Azpeitia Otaeguik, Polentzarrene kaleko 4, beheko 1ean kokaturiko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

2006ko irailaren 11ko Tokiko Gobernu Batzarraren akordio bidez eman zitzaion Karmele Azpeitia Otaeguiri Polentzarrene kaleko 4, beheko 1ean kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, Hirigintzako Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Karmele Azpeitia Otaegui, Polentzarrene kaleko 4, beheko 1ean kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Karmele Azpeitia Otaeguiri, Polentzarrene kaleko 4, beheko 1ean kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 109,53 euro.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna