2007.eko Martxoaren 26ekoa

Lezon, 2007ko martxoaren 26an, astelehena, goizeko 10:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Bilera hasi aurretik Iñake Urrestarazuk urjentziaz gai berri bat erabakitzea proposatu du: etxez etxeko beste laguntza zerbitzu bat ematea onartzea. Batzarkide eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatua den heinean dio, deialdia egin ondorengo zerbitzu bat dela, eta hurrengo Gobernu batzarra hilabete barru izan daitekeenez, pazko bigarreneko jaia dela medio, gaur onartzea proposatu du. Batzarkide guztiek onartu dute gaia eztabaidatzea, eta alkateak dio bilerako laugarren gaia izango dela, galde eskeen aurretik.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko martxoaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko martxoaren 12az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Luis Arozamenak, Usukoar Promociones, S.L.ren izenean, S-1 Sektorearen inguruan Lezoko Udalari egin dion trukatzea onartzeko proposamena.

Luis Arozamenak, Usukoar Promociones, S.L.ren izenean Lezoko Udalari trukatze proposamen bat egiten dio.

Alde batetik Lezoko Udalari S-1 sektoreko birpartzelatze proiektuaren emaitzazko lursailetan ondorengo jabetza dagokio:

  • B-2 lursailaren %11,38
  • A-7 lursailaren % 26,38
  • A-9 lursailaren % 2,19

Bestetik Usukoar Promociones, S.L.ri, S-1sektoreko birpartzelatze proiektuaren emaitzazko lursailetan ondorengo jabetza dagokio:

C-1 lursailaren % 11,38

Bestalde S-1 sektoreko berpartzelazio proiektuaren jatorrizko 5 zenbakidun lursailaren jabe da Usukoar Promociones, S.L. eta lursail honen 127 m2 (gutxi gora behera), S-1 sektorearen eremutik landa daude.

Usukoar Promociones, S.L.k proposatzen duen trukatzea adierazitako udal jabegoa bere jabegoaren artekoa da.

Udal Arkitekto aholkulariaren txostenaren arabera, Usukoar Promociones, S.L.ren arestian aipaturiko jabegoak 334.927,72 euroko balorazio du eta Udalaren jabegoaren balorazioa ordea 263.895 eurokoa da, beraz bien arteko aldea 71.032,67 eurokoa edo 21,2 %koa.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 112 artikuluaren 1 atalaren arabera Administrazio publiko bakoitzeko lurzoru-ondare publikoa burujabea eta administrazioaren gainerako ondaretik bereizia izango da.

Lege beraren 116 artikuluaren 4. atalak xedatzen duenez, Udal lurzoru-ondare publikoei dagokionez, askatasunez besterendu ahal izango dira, lehiaketa publiko bidez edo trukatze bidez, hirigintza-plangintzak zuzkidura publikoetarako edo babes ofizialeko araubideren bati loturiko etxebizitzak eraikitzeko propio izendatu ez dituen ondasunak. Horrela jokatuta lortutako diru-sarrerak eta ondasunak, ordea, udal lurzoru-ondarerako erabiliko dira.

Toki Entitateetako Ondasunen Araudi Orokorraren 112. 2 artikuluaren arabera ondare higiezinen besterentzea, prestaketa eta esleipenari dagokionean, Toki Korporazioen kontratazioa arautzen duen legediaren xedapenenen arabera arautuko da. Haatik enkantea ez da beharrezkoa izango trukatze bidez besterentzen direnean higiezinak, baldin eta espedientean trukatzeren beharra justifikatzen bada eta trukatu beharreko ondasunen balioaren aldea, gehiena duenaren %40a baino handiagoa ez bada.

Kasu honetan ordea, udal arkitekto aholkulariaren txostenean egiten den balorazioan bi higiezinen arteko balioaren aldea %40 baino txikiagoa dela adierazten da.

Beraz indarrean dagoen legedia kontuan izanda trukatze egiteko aukera erabat onargarria da.

Haatik Usukoar Promociones, S.L.k proposatzen duen trukatze akordioan zera adierazten du bere jabegoak udalarenak baino askoz gehiago balio duenez trukatzeak sortzen dituen eskrituratze eta erregistratze gastuak udalak bere gain hartzea eskatzen du. Gastu hauen artean lursailen gaineko gainbalio zerga dago besteak beste, hau da udalak kobratu beharreko zerga bat. Hori dela eta gai honen inguruan kontuhartzailetzaren txosten bat derrigorrezkoa dela iruditzen zait.

Udal kontu-hartzaileak martxoaren 20an egindako informean dio, lehenik, trukatu nahi diren udal partzelek udal ondarean duten balorea zehaztu gabe dagoela; bigarrenik, eskatzen diren gastuak udalak bere gain hartzea ez dela zuzena gastuen zenbatekoa jakin aurretik; hirugarrenik, lursailen gaineko gainbalioaren udal zerga ordaindu egin behar dela eta laugarrenik, gastuak ordaintzeko gastu partidarik ez dagoela udal aurrekontuetan eta, ondorioz, gastuak onartzen hartutako erabakia erabat baliogabea litzatekeela.

Azken txosten hau kontutan izanik Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak kide guztien aldeko botoarekin ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Luis Arozamenak, Usukoar Promociones, S.L.ren izenean Lezoko Udalari egin dion trukatze proposamena onartzea, gastuak ordaintzearena salbu, trukaketak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak Usokoar Promociones, S.L.ren kontu izan beharko direla erabaki delako.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

URJENTZIAZ

 

4.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera (2007GZ010003).

 

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Milagros Artola Alday-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Milagros Artola Aldayri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordubete, astelehenetik ostiralera bitartean zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,36€/orduko euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Alkateak argitu du, hurrengo ohiko bilera apirilaren 23an izango dela, aste santuko pazko bigarrena jai dela kontutan izanik eta hamabosteroko ordena mantendu nahi delako.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna