2007.eko Apirilaren 23ekoa

Lezon, 2007ko apirilaren 23an, astelehena, goizeko 11:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko martxoaren 26 eta 29ko bilkuretako aktak onartzea.

Aldaketarik gabe aktak onartu egin dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko martxoaren 26az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

PERTSONAL ETA BARNE GAIAK

 

3.- Musika Eskolako 2007-2008 ikasturteko lan eta eskola-egutegia onartzeko proposamena (2007PE060001).

 

Xanti Espina Anduezak, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, 2007/2008 ikasturteko lan eta eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegia, Udalhitzek, Udal Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako arautakoaren arabera egin da.

Horiek horrela, alkatetza honek, aurkeztutako proposamena azterturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2007/2008 ikasturteko lan eta eskola egutegia.

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

4.- Alkatearen D07/00293 dekretuaren berrespena, udal ludotekaren egokitze-obra kontratuaren esleipenari buruzkoa (2007H0100001).

 

Idazkariak ohartarazi du erabakia lege kontrakoa eta baliogabea dela, Kontuhartzailetzatik esan baitute kontratazioak ez duela kontsignaziorik udal aurrekontuetan.

Batzarkideek obra esleipen dekretua berretsi egin dute.

5.- Fidel Rico Pérezek eta José Jesús Garrido Muñozi lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena, Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretan egindako etxebizitzan (2006HO300009).

Fidel Rico Pérezek eta José Jesús Garrido Muñozek, Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretan egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretan hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaien Fidel Rico Pérezi eta José Jesús Garrido Muñozi, 2005eko martxoaren 18ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuaren ebazpenaren bidez, zk. 129.

Lezoko Udalak 2005eko azaroaren 9an hitzarmena izenpetu zuen Fidel Rico Pérez eta José Jesús Garrido Muñozekin, Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretako lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2005eko azaroaren 9ko 512/2005 dekretuaren bidez eman zien Fidel Rico Pérezi eta José Jesús Garrido Muñozi, Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretan etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Fidel Rico Pérezi eta José Jesús Garrido Muñozi, Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretako lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta gainera jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Fidel Rico Pérezi eta José Jesús Garrido Muñozi, Zubitxo kaleko 27ko erdi-sotoko ezkerretako lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 73,69 euro. (I.C.O. likidazioarena 35,13 euro eta habitagarritasunaren gaineko tasa 38,56 euro).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Donibane kaleko 16an dagoen eraikinari itsatsiko litzaiokeen igogailua instalatzeko aldeko informea proposatzea (2006H250006).

Lourdes Unzain Donibane kalea 16 zenbakian dagoen etxeko administratzaile gisa, eraikinari itsatsiko litzaioken igogailua instalatzeko aukerari buruzko informazioa eskatzen du.

Horretarako emandako txosten juridiko eta teknikoak ikusita Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak lizentzia emateko aukeraren aurrean aldeko txostena ematen du, beti ere udal teknikarien txosten teknikoen eta udal ordenantzen arabera burutzekotan.

7.- Gaizka Larrañaga Ucíni, Olatz Labandibar Zabalaren izenean, obra lizentzia emateko proposamena, Arrobi Alde etxe eraikinean erantsita doan portxea exekutatzeko, Auñamendi kalea, 13 zenbakian (2005H0030006).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko irailaren 11n egindako bilkuran, obra lizentzia eman zion Olatz Labandibar Zabalari, Auñamendi kaleko 13ko (Arrobi Alde Etxea). eraikina berritzeko.

Gaizka Larrañaga Ucinek, Olatz Labandibar Zabalaren ordezkaritzan, exekuzio proiektuan proposatzen den aterpea egiteko lizentzia eskatu du.

Honela dioen txosten teknikoa ikusirik:

Hau izenpetzen duen teknikariak, berritzen ari den etxebizitzari erantsita aterpe bat eraikitzeko Olatz Labandibar Zabalak eskatu izanaren ondorioz idatzi du txosten hau. Arrobi Alde etxea berritzeko obra lizentzia eskatu ondoren, hura eman egin zitzaion proposaturiko aterpean ez eraikitzekotan, horretarako biderik ematen zuen inolako justifikazio urbanistikorik ez zegoelako.

2007ko martxoaren 27an, berrikuntza-proiektuaren egile den Gaizka Larrañaga Uzin jaunak izenpeturiko idatzi bat aurkeztu du, aterpe horren beharra justifikatuz.

TXOSTEN TEKNIKOA

Ekarri den dokumentazioan azaltzen da ezen proiektuan ez zirela kontuan hartzen bere partzelan dauden txabolak, nekazaritzarako lanabesak eta gainerako materialak gordetzeko erabiltzen direnak, eta ingurunea hobetzeko txabola horiek kentzea proposatzen du, eta Exekuzio Proiektuan orduan proposaturiko aterpea eraikitzea, kontuan izanik orain txabolek duten xede berberarako erabiliko direla.

Lezon indarrean dauden Arau Ordezkatzaileetan patzela horretan dauden txabolak kontsolidatu egiten dira eta, beraz, uste dut eskaera onar daitekeela.

Azalera eraiki estimatua, txabolak eta gaur egungo etxebizitzaren hegalak kontuan izanik, 24,84 m2 da. Proposaturiko aterpearen azalera eraikia 28,20 m2 da. Azken hori zertxobait handiagoa da baina fatxadaren konposizioa kontuan izanik arrazoizkoa da aterpea luzea izatea. Diferentzia txiki hori murrizteko aterpea 5cm inguru atzeratu beharko litzateke, praktikan hutsaren hurrengo distantzia, eta beraz arrazoibidezkoa iruditzen zait egin den proposamena, eta are gehiago kontuan hartuz kanpo aldeko itxura nabarmenki hobetuko dela 1 Sektorearen orokorreko eraikuntza berriaren aurrez aurre, ingurunez mejoratuta suertatuko baita.Horrela aditzera ematen diot korporazioari egokien iruditzen zaion erabaki hartu ahal izan dezan".

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Olatz Labandibar Zabalari, Auñamendi 13 Arrobi Alde Etxea eraikinean, Auñamendi 13an dagoen etxea birgaitzeko lizentzia eskaera. Obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

SERVICIOS SOCIALES

 

8.- Etxez etxeko zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010002).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Terencio Estévez Revelok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Terencio Estévez Revelori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, ordu bat egunero zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,26 € / orduko da.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Etxez etxeko zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010004).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Vicenta Gutierrez Ramosek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Vicenta Gutierrez Ramosi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,68 € orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez etxeko zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010005).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María Nieves Calviño Eyok egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: María Nieves Calviño Eyori etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bat zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,68 € /orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA ETA KULTURA

 

11.- 2007ko udalekuen "Udan jostatzera" kontratuaren esleipenerako espedienteari hasiera onartzeko proposamena (2007KU170001).

Udan Jostatzera-2007 Udaleku Irekiaren antolakuntza kontratatzeko espedientea esleipenerako espedientea azterturik, aldi berean, Euskara-Kultura Teknikariaren txostena kontuan izanik eta alkateak proposaturik, eta Iñake Urrestarazuk baldintza agiriei egindako zuzenketekin, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: 2007ko udalekuen "Udan jostatzera" kontratuaren esleipenerako espedienteari hasiera ematea, lehiaketa irekiko prozeduraren bidez.

BI: Kontratazio espediente honi presazko izaera onartzea eta lehentasunez izapidetzea.

HIRU: Udalekuen "Udan jostatzera" kontratuaren esleipenerako baldintza agiri aldatua onartzea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea 40.500€ [A-261].

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Mendekoste jaietarako dirulaguntzak eskatzeko pleguak onartzeko proposamena (2007KU010001).

Mendekosteko festa-ekitaldien dirulaguntzak arautzeko beharra ikusi eta, honek sortarazten duen irabazi asmorik gabeko norbanako, kultur erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko araudiaren beharra alde batetik eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non esan den erabakia baliogabea dela Kontuhartzaileak dioelako gastu honetarako kontsignaziorik ez dagoela udal aurrekontuan, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: 2007. urteko Mendekosteko festa-ekitaldiaren antolaketan parte hartzeagatik irabazi asmorik gabeko norbanako, kultur erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko oinarriak arautuko duen pleguaren onarpena.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna