2007.eko Maiatzaren 7ekoa

Lezon, 2007ko maiatzaren 7an, astelehena, goizeko 9:20etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Bilerako gai zerrendan zuzenketa bat egin da: euskaraz idatzitako gai zerrenda gaizki dago, zeren, Zabor bilketa kontratuarena, Gizarte Zerbitzuak arloan 5. gai bezala jasotzen dena, Hirigintza arloan beharko bailuke, 4. gai gisa, erdaraz egindako gai zerrendan jasotzen den bezala.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko apirilaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Bileraren hasiera ordua zuzendu egin behar da erdaraz idatzitako aktan: 9:00etan hasi ordez 11:00etan hasi baitzen bilera. Beste aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko apirilaren 23an geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Obra lizentzia María Milagros Ansa Maizi, jabekideen ordezkari gisa, emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 18ko fatxada konpontzeko (2007H0030007).

María Milagros Ansa Maizek, Jaizkibel 18ko etxearen fatxadak konpontzeko obra baimena eskatu du, bertako jabekideen izenean.

Segurtasun eta osasun azterlan oinarrikoa aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako txosten juridiko eta teknikoa ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: María Milagros Ansa Maizi, jabekideen ordezkari gisa, Jaizkibel hiribideko 18ko fatxadak konpontzeko obra lizentzia ematea ondorengo baldintza hauekin:

  • Obraren hasteko epea: 20 egun udal lizentzia eman ondoren.
  • Obraren bukatzeko epea: 75 egun hasiz geroztik.
  • Obra, zenbat denbora egon daitezkeen etenda: 20 egun.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.094,52 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Lezoko kale garbiketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuen kontratuaren esleipena (2006H0180001).

 

Kontratazio mahaiak urtarrilaren 30ean egindako proposamena kontutan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzorde Informatiboaren apirilaren 20ko aldeko diktamenarekin, aipatu kontratuaren esleipena proposatu du alkateak.

Kontratazio mahaiaren aktan jasotzen zen gastua egiteko kontsignazioa falta zela udal aurrekontuetan. Alkateak dio egoera ez dela aldatu, nahiz eta konpontzeko bidean doan, zeren joan den ostiralean gastu horretarako kontsignazioa duten udal aurrekontuei hasierako onarpena eman baitzaie. Halere, behin betiko onarpenik ez dutenez, ez dago oraindik kontsignaziorik. Horregatik erabakia baliogabea dela ohartarazi du idazkariak kontuhartzailearen txostena oinarri hartuta.

Dena den, alkateak adierazi du komeni dela esleipena egitea, zeren zabor bilketan kontraturik gabe ari baitira, eta kale garbiketa zerbitzua urtarrilaz geroztik kontratu luzapen bidez ari da egiten.

Alkateak proposatuta, ondorengo erabaki hauek hartu ditu aho batez Gobernu Batzarrak:

BAT: Lezoko kale garbiketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzua Zerbitzu Elkartea, S.L. eta Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. enpresei esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 560.146 €, BEZ barne urteko.
  • Exekuzio epea: 8 urte.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 22.405.84 €.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Kontratua formalizatu baino lehen esleipendun suertatu diren 2 enpresak aldi baterako enpresen batasuna eskritura publikoan formaldu beharko dute eta ordezkari bakarra izendatu beharko dute kontratuaren eskubide eta betebeharren gauzatzeko ahalmenarekin kontratuak irauten duen bitartean.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Gure Amets Elkarteari kale hezitzaile programa bideratzeko kontratua luzatzeko proposamena.

Ikusirik "Gure Amets" elkarteak 2006 ekitaldian kale hezitzaile programaren bidez Lezon egindako lanaren memoria eta baita Gizarte Zerbitzuen balorazio txostena ere. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta 2005eko martxoaren 22ko Alkatearen 139. dekretuaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea inguru irekian arrisku taldean diren gazte eta adingabekoekin esku hartzen ari den "Gure Amets" elkarteari beste urtebetez kontratua luzatzea. Hau da, 2008ko apirilak 1arte.

BI: Onartzea urtean egin beharreko lanorduak, guztira 2.112 ordu.

HIRU: Onartzea kale hezitzaileen kontratu luzapenaren urteko kostea, guztira 40.391,34€ (AD-311) eta aktibitateak burutzeko 12.324€ (AD-310)

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna