2007.eko Ekainaren 13ekoa

Lezon, 2007ko ekainaren 13ean, osteguna, goizeko 11:30etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca bertan direlarik.

Aroia Goienetxea Egibar ez da bileran izan gaixorik dagoelako.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

1.- Deialdiaren premiazkotasuna berrestea.

Alkateak dio ez duela nahi gauzak gehiago atzeratzerik eta horregatik eskatzen diela bilkurakideei urgentzia berrestea. Iñake Urrestarazuk dio presa dagoela, komenigarria delako obrak udara aldean hastea inguruan dauden eskoletako jardunean ahalik eta eragin gutxien izateko.

Bileran diren hiru bilkurakideek berretsi dute deialdiaren urgentzia.

2.- Lezoko "Pildain" Zentro Sozial Integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko kontratuaren esleipena (2006H0120003).

Alkateak, kontratazio mahaiak gaur bertan egin duen, esleipen proposamena onartzea proposatu du. Honela dio proposamenak:

BAT: Lezoko "Pildain" Zentro Sozialaren Eraikuntzaren, Ustiapenaren eta Mantentze-Lanak Biharko Gipuzkoa, S.L. eta Urbelan Empresa Constructora, S.A. enpresei esleitzea bere proposamenaren arabera, hain zuzen ere, bigarren gutun-azala "Memoria Teknikoa ", hirugarren gutun-azala "Azterketa Ekonomiko-Finantzarioa" eta laugarren gutun-azala "Eguneko Zentroaren, hirugarren adinekoentzako Lokalaren eta tutoretzako apartamentuen asistentzia-proiekuta" dokumentuetan zehazten dena.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Bi berme hauen zenbatekoa egin beharreko obra aurrekontuaren zenbatekoaren %4 izango da hau da, 167.253,18 euro. Halaber emakidadunak zerbitzuaren ustiapena hasi aurrekin 100.000 euroko fidantza jarri beharko du.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 2.000 € izango da, gehienez.

HIRU: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 30 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu

a) Administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

b) kontratua formalizatu baino lehen esleipendun suertatu diren 2 enpresak aldi baterako enpresen batasuna eskritura publikoan formaldu beharko dute eta ordezkari bakarra izendatu beharko dute kontratuaren eskubide eta betebeharren gauzatzeko ahalmenarekin kontratuak irauten duen bitartean.

Idazkariak kontratazio mahaian egindako oharpenak gogoratu dizkie batzarkideei. Horien arabera, prozedura ez da legeak behartzen duen moduan burutu eta erabakiak, hartuko balitz behintzat, baliogabea izateko motiboak dituela ohartarazi du. Kontu-hartzaileak kontratazio mahaian egindako oharpena ere gogoratu du.

Bilkuran diren hiru batzarkideek aho-batez onartu dute kontratazio mahaiaren proposamena.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik .xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna