2007.eko Ekainaren 4ekoa

Lezon, 2007ko ekainaren 4ean, astelehena, goizeko 9:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca bertan direlarik.

Aroia Goienetxea Egibar ez da etorri gaixorik baitago.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko maiatzaren 21 eta 24ko bilkuretako aktak onartzea.

 

Aldaketarik gabe bi aktak onartu egin dira.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko maiatzaren 24az geroztik hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

3.- Celedonio Barros Barrali obra lizentzia emateko proposamena, familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko 1 Poligonoko 104 partzelan (Olamarta baserri inguruan) (2006H0030019).

Celedonio Barros Barralek, Donibanealde bailar 1 poligonoko 104 lursailean familia bakarrarentzako etxebizitza eraikitzeko lizentzia eskatu du (Olamarta aldean).

Txosten juridikoa ikusirik, aldi bearean,txosten teknikoa ikusirik, eta honela dio:

"Eskatzailea Celedonio Barros Barral da eta Oinarriko Proiektua aurkeztu du, Lucía Zubiaurre Muguruza arkitektoak idatzi eta izenpetua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2006ko irailaren 19an bisatua, eraikuntza materialaren aurrekontua 243.300 € izanik.

TXOSTEN TEKNIKOA

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, hau esan daiteke:

Lezon indarrean dauden Arau Ordezkatzaileek 62. artikuluan xedatzen dute gehienez 300 m² azalera eraikia. Aurkeztutako proposamenean justifikatzen da azalera hori, baina aterpe bat gehitzen da eraikin nagusiari atxikirik, kontatu gabe. Aterpe hori kendu egin beharko da edota etxebizitzaren azalera murriztu gehieneko 300 m² ez gainditzeko. Gainera Arau ordezkatzaileen ezartzen duten portzentaje minimoa errepetatu beharko da, sabai azaleraren 40% etxebizitzari atxikitako erabilpena.

Ingurunearen tratamenduari dagokionez, eraikitako 50 m³ kopuru bakoitzeko zuhaitz bat landatu beharko da. Horietarik erdiak frutu arbolak izan daitezke. Herribidera ematen duen partzela-aldean zuhaitz zerrenda bat landatu beharko da, beraien artean 7 m. Tartearekin. Arau ordezkatzaileetako 53 artikuluan jasotako zerrenda errespetatu beharko da.

Partzelaren gutxieneko azalerari dagokionez, proiektuan seinalatzen da 5.736.28 m² azalera duen partzela hartzaile bayean eraikiko dela eta metroen gainerakoa beste partzela osagarri baten bidez jartzen dela, 250 metrotako distantzia baino hurbilago kokatua. Hori frogatuko duen dokumentazioa proiektuaren ondorengo garapenetan aurkeztu beharko da.

Lizentziaren eskaera 2006ko urriaren 11n egin zen (errgistro zenbakia 2806) data horretan amaitua baitzen sei hilabeteko denboraldi iaragankorretariko lehenengoa (irailaren 29an) Eraikuntzaren Kode Teknikoa aplikatzeko, martxoaren 17ko 314/2006 dekretuaren bidez onartua, eta bera, proeiktuaren ondorengo garapenetarako DB SI, DB SU y DB HE Oinarriko Dokumentuak aplikatu beharko dira, aipaturiko Dekretuaren xedapen derogatzaile bakarreran diktatutako xedapenak derogatuta garaturik.

Hori guztia dela eta Diputazioaren Nekazal Ingurunea Garatzeko departamentuak, 82/98 Dekretua betetzeko, eskuartean darabilgun etxebizitza hau eraikitzeko aldeko txostena eman zuela kontuan izanik, bidezkoa iruditzen zait obra lizentzia ematea, obra hasi baino lehen Exekuzio proiektua aurkeztu beharraren baldintzapean, hartan proiektua garatuz eta goian aipaturiko aldaketak islatuz, guztira eraikitako azalerari dagokionez, erabilpen atxikien azalera, ingurunearen tratamenduaren baldintzak betetzea eta DB SI, DB SU y DB HE Oinarriko Dokumentuak betetzea, horrek inolaz ere suposatzen ez duelarik indarrean dagoen araudi urbanistikoak beharturiko ezertan inolako aldaketarik. Era berean aurkeztu beharko da lurzoru ez urbanizagarrian familia bakarrarentzako etxebizitza bat eraikitzeko beharrezkoa den partzela minimoaren baldintza betetzen dela frogatzen duen dokumentazio guztia. Baldintza horiek nahitaezkoak izango dira indarrean dagoen arautegi urbanistikoa betetzen dela bermatzeko eta baldintzazkoa izango da habitagarritasun baimena lortzeko, eta horrela adierazten dizut egokien iruditzen zaizun erabakia har dezazun.

Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Celedonio Barros Barrali, Donibanealde Bailara 1 poligonoko 104 lursailean familia bakarrarentzako etxebizitza eraikitzeko obra lizentzia ematea (Olamarta aldean) arkitekto aholkulariaren txostenean adierazten diren eta ebazpen honen azalpen partean jaso diren baldintzak bete behar izanik.

Obran hasi baino lehen exekuzio-proiektua aurkeztu beharko du.

Era berean, aurrez udal teknikariei ohartarazirik, zuinketari dagokion soka-botatzea egin beharko da.

BI: Obra bukatu ondoren, udal lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, horretarako dokumentazio hauek aurkeztu beharko du:

  • Obra amaieraren ziurtagiria, bisatuta,
  • Fatxada guztien argazkiak.
  • U-4 eta U-5 inprimakiak, Gipuzkoako Foru Ogasunean (Donostian) tramitatua.
  • Eskritura berrien kopia.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 12.615 € ordaindu beharko ditu. (tasa 450 € eta eraikuntzen gaineko zerga 12.165 €)

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Obra lizentzia emateko proposamena, Rakel Salinas Arbelaitzi, 3. Poligonoko , 55A partzelan (Larraka, Gaintxurizketa Goikoa Bailararen inguruan) etxebizitza-biltegi-nekazaritza ekologiko etxe bat egiteko nekazal apartamentu batez osaturik (2007H0030006).

Rakel Salinas Arbelaitzek, etxearen obra lizentzia: Poligono 3ko, 55A partzelan familia bakarrarentzako etxebizitza- biltegi- nekazal etxe bat egiteko Larraka, -Gaintxurizketa Goikoa Bailarako 55 A partzelan.

Txosten juridikoa ikusirik.

Era berean, arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela baitio:

"AURREKINAK.

2007ko otsailaren 14an hau izenpetzen duen teknikariak, Andoni Maiztegiren eskaeraren ondorioz, informazio urbanistikozko informe bat egin zuen lizentziaren objektu aurkeztutako etxebizitzaren ezaugarrietako nekazal eraikin bat egiteko aukeraz. Aipatzekoa da ezen, eskatzailea Andoni Maiztegi izan zen arren, eraikina berbera dela eta Rakel Salinasek aurkeztutako proiektuan proposatutako partzelan bertan.

Aipatutako txostenean seinalatzen zen ezen, xedapen urbanistikoetako kontraesan baten ondorioz, Lezon indarrean dauden Arau Ordezkatzaileen eta idazten ari den Arauak Berritzeko dokumentuaren artean, ulertzen zen baimenik ez zela eman behar lizentziak etetea aplikagarri zelako. Hain zuzen nekazal eskualdean etxebizitza bat eraikitzeko behar zen partzela minimoaren neurriak aldatzen ziren 10.000 m²tik 20.000 m²tara pasatuz.

Aipatutako informean halaber aipatzen ziren eraikuntza baldintzei eta inguruaren tratamenduari zegokienez bete beharreko xedapenak.

TXOSTEN TEKNIKOA

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren seinala daiteke ezen, 2007ko apirilaren 30eko dataz, Lezoko Udalak osoko bilkuran onartu zuela behin-behinik Arau Ordezkatzaileen berrikuntza. Behin-behinik onartu zen dokumentuan hautematen da ezen nekazal abeltzaintza jarduera loturik lurzoru ez urbanizagarrian etxe bat eraiki ahal izateko gutxieneko partzela arautu dela 10.000 m² azalerarekin eta, beraz, desagertu egiten da indarrean dagoen araudiaren eta berrikuntzaren arteko kontraesana.

Bestalde gehitu behar da ezen, informazio urbanistikoari buruzko informean oharra egiten zela, eraikinaren gehieneko azalera eraikia ezin zela izan 300 m² baino gehiago eta azaleraren 40% gutxienez etxebizitzari lotutako erabilpenetara xedatu behar zela. Ulertuz ezen nekazal apartamentua har daitekeela erabilpen erantsi gisa, nekazal ustiapenaren osagarri gisa eraikitzen delako, aipaturiko portzentajea soberan betetzen da. Alabaina guztira eraikitako azalera 333,80 m² da eta, beraz, ametitzen den gehienekoa gainditu egiten du. Exekuzio Proiektuaren aurrez aurre azalera hori doitu egin beharko da eraikitako 300 m² ez gainditzeko eran.

Aipatutako Exekuzio Proiektuan zehaztu egin beharko da biltegiaren xedapen aurreikusia, suteen kontra bete beharrekoa babes-neurriak erabakitzeko.

Nekazal apartamentuari dagokionez, eraiki eta martxan jarri aurrez, jarduera eta sailkapen baimena lortu beharko da Turismo Departamentuaren aldetik Irailaren 23ko 210/1997 Dekretua betez, alegia, nekazal ingurunean bizitegi turistikoren establezimenduak arautzen dituen Dekretua aldatzen duena eta uztailaren 29ko 191/1997 Dekretua, hark arautzen baititu apartamentu turistikoak, oporretarako etxebizitza turistikoak, etxe partikularretako geletako bizitegiak eta nekazal etxeak.

Gipuzkoako Diputazioko Nekazal Ingurunearen Garapenerako Departamentuak etxebizitza egiteko baimena eman zuela kontuan izanik eta proiektuak betetzen dituela Lezoko udalerrian indarrean dagoen araudi urbanistikoaren zehazpen oinarrikoak, egoki iruditzen zait obra lizentzia ematea baina, betiere baldintza gisa, eraikinaren guztirako azalera eraikia Exekuzio Proiektuan zuzentzekotan, 300 m² (e) ezin izango duelarik gainditu, indarrean dagoen araudi urbanistikoak beharturiko zehaztapenak inola ere aldatu beharra suposatzen ez duelarik.

Nekazal apartamentua eraikitzeko aurrez dagokion jarduera lizentzia lortu beharko da, eta horrela adierazten zaizu egoki iruditzen zaizun erabakia har dezazun".

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, era berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Rakel Salinas Arbelaizi, obra lizentzia ematea, eraikinean, 3 Poligonoko, 55A partzelan etxebizitza- biltegi- nekazaritza ekologiko etxe bat egiteko Nekazal apartementu batez osaturik, Larraka, Gaintxurizketa Goikoa Baialraren inguruan ondorengo baldintza hauekin:

Obra egiten hasi aurrez, exekuzio proiektua aurkeztu beharko du, arkitektoaren txostenean seinalatu bezala, ebazpenaren azalpen partean adierazten delarik.

Era berean, nekazal apartamentuari dagokionez, dagokion proiektua aurkeztu beharko du tramita dadin eta jarduera lizentzia lor dezan.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

  • Obra berriaren Eskriturak.
  • Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.
  • U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 9.015,15 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Nerea Aramburu Emparani, Inversiones Arahonde, S.L.ren ordezkaritzan, Ipintza kaleko 47an (Ipintza poligonoa) eraberritze obrak egiteko, eta taberna-egoitza jarduerarako (2006H0050005).

Nerea Aramburu Emparanek, Inversiones Arahonde S.L. enpresaren ordezkaritzan, eskaturik tramitatzen ari den espedientea azterturik, Ipintza kaleko 47an (Ipintza poligonoa) jabetzan duten lonja batean eraberritze obrak egiteko, egokitzeko eta taberna-egoitza jardueran aritzeko helburuz lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari jarduera lizentzia ematea, Ipintza kaleko 47an (Ipintza poligonoa) jabetzan duten lonja batean eraberritze obrak egiteko, eta taberna-egoitza jarduerarako, betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Baita ere aurkeztu beharko du, Eusko Jaurlaritzen Industria Sailetik, aldeko ziurtagiria adierazten, suaren kontrako jarritako neurriak, ados daudela aurkeztu duen proiektuarekin.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik guztira 5.093,772 € ordaindu beharko du. (jarduera tasarena 585 €, irekitzearen gaineko tasa 410 € eta eraikuntzen gaineko zerga 4.098,72 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Obra eta jarduera lizentzia ematea, José Ramón Suárez Bernadali, Astilan Pasai, S.L.ren ordezkaritzan, Sagasti kaleko 12ko 40 pabilioian (Sagasti poligonoa) errementari lantegia jartzeko (2006H0050011).

José Ramón Suárez Bernadalek eskaturik, Astilan Pasai, S.M.ren izenean, errementari lantegi bat jartzeko tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Sagasti kaleko 12ko 40 pabilioian (Sagasti poligonoa) eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Sagasti kaleko 12ko 40 pabilioian (Sagasti poligonoa) errementari lantegi bat jartzeko betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Baita ere aurkeztu beharko du, Eusko Jaurlaritzen Industria Sailetik, aldeko ziurtagiria adierazten, suaren kontrako jarritako neurriak, ados daudela aurkeztu duen proiektuarekin.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.299,66 € ordaindu beharko du (Jardueraren gaineko tasarengatik 705 €, tasa urbanistikoarena 45 €, eraikuntzen gaineko zergarena 844,66 € eta irekitzearen gaineko tasa 705 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpenerako behin-betiko lizentzia, Iván Landa Hernández eta Juan Luis Landa Hernándezi emateko proposamena, Zubitxo kaleko 29, behea, 8 lokalean (2007H0300001).

 

Iván eta Juan Luis Landa Hernándezek, Zubitxo kaleko 29ko 8an kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Iván eta Juan Luis Landa Hernándezi, Zubitxo kaleko 29ko 8an lehengo lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaien 2004ko maiatzaren 18an Alkatearen 229 ebazpenaren bidez. ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2004ko maiatzaren 18an hitzarmena izenpetu zuen Iván eta Juan Luis Landa Hernándezekin, Zubitxo kaleko 29ko 8an kokaturiko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

2004ko maiatzaren 18an Alkatearen 229/2004 ebazpenaren bidez. dekretuaren bidez eman zitzaien Iván eta Juan Luis Landa Hernándezi Zubitxo kaleko 29ko 8 lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Iván eta Juan Luis Landa Hernándezi Zubitxo kaleko 29ko 8 lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Iván eta Juan Luis Landa Hernándezi Zubitxo kaleko 29ko 8an kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 75,13 € dira. (I.C.O. delakoaren likidazioa 36,50 € eta habitagarritasun lizentzia 38,63 €).

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpenerako behin-betiko lizentzia, Elvira Manso Espinori emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 27, behea, E-an kokaturiko lokalean (2007H0300004).

Elvira Manso Espinok, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko E lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Elvira Manso Espinori, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko E lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko abenduaren 5ean Alkatearen 06/894 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 5ean hitzarmena izenpetu zuen Elvira Manso Espinorekin, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko Ean kokaturiko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak urtarrilaren 17ko 07/47 dekretuaren bidez eman zion Elvira Manso Espinori, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko E-an kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Elvira Manso Espinori, Jaizkibel hiribideko 27ko 5, beheko E-an kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Elvira Manso Espinori, Jaizkibel hiribideko 27ko 5, beheko E-an kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 36,56 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpenerako behin-betiko lizentzia, Iker Horna Oreja eta Susana Cerezori emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 27, behea, A-an kokaturiko lokalean (2007H0300005).

Iker Horna Orejak eta Susana Cerezok, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko A lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen dituzte.

Iker Horna Orejari eta Susana Cerezori, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko A lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaien 2006ko abenduaren 12an Alkatearen 06/932 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 12an hitzarmena izenpetu zuen Iker Horna Oreja eta Susana Cerezorekin, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko A lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak urtarrilaren 16ko 07/43 dekretuaren bidez eman zien Iker Horna Orejari eta Susana Cerezori, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko A lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Iker Horna Orejari eta Susana Cerezori, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko A lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Iker Horna Orejari eta Susana Cerezori, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko An kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 47,13 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpenerako behin-betiko lizentzia, José Carlos Landaburu Garcíari emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 27, behea, G-an kokaturiko lokalean (2007H0300006).

José Carlos Landaburu Garcíak, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko G lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Jaizkibel hiribideko 27ko beheko G lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion José Carlos Landaburu Garcíari, 2006ko abenduaren 12an Alkatearen 06/903 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 12an hitzarmena izenpetu zuen José Carlos Landaburu Garcíarekin, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko G lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak urtarrilaren 16ko 07/44 dekretuaren bidez eman zion José Carlos Landaburu Garcíari, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko G lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: José Carlos Landaburu Garcíari, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko G lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

BI: José Carlos Landaburu Garcíari, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko G lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 43,55 €.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpenerako behin-betiko lizentzia, María Ángeles Osa Suárezi emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 27, behea, F-an kokaturiko lokalean (2007H0300007).

Mª Ángeles Osa Suárezek, Jaizkibel Hiribideko, 27ko beheko, F lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Mª Ángeles Osa Suárezi, Jaizkibel Hiribideko, 27ko beheko, F lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion abenduaren 21eko Alkatetzaren 06/934 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 21ean hitzarmena izenpetu zuen Mª Ángeles Osa Suárezekin, Jaizkibel Hiribideko, 27ko beheko, F lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak urtarrilaren 16ko 07/46 dekretuaren bidez eman zion Mª Ángeles Osa Suárezi, Jaizkibel Hiribideko, 27ko beheko, F lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Mª Ángeles Osa Suárezi, Jaizkibel Hiribideko, 27ko beheko, F lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Mª Ángeles Osa Suárezi, Jaizkibel Hiribideko, 27ko beheko, F lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 43,31 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

12.- Milagros Martiarena Jacak aurkeztutako Aiton Borda tabernako salneurrien zerrenda onartzeko proposamena, jubilatuak direnentzako zerrenda eta, aldi berean, jubilatuak ez direnentzako zerrenda (2007GZ320002).

Aiton Borda - Jubilatu etxeko taberna ustiatzen duen Milagros Martiarena Jacak jubilatuentzako salneurrien igoera onartzeko eskaera egin dio Udalari. Azterturik aipatutako zerbitzua ustiatzeko baldintza pleguetan eta kontratuan jasotakoa salneurrien inguruan. Hala, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Milagros Martiarena Jacak jubilatuak ez direnentzako aurkeztutako tabernako salneurriak onartzea.

BI: Milagros Martiarena Jacak jubilatuentzat aurkeztutako tabernako salneurriak onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13.- Oarsoaldea, S.A.ren esku uzteko proposamena, Eusko Jaurlaritzari gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera egiteko, eta aldi berean, aipaturiko jardueren antolaketa eta gestioa burutzeko.

Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Justizia, lan eta gizarte segurantza sailak ematen dituen gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaeren deialdia jaso du EHAAn argitaratu den aginduaren bidez. 2004,2005 eta 2006 ekitaldietan Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.ren bidez egin du gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera, hain zuzen ere Sortu eta Txertatu izeneko bi tailer. Programa hauen antolaketa eta kudeaketa Oarsoaldea S.A.ren esku egon da ere. Gizarteratze jarduera hauek Oarsoaldeako Intserzio batzordearen lanaren ondorioz sortu dira. Eskualde mailako izaera dute eta bertan Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak parte hartzen dute, beti ere gizarteratze beharra dutenak. Oarsoaldeako Intserzio Batzordeak egiten duen balorazioa kontutan izanda eta ikusirik 2007ko apirilaren 25eko agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru laguntzak arautzen dituena, aldi berean, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT:Lezoko Udalak Oarsoaldea S.A.ren esku uzten du Eusko Jaurlaritzari gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera egitea, Lezoko Udalaren izenean.

BI: Lezoko Udalak, Eusko Jaurlaritzak onartzen dion dirulaguntzaren baitan, Oarsoaldea S.A.ri uzten dio gizarteratzeko jardueren antolaketa eta gestioa. (AD-379).

HIRU: Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotako dirulaguntza Oarsoaldea S.A.ri transferituko dio. Ordainketa zatika egingo da; erabakia onartzen denean %75 ordainduko da, eta gainerako %25 egindako gastuen egiaztagiriak aurkeztu eta gero (Gizarteratze jardueren dirulaguntza arautzen duen 2007ko apirilaren 25eko aginduaren 14.artikuluaren jasota dagoen moduan).

LAU: Oarsoaldea S.A.k gizarteratzeko jarduerak ebaluatzen dituen memoria igorriko dio Eusko Jaurlaritzari eta Lezoko Udalari, egindako gastuen egiaztagiriekin batera. Hau guztia 2008ko otsailaren 29a baino lehen. (Gizarteratze jardueren dirulaguntza arautzen duen 2007ko apirilaren 25eko aginduaren 14.artikuluaren jasota dagoen moduan)

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14.- Zubitxo kaleko 15 zenbakia duen lokala erabiltzeko alokairu kontratua sinatzea onartzeko proposamena, Rosa María Artesoro Dopazo jabearekin.

Lezoko Udala Zubitxo kaleko 15 zenbakia duen lokala erabiltzen ari da baina ez du lokal honen jabearekin alokairu kontraturik. Aipatutako lokal hau adintxikikoekin ingurune irekiko programak egiteko erabiltzen ari dira kale hezitzaileak gaur egun. Lokalaren jabea den Rosa Mª Artesoro Dopazok interesa du lokala alokatzeko eta Lezoko Udalak ere interesa du aipatutako lokal hori alokatzeko. Hau horrela, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Zubitxo kaleko 15 zenbakia duen lokala erabiltzeko alokairu kontratua sinatzea Rosa Mª Artesoro Dopazo jabearekin. (Eransten da alokairu kontratua).

BI: Lezoko Udalak, alokairuagatik hilean 372,44 € BEZ barne ordainduko dizkio Rosa María Artesoro Dopazori (AD-380).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

 

15.- Alkatearen D07/00506 dekretua berrestea, Mendekoste jaietako buruhandi eta erraldoien kalejira, eta zezen suzkoari dirulaguntza ematearen ingurukoa (2007ALO30046).

 

Gobernu Batzar kideek berretsi egin dute alkateak hartutako erabakia. Alkateak dio, festak gainean zirela eta, ezin zela bete dirulaguntza deialdi araudian aurreikusitako prozedura. Idazkariak ohartarazi du ez dela bete dirulaguntza deialdi horren izapidean araudiko 7. artikuluan agindutako prozedura. Ohartu du bera batzorde ebaluatzaileko kide dela, behin bakarrik bildu dela gai horren inguruan eta aurkeztutako bi eskaeren dokumentazioa osatzeko erabakia hartu zela. Beste bilerarik, ezta beste proposamenik, ez duela egin batzorde ebaluatzaileak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 663.441tik 663.455ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna