2007.eko Urriaren 30ekoa

Lezon, 2007ko urriaren 30ean, asteartea, goizeko 8:20etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko urriaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko urriaren 16az geroztik hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Alkatearen D07/00882 dekretua berrestea, Lezoko arau subsidiarioen berrikuspen lanak eta plan orokorraren idazketa kontratatzeko espedienteari hasera emateari buruzkoa (2007H0170002).

Dekretua berrestu da, kontuan izan da dekretuaren laugarren erabakiak dioena "Akordio honen eraginkortasuna dagokion aurrekontu sailean gordailu nahikoa izateari dago baldintzatua."

 

4.- Arretxene kaleko 5ean, behea, A, egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia Igor Zapiain Murillori emateari buruzko "Eraikuntzen gaineko zergaren" likidazioan akatsa zuzentzeko proposamena (2006HO300014).

Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu den erabakia hartu du:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urriaren 2an egindako bilkuran eman zion Igor Zapiain Murillori, Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lehengo lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia.

Egindako likidazioari dagokionez, 5. puntuan akatsa hauteman dugu eta, beraz, zuzentzeko: "Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa 863,70 € da" dioen lekuan, hau esan behar du: 1.060,46 €; eta "lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 86,37 €" dioen lekuan: 96,21 €.

5.- Gorbea kaleko 2.ko etxearen fatxada berritzeko Mª Mar Senín Arrecheri, Gorbea kalea, 2ko jabekideen izenean, fatxada eraberritzeko obra lizentzia emateko proposamena (2007H0030018).

Maria Mar Senín Arrechek, Gorbea 2ko etxearen fatxada eraberritzeko obra lizentzia eskatu du.

Egindako txosten juridikoa eta teknikoak ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: María Mar Senín Arrecheri, Gorbea 2ko jabekideen ordezkari gisa, fatxada eraberritzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

  • Obra hasteko epea: 15 egun, obra lizentzia ematearen jakinarazpena jaso denetik.
  • Obraren iraupen epea: 60 egun hasi denetik kontaturik.

BI: Aldamioak jartzeko baimena ematea, 45 egunez, eta kontainerra, egun batez, bidarientzat espaloian 2 m zabalera libre utzi behar izanik.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 1.666,17 € ordaindu beharko du, kontainerrarena 6 € eta aldamioak jartzea 540 €.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Contubi, S.A.L.ri obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizatuaren lantegia jartzeko (2006H0050008).

Contubi, S.A.L., enpresak eskaturik, hodi mekanizaturen lantegi bat jartzeko lizentzia eskatuz tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizaturen lantegi bat jartzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, aurkeztu beharko du Añarbe Mankomunitateak emandako baimena ur zikinak husteko lotura estolderia nagusira egiteko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 35 € ordaindu beharko du eta tasarengatik 45 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Indulita, S.L.ri obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena, Itturrin kaleko 29-31 zenbakietako pabilioian, plastikozko produktuak fabrikatzeko (2007H0050003).

Indulita, S.L., enpresak eskaturik, Plastikozko produktuak fabrikatzeko tramitatzen ari den industriaren jarduera lizentzia azterturik, Itturrin kaleko 29-31 zenbakietako pabilioian, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Itturrin kaleko 29-31 zenbakietako pabilioian, plastikozko produktuak fabrikatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, aurkeztu beharko du Añarbe Mankomunitateak emandako baimena ur zikinak husteko lotura estolderia nagusira egiteko.

Baita ere aurkeztu beharko du, Eusko Jaurlaritzen Industria Sailetik, aldeko ziurtagiria adierazten, suaren kontrako jarritako neurriak, ados daudela aurkeztu duen proiektuarekin.

BI: Alegazioak aurkeztu dituzten pertsonei ebazpen honen jakinarazpena igortzea.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 142,22 euro ordaindu beharko du eta irekitzearen gaineko tasa 705 euro.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Edurne Esnaola Goyari, Agustina Lizarazu kalea, 2ko beheko eskubian kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia emateko proposamena (2007HO300014).

Edurne Esnaola Goyak, Lizarazu kaleko 2ko beheko eskubian egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Edurne Esnaola Goyari, Lizarazu kaleko 2ko beheko eskubian hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2006ko azaroaren 30ean Alkatearen 06/888 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko azaroaren 30ean hitzarmena izenpetu zuen Edurne Esnaola Goyarekin, Lizarazu kaleko 2ko beheko eskubian kokaturiko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2007ko urtarrilaren 22ko dekretuaren bidez eman zion Edurne Esnaola Goyari Lizarazu kaleko 2ko beheko eskubian kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Edurne Esnaola Goyari, Lizarazu kaleko 2ko beheko eskubian kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Edurne Esnaola Goyari, Lizarazu kaleko 2ko beheko eskubian kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 87,22 €.

SEI: Obraren likidazioa ikusita, bidezkoa da eraikuntzen gaineko zerga itzultzea, guztira 55,78 €.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

9.- U.T.E. Lezoko aurkeztutako 1, 2 eta 3 ziurtapenak onartzeko proposamena (2006H0120004).

Contubi, S.A.L., enpresak eskaturik, hodi mekanizaturen lantegi bat jartzeko lizentzia eskatuz tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizaturen lantegi bat jartzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, aurkeztu beharko du Añarbe Mankomunitateak emandako baimena ur zikinak husteko lotura estolderia nagusira egiteko.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 35 € ordaindu beharko du eta tasarengatik 45 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

10.- 2007. urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzeko proposamena (2007KI100001).

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2007 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdi oinarriak onartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

GIZARTE ZERBITZUAK

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2007GZ010010).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Elena Irastorza Sagarzazuk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Elena Irastorza Sagarzazuri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, 5 ordu astean, akonpainamendurako. Zerbitzu orduak gehi daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 17,02€/ordukoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna