2007.eko Abenduaren 18ekoa

Lezon, 2007ko abenduaren 18an, asteartea, goizeko 8:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Silbia Folgueira Fernández, 7. puntutik aurrera egon da bileran.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko azaroaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko azaroaren 27az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

3.- 2008ko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako egutegiak onartzeko proposamena (2007PE060002).

2008. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorra finkatzeko asmoz, eta era berean, Udaleko departamentu ezberdinetako lan-egutegiak, aurrez ordezkari sindikalekin hitzartutakoak, onartzeko asmoz, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2008. urtekoa, onartzea.

  • Urtean egin beharreko orduak: 1440.
  • Opor egunak: 26.
  • Abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
  • Zubiak: 3 zubi aukera daude.

- Maiatzaren 2a.

- Abuztuaren 1a.

- Abenduaren 26a.

Langile bakoitzak 2 zubi aukeratuko ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2008. urteko lan-egutegia onartzea.

  • Bulegoetako langileena.
  • Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
  • Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 84 orduko dedikazioa)
  • Kirol teknikariarena (84 orduko dedikazioarekin).
  • Udal brigadarena.
  • Udaltzaingokoa.
  • Udaltzain buruarena (bulegoetakoa)
  • Liburutegikoa.
  • Eskoletako Mantenuko Langilearena.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Lezoko Hirigintza Plan Orokorraren idazketaren kontrataziorako proposamena (2007H0170002).

Kontratazio-mahaiak aho batez, agiriaren 19., atalak xedatutakoari jarraiki, eta kontratazio mahaiak kontratazio organoari proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Hirigintza Plan Orokorra idazteko kontratoa RM Arkitektura Estudioa, S.L.ri enpresari esleitzea bere proposamenaren arabera.

1.- Hirigintza Plan Orokorra idaztea 174.997 €, (BEZ barne).

2.- Plan Orokorraren idazketak irauten duen bitartean Arkitekto aholkularitza zerbitzua orduko: 70,76 € (BEZ barne).

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Bi berme hauen zenbatekoa egin beharreko obra aurrekontuaren zenbatekoaren %4 izango da hau da, 7.000 €.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.500 € izango da, gehienez.

c) Administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

5.- 110 Poligonoko Ipintza kalea egokitzeko proiektu idazketa eta obra exekutatzeko kontratazio espedientea hasteko proposamena (2007H0110002).

Gobernu Batzarraren deialdiarekin batera bidali zen proposamenaren eduki berbera duen D07/01009. dekretua berretsi egin da.

6.- Eskola garraio zerbitzuaren kontratua aldatzeko proposamena (20007H0170001).

AURREKARIAK

Lezoko Udalak 2003ko azaroaren 24ko Gobernu Batzordean hartutako erabakiaren bidez kontratu honen exekuzioa osatzen duen Eskola Garraio Zerbitzuaren kontratuaren espedientea eta baldintza agiria onartu ziren

Kontratuaren esleipena Lezoko Udalak 2003ko abenduaren 22an erabaki zuen Gobernu Batzordean.

Kontratu hau 2004ko urtarrilaren 13an izenpetu zen Lezoko Udala eta "Autocares Belintxon, S.L." artean.

2007ko irailaren 6an Alkateak eta "Autocares Belintxon, S.L."ri Lezoko eskola garraioa zerbitzuaren esleipena 3 urtez luzatzea erabaki zuen.

Haatik 2007ko urriaren 2ko Tokiko Gobernu Batzordeak akordio hori berretsi zuen zehaztasun batekin: kontratua urtebete luzatzea eta gehienez urtez urte, urte beteko bi luzapen izan ditzake kontratuak.

PROPOSAMENA

Proposatzen den kontratu aldaketa udalak eta "Autocares Belintxon, S.L." enpresarekin duen eskola garraio kontratuaren handitzea da. Zehazki proposatzen dena zera da Altamira auzoko ikasleak Jaizkibel Azpi eskolara garraiatzea suposatzen duen zerbitzu berri bat eskaintzea. Gaur egun eta "Autocares Belintxon, S.L." enpresaK duen kontratua ikasleak Lezo Institutura garraiatzean datza. Kontratuaren handitze honek oinarrizko kontratuaren epealdia izango luke, hau da, urte bete 2007ko irailaren 6tik aurrera zenbatzen hasita eta gerora berriro luzatzen bada, kontratu osoa, hau da, aldaketa honekin luzatuko litzateke. Zerbitzu berri honen kostua hilabeteko BEZ barne 2.463,25 €koa da, urtean zerbitzua 10 hilabetez ematen delarik eta Udal aurrekontuetan 154 "Eskola garraio" sailean jasotzerik badago.

Kontratua handitzea arrazoi hauengatik da beharrezkoa: Eskola garraioa Udalak eskaintzen duen zerbitzua da eta horrela egiten du hiriguneko ikasleei dagokionean, Altamira auzoa ordea ez da zerbitzu horren barruan sartzen eta horrek herriko biztanle batzuekiko diskriminazioa nabarmena sortzen du, horrela berdintasun eskubidearen irizpideak soilik kontuan izanik derrigorrezkoa dirudi zerbitzu hau ere Altamirako ikasleei eskaintzea.

Kontratua handitzeko aukera oinarrizko kontratua arautzen duen baldintza agiriaren 44. artikuluaz gain HAKLTBaren 101. artikuluan ere aurreikusia dago. Gainera kontratu hau Zerbitzu Publikoen Kudeaketa kontratua denez, HAKLTBaren 163. artikuluan xedaturikoa ere kontuan izan behar da.

Eskaera aztertu ondoren Obra eta Zerbitzuko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko udalak eta "Autocares Belintxon, S.L." enpresarekin duen eskola garraio kontratua handitzea aurkeztu den proposamenaren baldintzetan.

BI: 2007 urterako 9.853 €tako gastua onartzea.

HIRU: kontratu Aldaketa honetarako gastua onartzea 154 "Eskola garraio" aurrekontu sailaren kontu.

LAU: Kontratu aldaketa hau Lezoko Udala eta eta "Autocares Belintxon, S.L." ren artean agiri batean izenpetuko da, honek akordio honen jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean. Epe hori baino lehen eta "Autocares Belintxon, S.L." k 1.480 €ko berme bat aurkeztuko du zerbitzuaren handitzea egoki burutuko duela ziurtatzeko.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

7.- 2007. urteko aurrekontuari dagozkion kirol entitateen egituretarako dirulaguntzak emateko proposamena (2007KI100001).

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2007 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdia dela eta jasotako eskaerak onartzea.

BI: jasotako diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz honako diru-laguntzak luzatzea.

. Allerru Futbol Taldea

13.845,84 €

. Allerru Saski Baloi Taldea

2.803,98 €

. Allerru Judo Taldea

2.300,82 €

. Allerru Areto Futbola Taldea

2.226,06 €

. Allerru Txirrindulari Eskola

3.281,34 €

. Oarsoaldea Igeri Taldea

1.299,04 €

. Allerru Eskubaloia

2.762,58 €

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2007GZ010012).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko Victoriana Artola Aguirrek, egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Victoriana Artola Aguirreri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, 3 ordu astean erlazio eta laguntza lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 17,02€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna