2008.eko Abenduaren 16ekoa

Lezon, 2008ko abenduaren 16an, asteartea, 8:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Irati Salaberria Aranburu, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Silbia Folgueira Fernández ez da bileran izan.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Gai zerrendarekin hasi aurretik alkateak dio badirela bi gai urgentziaz eztabaidatu eta, behar bada, erabaki nahi dituenak. Lehena, aurreko Gobernu Batzarrak eguneko zentroa eta babestutako apartamentuen inguruan hartutako akordioa, aurreikusitako gastua eta egindako plegua aldatzeko proposamena da. Bigarrena, Madrilgo Gobernuak emandako 6/2008 erret dekretuz udal inbertsioetarako deitutako dirulaguntza gauzatzeko obra proiektuak agintzeari buruzko erabakia da. Bi kasuetan dio, ezin dela hilabete barru izango den Gobernu Batzarrera itxaron. Batzar kide guztien adostasunekin bi gaiak batzorde honetan eztabaidatzea erabaki da.

Bestalde, 2008/01/29ko Tokiko Gobernu Batzarreko gaztelerazko aktan zuzenketa bat egin behar dela dio idazkariak, euskarazko aktan dagoen 9. gaia erdarazko alean ez dagoela,ohartu delako eta horrela behar duela. Gai hau ere tratatzea onartu dute guztiek.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko abenduaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko abenduaren 2an hartutako erabakien berri eman du alkateak.

PERTSONALA

3.- 2009ko lan egutegi orokorra eta departamentu ezberdinetako egutegiak onartzeko proposamena (2008PE060003).

 

2009. urteko udal langileen lan-egutegi orokorra finkatzeko asmoz, eta era berean, Udaleko departamentu ezberdinetako lan-egutegiak, aurrez ordezkari sindikalekin hitzartutakoak, onartzeko asmoz, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2009. urtekoa, onartzea.

  • Urtean egin beharreko orduak: 1440.
  • Opor egunak: 26.
  • Urtarrilaren 2a, abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
  • Zubiak: 3 zubi aukera daude.

- Urtarrilaren 5a.

- Martxoaren 20a.

- Abenduaren 7a.

Langile bakoitzak 2 zubi aukeratuko ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2009. urteko lan-egutegia onartzea.

  • Bulegoetako langileena.
  • Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
  • Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 84 orduko dedikazioa)
  • Kirol teknikariarena (84 orduko dedikazioarekin).
  • Liburutegikoa.
  • Brigada.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Igogailuak jartzeko laguntza ekonomikoak onartzeko proposamena (2008H0320090).

 

2008ko ekitaldirako udal aurrekontuan, 279 partidan igogailuen instalaziorako dirulaguntzak jasotzen dira

6.000 €ko kontsignazioa dagoela eta egin diren eskaerak kontuan izanda, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurrekontuetako kontsignazio kontuan izanik, %19,59eko portzentajearekin diruz laguntzea, norberaren etxebizitzetan igogailua jartzeko Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzak aurkeztu dituzten eskatzaile bakoitzari (eskatzaileen zerrenda erantsita doa).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

5.- Fakturen 49. erlazioa.

49. faktura zerrenda onartu da.

URGENTZIAZ

 

6.- Eguneko zentroa eta babestutako apartamentuak eraikitzeko obra kontratuaren espedientea hasteko abenduaren 2an hartutako erabakiaren aldaketa (2008H0110003).

Abenduaren 2an egindako Tokiko Gobernu Batzarrak eguneko zentroa eta babestutako apartamentuak eraikitzeko obra kontratuaren espedientea hastea erabaki zen, obra proiektua, baldintza agiria eta gastua onartuz.

Hala ere onartukoei kalitate programa eta segurtasun azterketa dokumentuak gehitu behar zaizkie. Abenduaren 2an onartutako gastuak eta gaur onartzea proposatzen direnak, guztira 703.985,99 € osatzen dute BEZ barne.

Gastu proposamen hau udal kontuhartzaileak fiskalizatu du eta aurrekontuetan hura egiteko nahiko kontsignaziorik badagoela dio. Beraz, abenduaren 2ko A dokumentu kontableez gain (A-958/08, A-961/08 eta A-962/08), A-1020/08 dokumentua egin eta gehitzen da.

Horregatik abenduaren 2an hartutako erabakien osagarri gisa, ondorengoak hartu dira:

BAT: Auñamendiko eguneko zentroa eta apartamentu babestuen proiektuak onartzea (exekuzio proiektua, kalitate programa eta segurtasun azterketa).

BI: Kontratu honetarako 703.985,99 €ko gastua onartzea, BEZ barne (A-958/08; A-961/08; A-962/08 eta A-1020/08).

HIRU: Auñamendiko eguneko zentroa eta babestutako apartamentuen obra kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzea, abenduaren 2an onartutakoei proiektuen xehetasunak gehituz eta prezioa egokituz.

 

 

7.- Alkatearengan lagatzea zenbait obra proiektuen idazketa lanak kontratatzea.

 

2008ko abenduaren 10ean ireki da Administrazio Publikoetarako Ministerioak eratutako Toki Inbertsiorako Estatu Funtsean sartzeko eskaerak egiteko epea. Funts horien bidez ministerioak 8 mila miloi euro bideratuko ditu plangintza berriko udal obrak finantzatzera, betiere berehala gauzatzeko badira eta enplegua sortzeko balioko badute.

Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 24ean bukatzen da, eta aurrez Tokiko Gobernu Batzar batean erabakiko dira zein obretarako dirulaguntza eskatu.

Kontratazio prozedura otsaila eta martxoan hasi beharko dela aurreikusten denez, eta epeak bete ahal izateko, hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrera itxoin ordez, obra proiektuak kontratatzeko ahalmena ematen zaio alkateari, dekretu bidez erabaki ditzan, gero Gobernu Batzarrari kontu eman beharko diolarik.

 

8.- 2008/01/29ko Tokiko Gobernu Batzarreko erdarazko akta zuzentzea.

 

2008/01/29ko Tokiko Gobernu Batzarreko euskarazko aktan dagoen 9. gaia ez dago jasota erdarazko alean, eta horrela behar du. Zuzenketa onartu da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna