2009.eko Maiatzaren 5ekoa

Lezon, 2009ko maiatzaren 5ean, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko apirilaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren Testu Bateratuari hasierako onarpena eman dion alkate dekretuaren berrespena (2008H0400002).

 

Gobernu Batzar kideek aho batez berretsi dute Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren Testu Bateratuari hasierako onarpena eman dion D09/00316 alkate dekretua. Honela dio dekretuak:

Lezoko Udalak 2008ko irailaren 9an buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean ondorengo akordio hau hartu zuen:

"BAT: Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziari haserako onarpena ematea.

BI: Plan Berezia jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan

HIRU: Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntza Plan Bereziak antolatzen duen eremuan sei hilabetez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko aukera etetea erabakitzea, beti ere aipatu hirigintza dokumenturen xedapenekin talka egin, kontraesanean egon edo bat ez datozenean

LAU: Arlokako eskumenak dituzten herri-administrazioei ere emango zaie akordio honen berri ezagutu dezaten eta txostena egin dezaten."

Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2008ko irailaren 16an 177 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen.

Jendaurreko epean hiru alegazio aurkeztu dira, hain zuzen ere, Iñigo Arruti Narbaizak, TRANSPORTES TIC, SAren izenean, Josu Pikabea Lertxundik, Lezoko Ekologia Taldearen izenean eta Ralf Michael Marenkek.

Haserako onarpena emandako Plan Bereziaren kopia digitalizatua ere igorri zen Eusko Jaurlaritzako UR-AGENTZIARA eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegitura Departamentura.

Azken honek aldeko txostena igorri bazuen ere, UR-AGENTZIAK, aurkako txostena egin zuen

Beraz UR-AGENTZIAK idatziriko txostenaren edukia kontuan izanik aldaketa batzuk sartu dira haserako onarpena jaso zuen Plan Berezian.

Bestalde, 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren 57 artikuluaren 1,d) atalak xedatzen duena kontuan izanik Bide publikoak, zuzkidura eta ekipamenduen sareko elementu guztiak lotuko eta komunikatuko dituzte beren artean, elementuok sare bakar bezala funtzionatzea bermatzeko. Hori dela eta artikulu hau betetzeko ere derrigorrezko aldaketak ere sartu dira aipatu Plan Berezian.

Adierazitako aldaketa hauekin SABAI ARKITEKTOAK, S.L taldeak idatziriko 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren Testu Bateratua aurkeztu dute Lezoko Udalak horrela aginduta.

Aldaketa hauek haserako onarpena jaso zuen dokumentuaren moldaketa esanguratsua dakarrenez, testu bateratu hau jendaurrean jartzea egoki deritzot.

Horrela, Beraz 2/2006 Legeko 85, 97 eta 95 artikuluaren edukia kontuan izanik, Alkatetza honek hau erabaki du:

BAT: Lezoko Arau Subsidiarioetako 6 Poligonoko Hiri Berrikuntzarako Plan Bereziaren Testu Bateratuari haserako onarpena ematea.

BI: Plan Berezi honen Testu Bateratua jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan

HIRU: Aurreko jendaurreko epean alegazioak aurkeztu dituztenei akordio honen jakinarazpena bidaltzea.

LAU: Akordio honi buruzko informazioa Lezoko Udaleko Web orrian argitaratzea.

3.- 6 Poligonoari dagokion Urbanizatzeko Jarduketa-Programari hasierako onarpena emateko proposamena (2009H0430001).

 

Sabai Arkitektoak, SLk, 6 Poligonoari dagokion Urbanizatzeko Jarduketa-Programa aurkeztu du Lezoko Udalak horrela eskatuta .

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik,

Beraz, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabakia hartu du:

BAT: 6 Poligonoari dagokion Urbanizatzeko jarduketa-programari haserako onarpena ematea, ondorengo baldintzarekin:

1.- Programaren 2.8 puntuan, 2/2006 legeko 27.2 artikuluari (11/2008 Legeak aldatua) egiten zaio erreferentzia, Lege beraren 27.1 artikuluak xedatzen duenarekin ordezkatuko da, hau da:

"Herri-erakundeen hirigintzako ekintzan sortutako gainbalioetan erkidegoak parte har dezan, hiri-lurzoru finkatu gabearen eta lurzoru urbanizagarriaren jabeek doan laga beharko diote udalari egikaritze-esparruko batez besteko hirigintza-eraikigarritasun haztatuaren % 15i dagokion lurzorua, urbanizazio-kostuetatik libre. Jarduketa integratuetan, egikaritze-esparrua egikaritze-unitatea da."

BI: Gestio Dokumentua hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

HIRU: Erabaki hau eta Jarduketak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea

4.- Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4´ Sistema Orokorrean Lurpeko Garajeak eta Urbanizazio Proiektuaren idazketa kontratatzeko espedientearen onartzeko, Baldintza Administratiboen Agiria onartzeko eta kontratuaren esleipena onartzeko proposamena (2009H0160002).

 

Lezoko Udalak Planeamenduko Arau Subsidiarioetako SG-4 Sistema Orokorrean Lurpeko Garajeak eta Urbanizatzeko proiektu idazketa esleitu nahi du, eremu honen exekuzioa gauzatzeko derrigorrezko dokumentua delako.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 10 artikuluan aurreikusitako zerbitzuen kontratu bat da.

Dokumentazio Teknikoaren arabera kontratu honen aurrekontua 60.000 euro da BEZ GABE eta exekuzio epea 3 hilabetekoa, beraz 153-2, 158, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 Arkitekto gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Ignacio Iturbe Mach

2.- Angel De la Hoz Escalera

3.-Mikel Uriarte Seminario

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza aholkulariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Ignacio Iturbe Mach Arkitektoak aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik hona onartua izan den akordioa:

BAT: Planeamenduko Arau Subsidiarioetako SG-4 Sistema Orokorrean Lurpeko Garajeak eta Urbanizatzeko proiektu idazketa kontratatzeko espedientea onartzea.

BI: kontratazio hau arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Planeamenduko Arau Subsidiarioetako SG-4 Sistema Orokorrean Lurpeko Garajeak eta Urbanizatzeko proiektu idazketa Ignacio Iturbe Machi behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 50.000euro, BEZ GABE

Exekuzio epea: hiru hilabete

LAU: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.500 euro.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

BOST: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

SEI: Akordio hau proiektu honen gastuari aurre egiteko derrigorrezkoa den aurrekontu gordailua 2009ko uztailaren 15rako izatera baldintzatzea da, osoko bilkurari onartzea dagokion eta onartzeko prozeduran dagoen 030002 aurrekontu aldaketa espediente bidez (2009KO020002) gauzatu nahi dena.

 

5.- Abendaño Berrin baserriko oilaskoak hazteko bi eraikin egiteko jarduera eta obra baimena emateko proposamena (2008H0050008).

Edurne Salaberria Salaberriak Abendaño baserriko lurretan baserriko oilaskoak hazteko obra eta jarduera lizentzia eskatu du. Edurne Salaberria Salaberriak hala eskatuta bideratzen ari den jarduera espedientea ikusi dut.

Ikusi ditut, halaber, udal teknikariak egindako txostenak.

Horrenbestez, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Edurne Salaberria Salaberriari baserriko oilaskoak hazteko Abendaño Berri baserriko lurretan, 2. industrialdeko 108. lursail katastralean, bi eraikin egiteko obra lizentzia ematea, honako baldintzekin:

Txaboletarako ezarrita dauden gutxieneko distantziak bete beharko ditu, hau da, 50 metro etxebizitza eraikinetara eta 10 metro lursail mugetara, landa bideetara edo ibai ibilguetara.

(Dirudienez, eraikinetatik bidera gutxienez 20 metro daude eta hurbilen dagoen etxebizitzara 65 metro inguru). Baldintza hori betetzen dela egiaztatzen duen plano bat erantsi beharko da.

Ingurumenaren tratamenduari dagokionez, Arau Subsidiarioen 54. artikuluak ezartzen du gutxienez zuhaitz bat landatu beharko dela eraikitako 50 m3-ko, hau da 13 zuhaitz. Horietatik erdia fruta arbolak izan daitezke.

Obrak hasi aurretik, erretiroak egiaztatzen dituen plano bat eta zuinketa plano bat aurkeztu beharko dira, kontuan hartuta udalari eskatu beharko zaiola ezarpenaren oniritzia eta udal zerbitzu teknikoei abisatu beharko zaiela zuinketa akta egiteko.

BI: Edurne Salaberria Salaberriari baserriko oilaskoak hazteko Abendaño Berri baserriko lurretan, 2. industrialdeko 108. lursail katastralean (lehen puntuan adierazitako eraikinetan), bi eraikin egiteko obra lizentzia ematea, honako baldintzekin:

Behemendik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak finkatutako neurri zuzentzaileak bete beharko ditu. Neurri horiek jakinarazpenari erantsi zaizkio.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Behemendik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.

Eraikuntza berriaren argazkiak.

Obra berriaren Eskriturak.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.868,84 euro ordaindu beharko ditu. (obra tasarengatik 490,90 euro, eraikuntzen gaineko eskubideengatik 1.279,49 euro, jarduera tasarengatik 769,13 euro eta irekitzeko tasarengatik 1.329,32 euro).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- 1 sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokion 20. ziurtapenaren onarpen proposamena (2006H0120004).

 

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion 20. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 20. ziurtapena onartzea, 27.796,14 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (AD 99 - 401).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Elias Salaberria hiribidearen barneko aldea eta Zubitxo kaleko argiteriaren obrak esleitzeko proposamena (2009H0080001)

 

EUSKO JAURLARITZAREN Merkataritza Zuzendariaren 2006ko abenduaren 29ko Ebazpenean, Lezoko Udalak egindako eskaerari buruz, Presaz Jardun Beharreko Alde Behartsuetarako dirulaguntzaren akordioaren lortu ondoren, Elias Salaberria hiribidearen barneko aldea eta Zubitxo kaleko argiteriaren obrak egiteko aurrekontua aurkezten da.

Udal arkitekto tekinikoak egindako txostena ikusirik, eta 2007ko aurrekontuetan jasoak zeuden dirulaguntzekin finantzatzen direnez, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Proposatzen den argiteri publikoa egiteko, ondoko hau hartzen da kontuan: Zubitxo kaleko lehenengo zatia eta Elias Salaberriako barnekaldean (parkea, Azkena taberna, etab) dagoen argiteria, farolak, etxaurretako farolak eta ateratako argi-puntuak aldatzea.

BI: Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena Elektrizitatea enpresak aurkeztu duen aurrekontua ondokoa izanda: 35.020,64 euroa+BEZ (%16) = 40.623,94 euro, eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendariaren bidez onartu zen dirulaguntza ondokoa izanda: 56.034,48 euro BEZ gabe.

HIRU: Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena Elektrizitatea enpresari obra hau esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

IDAZKARITZA

8.- EPArentzat lokala alokatzeko proposamena (2009ID180001).

EPArentzat lokal egokirik ez du udalak. Horregatik azken lau urteetan Zubitxo 15eko 4. lokala alokairuan izan du udalak helburu horretarako.

Alokairu kontratua bukatu berria denez, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Zubitxo 15, 4. lokala alokairuan hartu urte beterako, 2009/04/15tik 2010/04/14ra bitarte. Prezioa: hilean 846,80 €, bez barne. Guztira 10.161,60 €. Erabakia baldintzatua dago aurrekontuetan kreditu nahikorik izatera, osoko bilkurari onartzea dagokion eta onartzeko prozeduran dagoen 030002 aurrekontu aldaketa espediente bidez (2009KO020002) gauzatu nahi dena.

BI: Alokairua arautuko duen kontratua onartzea.

HIRU: Alkatea ahaltzea behar diren dokumentuak sinatzeko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza deialdia 2009 onartzea (2009GZ190001).

 

Ikusi dut gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko dirulaguntza banatzeko deialdia arautuko dituen oinarriak. Alkate honek proposaturik, eta Idazkariak ohartu duelarik ez dagoela gastua onartu aurretik beharrezkoa den udal kontuhartzailearen txostenik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza banatzeko deialdia egitea.

BI: Dirulaguntzak banatzeko araudia onestea.

HIRU: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

10.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak eskatzeko deialdia onartzea (2009GZ190002).

 

Ikusi dut preso eta deportatuen senideei garraio dirulaguntzak emateko udal araudia eta Udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra, eta kontutan izanda 2009ko aurrekontuetan kontzeptu honengatik jasotako diru kopurua Alkate honek proposaturik, eta Idazkariak ohartu duelarik ez dagoela gastua onartu aurretik beharrezkoa den udal kontuhartzailearen txostenik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak banatzeko deialdia egitea.

BI: Dirulaguntzak banatzeko araudia onestea.

HIRU: Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KULTURA

11.- Udaleku irekia eta udal ludoteka kudeaketa zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009KU170001).

 

Lezoko Udalak 2009ko apirilaren 7ko Tokiko Gobernu Batzarrean Udaleku irekia eta udal ludotekaren kudeaketa zerbitzua Jokaitza, S.L.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • - Prezioa:
  • o Udaleku irekiak: 43.950 € (D-169)
  • o Ludoteka: 21.999 € (D-170)
  • - Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean baldintza pleguko 10. atalean xedatutakoa egin beharko zituela ere erabaki zen:

Jokaitza, SLk adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, kultur zinegotziak proposaturik hona Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia:

BAT: Jokaitza, SLri behin betikoz esleitzea Udaleku irekia eta udal ludotekaren kudeaketa zerbitzua, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

 

KONTUHARTZAILETZA

12.- 13. fakturen zerrenda onartzea.

 

Fakturen zerrenda onartu da.

 

 

URGENTZIAZ

 

Batzarkide guztien adostasunarekin, gaiari urgentzia onartu zaio. Ondorioz, gaia aztertu eta bozkatzea onartu da.

 

13.- S-1 Sektoreko Birpatzelatze Proiektuaren Aldaketaren proposamena (2008H0430002).

Alkatetzaren urtarrilaren 21eko 09/043 dekretuaren bidez, Lezoko Udalak S-1 Sektoreko birpartzelatze proiektuaren aldaketa hastapenez onartu zuen.

Ebazpen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko otsailaren 10an, 26 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen iragarkia eta eremuko jabe eta interesdun guztiei ere jakinarazi zitzaien ebazpen hau.

Jendaurreko epean alegazio bakarra aurkeztu da, 2009ko martxoaren 9an, hain zuzen ere Miguel Gezuraga Gil-Rodrigok aurkezturikoa Maria Jose Intxaurrandieta Salaberria, Adrian Leandro, Francisco Javier Maria, Luis Maria, Miguel eta Fernando Intxaurrandieta Aizpurua, Maria Presentacion Saldias Agesta eta Nahikari Intxaurrandieta Saldiasen izenean, Agustina Lizarazuren oinordeko bezala.

Arestian adierazitako birpartzelatze proiektuaren aldaketan Agustina Lizarazuren oinordekoei A-6 emaitzazko lursailaren %0,31 esleitzen zaie eta C-2 lursailaren % 2,23.

Alegazioan eskatzen dutena da 2/2006 Legearen 44.6 artikuluan xedatzen den aukera baliatuz arestian adierazitako jabetza horien esleipenaren ordez dirutan ordaintzea.

Halaber, 2009ko apirilaren 2an Miguel Gezuraga Gil-Rodrigok berak arestian aipatutakoen hitzezko ordezkari gisa eta Jose Mari Mitxelenak USUKOAR, SLren izenean idatzi bat aurkeztu zuten. Idatzi honetan S-1 sektoreko birpartzelatze proiektuaren emaitzazko A-6 lursailaren % 0,31; A-9 lursailaren %3,02 eta C-1 lursailaren % 1,40a USUKOAR, SLri esleitzea eskatzen dute idatzian bertan adierazten duten diru kopuruen trukean.

Beraz azken idatzi hau aurreko alegazioaren osagarri, eranskin eta ordezko ulertu beharko dugu.

Lehenik eta behin, aurkeztu diren bi idatzietan ez da ordezkaritza egiaztatzen, beraz ezin da ontzat eman hitzezko ordezkaritza hori, egin diren eskaeren edukia kontuan izanda eta 30/1992 Legearen 32.3 artikuluak xedatzen duena aintzat hartuz.

Kontuan izan behar da halaber, S-1 sektoreko birpartzelatze proiektuaren aldaketaren ondorioz Agustina Lizarazuren oinordekoei dagokiena ez dela proiektuaren emaitzazko

A-6 lursailaren % 0,31;

A-9 lursailaren %3,02

C-1 lursailaren % 1,40

Baizik eta

A-6 emaitzazko lursailaren %0,31

C-2 lursailaren % 2,23.

Bestalde idatziaren izenpetzaileek adierazten duten bezala 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 44.2 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, unitateko jabe guztiek bat baldin badatoz bestelako irizpideak onar daitezke birpartzelaketarako. Kasu honetan ordea, jabe batzuen arteko akordioa aurkeztu da eta ez guztiena.

Beraz, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Aurkezturiko alegazioa ez onartzea adierazitako motiboetan oinarriturik

BI: S-1 Sektoreko Birpartzelatze Proiektuaren aldaketa behin betikoz onartzea

HIRU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

14.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, apirilaren 21az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.772tik 760.782ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna