2009.eko Maiatzaren 19ekoa

Lezon, 2009ko maiatzaren 19an, asteartean, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko maiatzaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Tomas Garbizu kalea 5etik 8rako teilatua konpontzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2009H0030007).

 

Leonor Urkijo Azaldegik obra lizentzia eskaera erregistratu du, Tomás Garbizu kalea 5, 6, 7 eta 8 etxeetako teilatua konpontzeko. Horrekin batera, segurtasun txostena ere ekarri du.

 

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Obra lizentzia ematea Leonor Urkijo Azaldegiri teilatua, zorrotenak, uralita eta erretenak konpontzeko Tomas Garbizu Kaleko 5, 6, 7 eta 8 zenbakia duten etxeetan, beti ere ondorengo baldintzak betetzeari lotua:

1.- Jarri beharko diren aldamioek libre utzi beharko dute espaloian ibiltzeko (2 metro).

2.- Egin beharko diren obrak ezingo dute ukitu eraikuntzaren estruktura, bestela egin baino lehenago, obraren proiektu tekniko eta bisaturik aurkeztu beharko da.

3.- Egin behar den obra honek segurtasun neurriak hartu beharko ditu, pertsonak eta ibilgailuak babeste aldera. Horretarako sareak, seinaleak eta abarrekoak erabili beharko dira.

4.- Zakarrak hodi bidez bideratu beharko dira kontainerreraino.

5.- Obra bukatzeko epea: lanak hasten direnetik 50 egun.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.308,38 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

3.- Zubitxo kaleko 21. zenbakian dagoen Leon Enea etxearen lehen erabilerako lizentzia ukatzeko proposamena (2006HO300005).

 

LEON ENEA, S.L.k Zubitxo kaleko 21 zenbakian dagoen UAD-14 Exekuzio Unitatean eraikitako 12 etxebizitza, bebarru komertzialak eta lurpeko garajeak dituen eraikinaren obra amaiera dokumentazioa aurkeztu du.

Lezoko Udalak 2003ko irailaren 11ko Gobernu Batzordearen akordioaren bitartez LEON ENEA S.L. enpresari UAD-14 Exekuzio Unitatean 12 etxebizitza, bebarru komertzialak eta lurpeko garajeak eraikitzeko lizentzia eman zion. Lizentzia honen hirugarren baldintzan lehen okupaziorako baimena eskatzerakoan aurkeztu beharreko dokumentazioa zehazten zen.

2004ko maiatzaren 10 Tokiko Gobernu Batzordeak aipatu eraikinaren exekuzio proiektua onartu zuen. Akordio honetan gainera besteak beste zera adierazten da, Lezok Udalak eta LEON ENEA, S.L. enpresak izenpeturiko hirigintza hitzarmenean xedatzen ziren ordainketak eginak dituela aipatu enpresak.

Bestalde arestian aipatu hirigintza hitzarmenaren hirugarren estipulazioan zera xedatzen da, hain zuzen ere Lezoko udalari erabat hiritartua lagako zaiola eraikinak okupatzen ez duen gainontzeko lursail guztia, gutxi gora behera 657 m2ko azalera duena. Lagapen hau gainera obra berria aitortzerakoan egingo da eta jabetza erregistroko inskripzioa bitarteko gastu guztiak jabetza pribatuaren kontua izango dira. Halaber eraikinaren lehen erabilpenerako lizentzia lagapenerako lursailaren erabateko hiritartzea gauzatzeri baldintzatua egongo da.

Horrela UAD-14 Exekuzio Unitatearen hirigintza fitxan, proposaturiko antolakuntzaren irizpide eta helburuen artean honako hauek xedatzen ditu:

- Zubitxo errekarekin muga egiten duen eraikinak okupatu gabeko lursaila oinezkoentzako gune publikora xedatuko da, 5 metroko zabalera baino txikiagoa izango ez duen pasealeku zuhaiztua sortuz. Halaber pasealeku hau 2 sektoreko bidearekin komunikatuko duen eskailera eraikiko da.

- 2 sektoreko bidearen zehar 2 metroko zabalerako espaloi bat eraikiko da.

- Zubitxo kalekiko mugaren luzeran, galtzadaren zabalera beti ere gutxienez 5, 5 metrokoa mantenduz, 2 metroko zabalera duen lerroko aparkaleku banda sortuko da 3 m zabaleko espaloi zuhaiztu batekin. Zubitxo errekaren gaineko zatian, beharrezkoa den kubazioa handituko da egungo espaloiaren aipatu zabalera ziurtatzeko.

Hiritartze baldintza guzti hauek bete diren ikuskatu beharko dute bai udal arkitekto teknikoak baita udal arkitekto aholkulariak ere.

Horrela LEON ENEA, S.L.k aurkeztu duen obra amaierako dokumentazioa aztertu ondoren batik bat obra berriaren eskritura arestian aipatu lursailen lagapenak egin gabe daudela nabarmendu behar da.

Beraz, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: LEON ENEA, S.L.k Zubitxo kaleko 21 zenbakian dagoen UAD-14 Exekuzio Unitatean eraikitako 12 etxebizitza, bebarru komertzialak eta lurpeko garajearen eraikinari lehen erabilpenerako lizentzia ukatzea

BI: Lehen erabilpenerako lizentzia eman ahal izateko arestian aipatu lursailaren lagapen eta hiritartze baldintza guztiak beteak egon behar dute.

HIRU: Dena dela ere, garajeetako irekitze baimena eman ahal izateko jarduera sailkatuen espedientea izapidetu behar da udalak 2004ko maiatzaren 10 Tokiko Gobernu Batzordean hartutako erabakian adierazi bezala.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- Zubitxo kalean Musika Eskolaren inguruan, argiteria obren esleipena onartzeko proposamena (2009H0080002).

 

EUSKO JAURLARITZAREN Merkataritza Zuzendariaren 2006ko abenduaren 29ko Ebazpenean, Lezoko Udalak egindako eskaerari buruz, Presaz Jardun Beharreko Alde Behartsuetarako dirulaguntzaren akordioaren lortu ondoren, Zubitxo kaleko musika akademia inguruan argiteriaren obrak egiteko aurrekontua aurkezten da.

Udal arkitekto teknikoak egindako txostena ikusirik, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Proposatzen den argiteri publikoa egiteko, ondoko hau hartzen da kontuan: Zubitxo kaleko musika akademia ingurua, lehenengo fasea, dagoen argiteria, farolak eta ateratako argi-puntuak aldatzea.

BI: Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena Elektrizitatea enpresak aurkeztu duen aurrekontua ondokoa izanda: 44.927,70 euroa BEZ barne, eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendariaren bidez onartu zen dirulaguntza ondokoa izanda: 71.551,72 euro BEZ gabe.

HIRU: Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena Elektrizitatea enpresari obra hau esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Guillermo Lazon kalea berurbanizatzeko obren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009H0110002).

 

Lezoko Udalak 2009ko apirilaren 21ko Tokiko Gobernu batzordean Gillermo Lazon Kalea Berurbanizatzeko obrak Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. eta Contrucciones Alzola, S.A.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • - Prezioa: 268.733,63 €, BEZ: 42.997,38€
  • - Epea: 2 ½ hilabete
  • - Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 13.436,68 euro.

Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. eta Contrucciones Alzola, S.A k Adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako erabakia:

BAT: Excavaciones y transportes Orsa, S.L. eta Contrucciones Alzola, S.Ari behin betikoz esleitzea Guillermo Lazon kalea Berurbanizatzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

BOST: Kontratua formalizatu baino lehen esleipendun suertatu diren enpresak aldi baterako enpresen batasuna eskritura publikoan formaldu beharko dute eta ordezkari bakarra izendatu beharko dute kontratuaren eskubide eta betebeharren gauzatzeko ahalmenarekin kontratuak irauten duen bitartean.

 

 

PERTSONALA

6.- Lezoko Udaleko langileen 2009. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2009PE060003).

 

Udal honetako departamentu eta langileek 2009. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrera ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2009. urteko opor egutegia onartzea:

  • - Idazkaritza.
  • - Gizarte Zerbitzuak.
  • - Kontuhartzailetza.
  • - Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
  • - Euskara eta Kultura.
  • - Brigada.
  • - Udaltzaingoa.
  • - Udaltzainburua.
  • - Liburutegiko arduraduna

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

EUSKARA ETA KULTURA

7.- Mendekoste jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak emateko proposamena onartzea.

 

Mendekoste jaietan ekitaldiak antolatzeko dirulaguntza emateko dekretuen kontu hartu da: D09/00338, D09/00339, D09/00340, D09/00341. D09/00335 bertan behera gelditu da, ekitaldia ez delako egingo.

 

KIROLA

 

8.- 2009ko Josetxo Etxandi pilota txapelketarako dirulaguntza emateko proposamena onartzea (2009KI010002).

 

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, JOSETXO ETXANDIren XXXIV. oroitaldia antolatzeko egindako eskaera aztertuta, horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrera ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Allerru K.E.ko Pilota Taldearen izenean, GARMENDIA ETXANDI, JOXE MIKELek egindako eskaerak baldintza guztiak betetzen ditu diru-laguntza jasotzeko. Guztira 13.696'8 euro eskatzen dira. Aurrekontuan jasoa dagoen diru kopurua kontuan hartuaz 12.000 €tako (AD-194) diru-laguntza luzatzea eta bera arautzen duen hitzarmena onartzea.

BI: Diru-laguntza, hitzarmenean jasotakoa jarraituz ordaintzea:

- Hitzarmena sinatzerakoan 11.000,00 € aurrerapen gisa

- Beste 1.000,00 €ak laugarren klausulan eskatutako dokumentazioa aurkezterakoan.

- Ordainketa Allerru K.E.ren Pilota Taldeko kontuan (2101 0052 21 0006958557) egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

 

9.- Fakturen 15. zerrenda onartzea.

 

Fakturen 15. zerrenda onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URGENTZIAZ

 

Batzarkide guztien adostasunarekin, gaiari urgentzia onartu zaio. Ondorioz, gaia aztertu eta bozkatzea onartu da.

11.- Hainbat Kultur Elkarteekin hitzarmen proposamenak.

 

Dekretuz onartuko diren bost hitzarmen eta dirulaguntzen berri eman da, guztiak udal aurrekontuetan espresuki adierazitakoak: Buruhandi eta Erraldoien konpartsarekin (2009KU360003), Hezikuntza elkartearekin (2009KU360005), Murixka Dantza Taldearekin (2009KU360002), Tiñelu Elkartearekin (2009KU360001) eta Orratx! Euskara Elkartearekin (2009KU360004).

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 760.795tik 760.799ra eta 828.586tik 828.587ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna