2009.eko Ekainaren 2ekoa

Lezon, 2009ko ekainaren 2an, asteartean, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko maiatzaren 19an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Zubitxo kaleko Musika Eskola inguruan argiteriaren obrak (2.fasea) onartzeko proposamena (2009H0080003).

 

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendariaren 2006ko abenduaren 29ko Ebazpenean, Lezoko Udalak egindako eskaerari buruz, Presaz Jardun Beharreko Alde Behartsuetarako dirulaguntzaren akordioaren lortu ondoren, Zubitxo kaleko musika akademia inguruan argiteriaren obrak (2. fasea) egiteko aurrekontua aurkezten da.

Udal arkitekto teknikoak egindako txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Proposatzen den argiteri publiko hau egiteko, ondoko hau kontenplatzen da: Zubitxo kalea musika akademia bitartean bigarren fasea dagoen argiteria aldatu, farolak, arkupetako argi puntuak etab.

BI: Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena Elektrizitatea enpresak aurkeztu duen aurrekontua ondokoa izanda: 26.289,23 euroa BEZ barne (D-307), eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Zuzendariaren bidez onartu zen dirulaguntza ondokoa izanda: 71.551,72 euro BEZ gabe.

HIRU: Electricidad José Antonio Etxandi Jaunarena Elektrizitatea enpresari obra hau esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

3.- Ipintza poligonoko, Iribarren kalea 9an kokaturiko pabilioian, hornidura eta burdindegi artikuluen salmenta jardueraren aldeko proposamena (2008H0050004).

 

Jose Manuel Elizalde, S.A. enpresak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Ipintza poligonoko, Iribarren kalea 9 zenbakian kokaturiko pabilioian, hornidura artikuluen salmenta eta burdindegia jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

 

4.- Tarteko solairua eraikitzeko obra lizentzia ukatzeko proposamena (2009H0050008).

Bacalaos Azkuene, S.A. enpresak obra eta jarduera lizentzia eskatu du bakailaoa manipulatzeko, sailkatzeko, mozteko eta ontziratzeko industria zabaltzeko. Enpresa Herrikoetxea kaleko 5. eta 6. zenbakietan dago, Lezoko 110. industrialdean, eta 4. zenbakian dagoen pabilioira zabaldu nahi dute aipatutako jarduera.

Bakailaoa manipulatzeko, sailkatzeko, mozteko eta ontziratzeko industria zabaltzeko proiektua aurkeztu du. Proiektua Rodrigo Vicario Izquierdo jaunak idatzi zuen eta Aragoiko eta Euskal Herriko Nekazaritzako Ingeniarien Elkargo Ofizialak oniritzia eman zion 2009ko apirilaren 8an.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatu honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

 

BAT: Bacalaos Azkuene, S.A. enpresari tarteko solairua eraikitzeko lizentzia ukatzea, arrazoi hauengatik:

110. industrialdeari buruzko ordenatzek ezarritakoaren arabera, administrazio zerbitzuetarako tarteko solairuak eraiki daitezke, baldin eta eraikuntza bakoitzaren azaleraren gehienezko okupazioa %30 baldin bada. Proiektuak guztira 348,36 m2-ko azalera proposatzen du tarteko solairuentzat, 5. eta 6. zenbakietan daudenak eta 4. zenbakian proposatzen dena kontuan hartuz; hau da, oinplano okupazioaren ia %30.

Hala ere, tarteko solairuez gain, proiektuak "sabai izun" bat aipatzen du. Sabaia 4. zenbakian eraiki nahi da, tarteko solairuarena baino kota txikiago batean; ia gainerako planta osoa okupatzen du eta tarteko solairuaren eraikuntza eta egitura ezaugarri berak ditu. Hori dela eta, tarteko solairutzat har daiteke. Beraz, sabai izunaren gutxi gorabeherako 198 metro koadroak eransten baditugu, tarteko solairuaren azalera 546 m2-koa izango litzateke guztira, hau da, hiru pabilioien oinplano okupazioaren %47, eta beraz, ordenatzek baimendutako %30 gaindituko luke.

Egitura eramaileak suarekiko duen egonkortasunaren eta ebakuazio eskaileraren justifikazioa egiaztatu da, baina gainerako eskakizunak aztertu beharko dira jarduera lizentzia emateko orduan.

Tarte solairuak, ordenantzak baimentzen duen portzentaia gainditzen du, ondorioz, arlo hau zuzentzen ez den bitartean, ez da obra lizentziarik ematen.

BI: Jarduera espedientea bideratzeko, lehenengo puntuan adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Lezoko Arau Subsidiarioetako SG-4´ Sistema Orokorrean Lurpeko Garajeak eta Urbanizazio Proiektuaren idazketaren behin betiko esleipena (2009H0160002).

 

Lezoko Udalak 2009ko maiatzaren 5ko Tokiko Gobernu batzordean Ignacio Iturbe Machi SG-4 Sistema Orokorreko lurpeko garajeak eta urbanizazio Proiektuaren idazketa kontratazioaren behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 50.000 €, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea. 3 hilabete.

Tokiko Gobernu Batzorde honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.500 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Ignacio Iturbe Machek Adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuiak proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ignacio Iturbe Machi behin betikoz esleitzea, SG-4 Sistema Orokorreko lurpeko garajeak eta urbanizazio Proiektuaren idazketa kontratazioa behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan eta gasturako kontsignazioarekin. (AD- 310)

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

IDAZKARITZA

6.- Herritar parte-hartzea sustatzeko aholkularitza esleitzeko proposamena (2009), (2009ID130003).

 

Herritarren parte hartzea sustatzeko proposamena eta espedientea azterturik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki du:

BAT: Herritarren parte hartzea sustatzeko ELHUYAR Zubize, S.L.U. enpresak egin duen proposamena onartzea.

BI: Herritarren parte hartzea sustatzeko aholkularitzaren kontratazioa egitea, munta txikiko kontratu bitartez.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea 20.764,00 € (AD-296) eta lanak Elhuyar Zubize, S.L.U. enpresari esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

7.- Lezoko gazte-plana diseinatu eta garatzeko aholkularitza esleitzeko proposamena (2008-09), (2009ID130004).

 

Lezoko Gazte Plana diseinatu eta garatzeko proposamena eta espedientea azterturik, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lezoko Gazte Plana (2008-09) diseinatu eta garatzeko ELHUYAR Zubize, S.L.U. enpresak egin duen proposamena onartzea.

BI: Lezoko Gazte Plana diseinatu eta garatzeko aholkularitzaren kontratazioa egitea, munta txikiko kontratu bitartez.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea 17.446,40€ (AD-) eta lanak Elhuyar Zubize, S.L.U. enpresari esleitzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA - KULTURA

 

8.- Euskara Sailaren dirulaguntzak 2009 deialdia onartzeko proposamena (2009KU030001).

 

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabakia hartu du:

BAT: Euskara eta Kultura Sailaren dirulaguntzak - 2009 arautzen duen deialdi oinarriak onartzea.

BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeran banaketa alkatearengan uztea.

 

KIROLA

 

9.- 2008/2009 ikasturteko eskola kiroleko programa burutzeko dirulaguntza eskaera onartzeko proposamena (2009KI010001).

 

Hezikuntza Guraso Elkarteak, eta bere izenean Iñaki Zipitriak, Eskola Kiroleko Programa burutzeko aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkateak proposaturik tokiko gobernu batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEA (Iñaki Zipitria)ri 52.000 €tako (AD-95) diru-laguntza ematea 2008/2009 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kiroletako zinegotziarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

KONTUHARTZAILETZA

 

10.- Fakturen 18. zerrenda onartzea.

 

18. fakturen zerrenda onartu egin da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.602tik 828.607ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna