2009.eko Ekainaren 30ekoa

Lezon, 2009ko ekainaren 30ean, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko ekainaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Saldise Plaza birgaitu eta estaltzeko obrari dagokion lan programa eta 1. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0110001).

 

Construcciones Otegi Gaztañaga, S.L.k aurkeztu du Saldise Plaza birgaitu eta estaltzeko obrari dagokion 1. ziurtapena.

Aipatu obrak egiteko lan programa ere, aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Saldise Plaza birgaitu eta estaltzeko aurkeztutako obren lan programa onartzea.

BI: Construcciones Otegi Gaztañaga, S.L.k aurkeztutako 1. ziurtapena onartzea, 19.433,29 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (AD 99 - 677).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

Alkateak dio Estatuko Inbertsio fondoetatik diruz lagundutako obren fakturen onarpen prozedura arindu asmoz, ezarrita dagoen hogeita hamar egunetako ordain epea betetzeko, fakturak alkate dekretuz onartuko direla. Hau da, kasu horretarako berreskuratzen duela alkateak berea duen eta Tokiko Gobernu Batzarrean utzia duen ahalmena.

GIZARTE ZERBITZUAK

3.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera (2009GZ010002).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko SAN PEDRO VILLAR, FELIXAk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: San Pedro Villar, Felixari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2 ordu erlazio eta zaintza pertsonaleko zereginak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0.72€ /orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

KONTUHARTZAILETZA

4.- Fakturen 22. eta 23. zerrendak onartzea.

Bi faktura zerrendak onartu egin dira, 22 eta 23.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

5.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

 

 

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.625tik 828.627ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna