2009.eko Abenduaren 1ekoa

Lezon, 2009ko abenduaren 1ean, asteartea, 8:45 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan María Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko azaroaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da, aldaketa batekin: urjentziaz onartutako gaian ez da dirulaguntzarik eskatu behar, onartzen diren aurrekontuak jadanik onartuta dagoen dirulaguntza baten gain egiten direlako.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko urbanizazioaren 2. faseko obren zuzendaritzarako zerbitzu kontratuaren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2009H0160004).

Lezoko Udalak S-1 Sektoreko urbanizazio obren bigarren faseari dagokion Obra Zuzendaritza Teknikoa, hau da, Arkitekto bati dagokion Obra zuzendaritza eta Aparejadore bati dagokion Obraren Exekuzioaren Zuzendaritza esleitu nahi du.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 10 artikuluan aurreikusitako zerbitzuen kontratu bat da.

Dokumentazio Teknikoaren arabera kontratu honen aurrekontua 60.000 € da BEZ gabe eta exekuzio epea obrak irauten duten bitartean, behin betiko likidazioa egin arte, beraz 153-2, 158, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, bik bakarrik aurkeztu du bere proposamenak hain zuzen ere ondorengo honek:

1.- SABAI Arkitektoak, S.L..

2.- Raimundo Mendiburu Arkitektoak, José Mari Roteta Aparejadorearekin batera.

3.- Hektor Espin Larreta.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren udal Hirigintza aholkulariaren txostenaren arabera ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik, Raimundo Mendiburu Arkitektoak, José Mari Roteta Aparejadorearekin batera aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: S-1 Sektoreko urbanizazio obren bigarren faseari dagokien Obra Zuzendaritza Teknikoa, hau da, Arkitekto bati dagokion Obra zuzendaritza eta Aparejadore bati dagokion Obraren Exekuzioaren Zuzendaritza kontratatzeko espedientea onartzea.

BI: Kontratazio hau arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (D-913).

LAU: Kontratu hau Raimundo Mendiburu Arkitektoa eta José Mari Roteta Aparejadoreari behin behinekoz esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 59.000€, BEZ gabe.

BOST: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.950 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

SEI: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- S-1 Sektoreko urbanizazioaren 2. faseko obra kontratuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009H0120001).

Lezoko Udalak 2009ko urriaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarrean S-1 Sektoreko 2. Faseari dagokion Urbanizazio obrak Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. eta Construcciones Alzola, S.A.ri behin behineko esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 1.802.441,28 BEZ gabe.
  • Epea: 20 hilabete.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 90.122,064 €.

Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. eta Construcciones Alzola, S.A.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. eta Construcciones Alzola, S.A.ri behin betikoz esleitzea S-1 Sektoreko 2. faseari dagokion urbanizazio obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

4.- 6 poligonoko U.E. 6.1 exekuzio unitatearen birpartzelatze proiektua behin betikoz onartzeko proposamena (2009H0430002).

 

Alkatetzaren 2009ko abuztuaren 19ko 09/511 dekretuaren bidez, Lezoko Udalak 6 Poligonoko U.E.6.1 Exekuzio Unitateko birpartzelatze proiektua hastapenez onartu zuen.

Ebazpen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko abuztuaren 26an, 160 zenbakidun alean. Prentsa idatzian ere argitaratu zen iragarkia eta eremuko jabe eta interesdun guztiei ere jakinarazi zitzaien ebazpen hau.

Jendaurreko epean 2 alegazio aurkeztu dira, hain zuzen ere, Inmobiliaria Provincial de Gipuzkoa, S.A.k eta Murua Lezama-Legizamon Sendiak aurkezturikoa. Jendaurreko epez kanpo berriz, 3 alegazio aurkeztu dira, Igone Zabala Aseginolazak, Ainhoa eta Idoia Zabala Arretxek eta Gregorio Maritxalar Salaberriak aurkeztuak.

Hirigintza teknikariaren txostena kontuan izanik. Aldi berean, B2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 43 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Murua Lezama-Legizamon Sendiak, Igone Zabala Aseginolazak eta Ainhoa eta Idoia Zabala Arretxek aurkezturiko alegazioak onartzea.

BI: Inmobiliaria Provincial de Gipuzkoa, S.A.k eta Gregorio Maritxalar Salaberriak aurkezturiko alegazioak ez onartzea.

HIRU: 6 Poligonoko U.E.6.1 Exekuzio Unitateko Birpartzelatze Proiektua behin betikoz onartzea, alegazioak onartu ondoren sartu beharreko aldaketekin.

LAU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta eremuko lurjabe eta eskubideen titularrei jakinaraztea.

 

5.- 110 poligonoko hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Bereziari haserako onarpena emateko proposamena (2009H0400001).

Jose Mª Echarri Barberiak, Echemar, S.L.ren izenean "Aserraderos de Lezo" deritzon hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Berezia aurkeztu du.

Udal arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik aurkeztu den Plan Bereziak duen xedea bikoitza da:

- Batetik, egungo eraikigarritasuna eta eraikitze baldintzak mantenduz "C" lursailaren gehienezko lerrokadurak aldatzea

- Gizarte eta herri intereseko lursailarekin, antolatu behar den lursailaren perimetroa zehaztea.

Bestalde udal arkitekto aholkulariak gizarte ekipamendurako xedatua dagoen lursailaren erabilpenen artean "udal zerbitzuak " sartzea eta lursail horren eraikigarritasun fisikoa handitzea proposatzen da.

Halaber egun kirol ekipamendura xedaturik dagoen lursailaren kalifikazioa xehekatua aldatzea proposatzen da, aparkaleku erabilera batetara xedatzeko.

AZTERKETA JURIDIKOA

2/2006 legearen bigarren xedapen iragankorra arabera egiturazko antolamendu eta antolamendu xehatuko zehaztapenei buruz lege horretan ezarritako erregulazioa aplikatzekoa izango da, legea indarrean sartzen denetik aurrera, hau da 2006ko irailaren 20a, indarrean dauden arau eta planetarako.

Horrela aipatu legearen 53 eta 56 artikuluek xedatzen dute egiturazko antolaketa eta antolaketa urbanistiko xehekatua.

Aurkeztu den Hiri Antolakuntzarako Plan Berezian, aldatzen diren zehaztapenak, hau da, eraikinaren gehienezko lerrokadurak, 56.1 artikuluaren h) atalean, tokiko ekipamendurako lursailaren erabilera 56.1 artikuluaren a) ataletan, eta azken hauen eraikigarritasun fisikoa handitzea 56. 1 artikuluaren e) atalean txertatu daitezke, hurrenez hurren.

Bestalde 57 artikuluak tokiko sistemen zuzkidura-sarea jasotzen du eta artikulu honetan xedatzen dena kontuan izanik bertan definitzen ditu sare hori integratzen duten elementuak. Horrela beraz, Planeamendu Arautegiaren tokiko sistemetarako estandar hertsiak aldaturik suertatu dira 2/2006 Legekoaren bidez, aurrekoak baino aukera gehiago behatzen dituelarik.

Horrela, kontuan eduki beharrekoa da, ezen, "Aserraderos de Lezo" izenarekin ezagutzen den eremuaren urbanizazioa exekutatu delarik, gaur egun lurzoru hiritar kontsolidatu baten aurrean aurkitzen garela, eta beraz aldaketaren xedeak erabilpenaren aldaketa dakarrela, dotatze xedearen barruan, lurzoru hiritarraren bi partzelatan.

Azkenik, dokumentuaren izapidetzeari dagokionean 2/2006 legearen 95, 96 eta 97 artikuluek xedatzen dutenaren arabera haserako onarpena eman ondoren jendaurrean egon behar du Plan Berezi honek 20 egunez Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen iragarkia argitaratzen denetik.

Beraz, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: " Aserraderos de Lezo" deritzon hiri eremurako Hiri Antolaketa Plan Bereziari haserako onarpena ematea.

BI: Espediente hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

6.- Eguneko zentroa eta apartamentu babestuen obra-zuzendaritzarako zerbitzu kontratuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009H0160003).

Lezoko Udalak 2009ko irailaren 15ko 562 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bitartez Eguneko Zentroa eta Apartamentu babestuen Obra Zuzendaritza teknikoa, hau da Arkitekto bati dagokion obra zuzendaritza eta Aparejadore bati dagokion obraren exekuzioaren zuzendaritza kontratazioa Raimundo Mendiburu, Arkitektoari eta Jose Mari Roteta Aparejadoreari behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • - Prezioa: 54.054 €, BEZ gabe.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.702,7 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Raimundo Mendiburuk Adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Raimundo Mendiburu Arkitektoari eta Jose Mari Roteta Aparejadoreari behin betikoz esleitzea, Eguneko Zentroa eta Apartamentu babestuen Obra Zuzendaritza teknikoa, hau da Arkitekto bati dagokion obra zuzendaritza eta Aparejadore bati dagokion obraren exekuzioaren zuzendaritza kontratazioa behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- 6 poligonoko jarduketa-integratuaren U.E-6.1 exekuzio-unitateko jarduketa-sistemaren aldaketa, behin behinekoz onartzeko proposamena (2009H0430004).

Lezoko Udalak 2009ko azaroaren 17ko Tokiko Gobernu Batzarrean 6 Poligonoko Jarduketa Integratuaren Urbanizatze Jarduketa Programari behin betiko onarpena eman zion.

Urbanizatze Jarduketa Programan zehazten da batetik exekuzio unitate bakarra egongo dela, hain zuzen U.E-6.1, eta unitate honen jarduketa sistema kooperazioa izango dela birpartzelatze proiektuak behin betiko onarpena jaso arte.

Birpartzelatze proiektuak behin betiko onarpena jaso ondoren ordea adierazitako Urbanizatze Jarduketa Programak zehazten du jarduketa sistema aldatu egingo dela eta kontzertazio sistema pribatura pasako dela.

Beraz 2/2006 Legeko 159 artikuluaren edukia kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 6 Poligonoko Jarduketa Integratuaren U.E-6.1 Exekuzio Unitateko Jarduketa Sistema aldatzea eta egun kooperazio sistema publikoa dena kontzertazio sistema pribatura pasatzea.

BI: Akordio hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako aldizkari ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

8.- Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzuaren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2009GZ170002).

Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketaren zerbitzuaren lehiaketa-esleipenerako espedientea azterturik, eta kontratazio mahaiak proposaturik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Behin behinekoz esleitzea Gure Amets Gizarte Elkarteari gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketaren zerbitzua.

BI: Adjudikaziodunak, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hamabost egun baliodunetan, honako hauek egin beharko ditu:

  • a) Behin betiko bermea jarri eta, hala badagokio, berme osagarria. Behin betiko bermea esleipenaren kopuruaren %5ekoa da.
  • b) Zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzako obligazioak egunean dituela kreditatzen duten agiriak ekarri.

HIRU: Administrazio honetan agertu behar da adjudikazioduna, behin betiko adjudikazioaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan, administrazio agirian kontratua sinatzeko.

LAU: Kontratu honetarako gastua, 48.000 €koa, BEZ barne, onartzea (AD-916). Exekuzio epea urte betekoa izango da.

BOST: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Nazio garapenerako dirulaguntzen banaketa onartzeko proposamena (2009GZ050021 eta 2009GZ050022).

Interes sozialeko hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ematea 8.500€tako dirulaguntza Nazio Gunea Kultur elkarteari Nazio Inkesta proiektua laguntzeko (AD-923).

BI: Ematea 10.000€tako dirulaguntza Gaindegia elkarteari (A-922).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

 

10.- Fakturen 43. erlazioaren onarpena.

 

Onartu egin da fakturen 43. erlazioa.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

11.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko azaroaren 17az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.517tik 828.524ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna