2010.eko Martxoaren 23ekoa

Lezon, 2010eko martxoaren 23an, asteartea, 8:25 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira izan Urko Lopetegi Campano eta Pili Legorburu Etxegarai.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko martxoaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Guillermo de Lazon 12 zenbakia duen etxearen fatxada berritzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030004).

Txema González Rodríguezek, Guillermo de Lazon, 12 eraikinaren jabekideen izenean, etxe horretako fatxada berritzeko obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Txema González Rodriíuezi, Guillermo de Lazon, 12 eraikinaren jabekideen izenean, etxe horretako fatxada berritzeko obra lizentzia ematea, baldintza hauekin:

  • Obrak gauzatzeko epea 90 egunekoa izango da, hasten direnetik zenbatuta.
  • Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiekin egingo dira obrak. Horretarako, aldamioak jarri beharko dira, beren babes sareekin.
  • Obra-hondakinak hodien bidez botako dira kontainerrera.
  • Espaloia libre (2 metro) utzi beharko da pertsonak, haur-kotxeak, minusbaliatuak, etab. pasa daitezen.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.080,25 € ordaindu beharko ditu. (eraikuntzen gaineko zergarengatik 1.445 € eta aldamioak jartzeagatik 635,25 €).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Rospino SLri eta Trefilados y Acabados Metálicos S.L.ri galdaragintza tailerra irekitzeko lizentzia emateko proposamena (2009H0050013).

2009ko azaroaren 17ko Tokiko Gobernu Batzarrean aztertu zen eta galdaragintza tailerra irekitzeko lizentzia ematea onartu zen.

4.- Fermín Pinzolas Bidaurreri okindegi eta opildegia irekitzeko lizentzia emateko proposamena (2005H0050005).

Itturrin, S.A.k Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian okindegi eta opildegi bat irekitzeko lizentzia eskatu du.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko otsailaren 23an egindako bileran, ukatu egin zion Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian okindegi eta opildegi bat irekitzeko lizentzia. Izan ere, proiektuari aldaketa batzuk egin zitzaizkion, eta aldaketa horiek justifikatzeko, behar bezala ikus-onetsitako planoak, memoria eta aldaketen kostua aurkezteko eskatu zitzaion.

Aurkeztutako dokumentazioa eta Udal teknikariak egindako txostena aztertu ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Itturrin, S.A.ren izenean, Fermín Pinzolas Bidaurrek aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz, Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian egindako lanak legeztatzea, eta eraikuntzen gaineko zerga, hau da, 2.356,22 € kitatzea.

BI: Itturrin, S.A.ren izenean, Fermín Pinzolas Bidaurreri, Urune kaleko 22-23 zenbakietan dagoen pabilioian okindegi eta opildegi bat irekitzeko lizentzia ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Guillermo de Lazoneko urbanizazio obrak (2009H0110002) eta Saldise Plazako estaltze obren (2009H0110001) likidazioetan izandako gaingastuari buruzko zuriketa txostenen onarpena.

 

2010eko urtarrilaren 12ko Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren 8 zk.ko ziurtagiria eta Saldise plazako birgaitze eta estaltze obren likidazioa (20090110001) eta 5 zk.ko ziurtagiria eta Guillermo de Lazón kalea berriz urbanizatzeko obren amaieraren ziurtagiria (2009H0110002). Tokiko Inbertsioen Estatu Funtsaren babesean egindakoak dira bi obrak.

Onartutako azken likidazioek bi obren esleipen zenbatekoa gainditzen dute. Zuzendaritzaz arduratzen diren fakultatiboek txosten bana egin dute esleipen zenbatekoaren gaineko kostu hazkundea justifikatuz.

Aipaturiko txostenak aztertu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak, bi obretan kontratazio organo gisa, honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Saldise plaza birgaitzeko eta estaltzeko obren eta Guillermo de Lazón kalea berriz urbanizatzeko obren zuzendaritzek eginiko txostenak onartzea. Txosten horietan esleipen zenbatekoaren gaineko kostu hazkundea eta obraren likidazioa justifikatzen eta arrazoitzen dira.

BI: Batzarraren 2010eko urtarrilaren 12ko erabakiak, aipaturiko obren amaieraren ziurtagiriak onartzeari buruzkoak, berrestea eta esleipen zenbatekoaren gainean dakarten hazkundea onartzea, obra zuzendaritzen txostenetan azaldutako arrazoietan oinarrituta.

PERTSONALA

6.- Lezoko Udaleko langileen 2010. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2010PE060002).

Udal honetako departamentu eta langileek 2010. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2010. urteko opor egutegia onartzea:

  • - Idazkaritza.
  • - Gizarte Zerbitzuak.
  • - Kontuhartzailetza.
  • - Hirigintza eta Zerbitzutako bulegoak.
  • - Euskara eta Kultura.
  • - Brigada.
  • - Udaltzaingoa.
  • - Udaltzainburua.
  • - Eskoletako kontserjea.

BI: Akordio honen berri ematea departamentu buruei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

 

7.- Danborrak eta barrilak erosteko dirulaguntza Altzate Auzo Elkartea, Ixkulin Elkartea eta Tiñelu Elkarteari emateko proposamena (2010KU050001).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, idazkariak ohartu duelarik gastuarekiko kontuhartzailearen kontrako txostena, Kultura eta Gazteria sailaren zinegotziak proposaturik, eta kontutan izanik egun aurrekontuetako gastu partidan adostutako dirulaguntza emateko adina dirurik ez dagoela eta hori zuzentzeko asmotan abian dela datorren Osoko Bilkurarako hori zuzentzeko kreditu aldaketa espedientea, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Danborrak eta barrilak erosteko guztira 16.132€tako dirulaguntza ematea (A-135 Kontuhartzailetzak behar adineko kontsignazio falta adierazi du), ondorengo banaketaren arabera:

Udalak (%80) Elkarteak(%20) Guztira

Altzate Auzo Elkartea 2.611,20 652,80 3.264,00

Ixkulin Elkartea 5.694,40 1.423,60 7.118,00

Tiñelu Elkartea 7.826,40 1.956,60 9.783,00

Bi: Dirulaguntza jasotzeko elkarteek udalarekin sinatu behar duten akordio eta konpromiso hitzarmen dokumentua onartzea. Aipatu dokumentu horretan udal inbertsio honen erabilera eta kudeaketa baldintzak islatzen dira, besteak beste:

1.- Danborren erosketarako ardura elkarteek hartuko dute.

2.- Udalak erosketaren aurrekontuaren %80 finantzatuko du. Elkarte bakoitzak bere baliabide propioetatik falta den %20 bideratuko du..

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotzi delegatuarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Aiton Borda Elkarteari 2009. urteko egitasmoa burutzeko dirulaguntzaren bigarren ordainketa egiteko proposamena (2009GZ050001).

Aiton Borda Elkarteko presidenteak 2009an udalak emandako dirulaguntzaren bigarren zatiaren ordainketa egiteko eskaria ikusirik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aiton Borda Elkarteari 2009an Udalak emandako dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzea: 3.842€ (AD-2009/106).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Kultura eta Gazteria sailaren zinegotzi delegatuarengana jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

9.- Fakturen 58. erlazioa onartzea.

Fakturen 58. erlazioa onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

10.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko martxoaren 9az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Urjentziaz batzarkide guztien adostasunarekin ondorengo gaia eztabaidatu eta bozkatu da:

 

11.- EPArentzat lokala alokatzeko proposamena (2010ID180001).

EPArentzat lokal egokirik ez du udalak. Horregatik azken urteetan Zubitxo 15eko 4. lokala alokairuan izan du udalak helburu horretarako. Azken erabakia Tokiko Gobernu Batzar honek 2009ko maiatzaren 5ean hartu zuen.

Alokairu kontratua bukatu berria denez, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Zubitxo 15, 4. lokala alokairuan hartzea urte beterako, 2010/04/15tik 2011/04/14ra bitarte. Prezioa: hilean 846,80 €, BEZ barne. Guztira 10.161,60 € (AD-59). Erabakia baldintzatua dago aurrekontuetan kreditu nahikorik izatera.

BI: Alokairua arautuko duen kontratua onartzea.

HIRU: Alkatea ahaltzea behar diren dokumentuak sinatzeko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.780tik 828.785ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna