2010.eko Abuztuaren 17ekoa

Lezon, 2010ko abuztuaren 17an, asteartea, 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak EZOHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Aitor Iztueta Goikoetxea aritu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

1.- 107 poligonoko 2-A partzelan hotel bat eraikitzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2010H0030007).

 

Eduardo Aranzabal Jauregialzo, Hotel los Quebrantos sozietatearen izenean, obra lizentzia eskatu du 107. industrialdeko 2-A lursailean hotel bat eraikitzeko. Proiektua Eduardo Aranzabal Jauregialzok idatzi eta profesionalen elkargoak ikus-onetsi du.

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu dugu. Honela dio:

"Aurrekariak

2009ko azaroan, Oinarrizko Proiektua aurkeztu zen aipatutako industrialdeko 2A lursailean hotel bat eraikitzeko. Aldeko txostena egin zen, udal araudia betetzen zuelako ( 4m²-ko gehiegizko aprobetxamendua salbu), baina lizentzia emateko beharrezkoak ziren zenbait agiri falta ziren.

Ondoren, 2010eko apirilaren 9an, hotela eraikitzeko lizentzia eskatu zen beste Proiektu batekin. Kontrako txostena egin zen, hirigintza eraikigarritasuna eta eraikin profila gainditzen zirelako, gehienezko okupazioaren kalkulua eta justifikazioa ez zirelako zehazten eta solairu bakoitzaren ebakuazio neurri orokorrak eta partikularrak ez zirelako finkatzen. Azkenik, memorian, ez zen gela kopurua eta gela bakoitzaren azalera aipatzen.

2010eko uztailaren 2an, beste agiri batzuk aurkeztu ziren. Eraikinaren kanpoaldea aldatu zen: soto bat proposatu zen, hasiera batean hirugarren solairuan zeuden instalazioetarako, eta estalki laua. Kontrako txostena egin zen, gehienezko okupazioaren kalkulua ez zelako zehazten eta proiektatutako espazio bakoitzaren azalera erabilgarriak adierazten zituen planorik ez zegoelako.

Txostena

Aurkeztu den Oinarrizko Proiektuaren Eranskinak bete egiten ditu Udal Zerbitzu Teknikoen eskakizunak okupazioaren kalkuluari eta suteen aurkako segurtasuneko CTE-DBI agirian ezarritako gutxieneko baldintzei dagokienez. Horrez gain, proiektatutako espazio bakoitzaren azalera erabilgarriak zehazten dituen planoak aurkeztu dira.

Hala ere, exekuzio proiektua aurkeztean, kontuan hartu beharko da 1. solairuan ez daudela 16,60 m²-ko 26 gela, baizik eta tamaina horretako 25 gela eta 20,60 m²-ko gela bat.

Eraikinaren estetikari dagokionez, konposizio maila handiagoa eskatzen zio fatxaden tratamenduan; izan ere, hotela asko nabarmenduko da eraikitako azalera eta bolumetria direla-eta. Hortaz, fatxaden proposamen berria eta Exekuzio Proiektua batera aurkeztu beharko dira.

Beraz, horiek horrela, aldeko txostena egin zaio Oinarrizko Proiektuari (Eranskina barne) eta Udalbatzari proposatu zaio espedientearekin jarraitzeko".

Horrenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Eduardo Aranzabal Jauregialzori, Hotel los Quebrantos sozietatearen izenean, 07. industrialdeko 2-A lursailean hotel bat eraikitzeko obra lizentzia ematea, baldin eta txosten teknikoan adierazitakoa betetzen baldin badu.

BI: Ezin izango ditu lanak hasi exekuzio proiektua aurkeztu eta onartu arte.

HIRU: Lanak hasi aurretik sokak bota beharko dira, Udalari aurrez aldetik abisatu ondoren.

LAU: Lanak bukatzeko epea hogeita lau hilabetekoa izango da, sokak botatzen direnetik kontatzen hasita.

BOST: Eraikina amaitu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

  • Obra bukaerako ziurtagiri tekniko ikus-onetsia.
  • U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratua eta ikus-onetsia.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren Eskritura.

SEI: 74.575 € ordaindu beharko ditu eraikuntza zerga moduan eta 490,90 € obra handiko tasa moduan.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

2.- Tomas Garbizu kaleko 1, 2, 3 eta 4ean patio eta teilatua konpontzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2010H0030013).

 

Aitziber Zinkunegi Arrillagak, Tomas Garbizu 1, 2, 3 eta 4 sotoetako bizilagunen izenean aipatutako sotoak osatzen duten eraikinean patioa eta teilatua konpontzeko , ikus-onetsitako oinarrizko segurtasun eta osasun estudioa aurkeztu, eta obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aitziber Zinkunegi Arrilagari Tomas Garbizu 1, 2, 3 eta 4 etxeko komunitatearen ordezkari gisa, aipaturiko etxearen patio eta teilatua birgaitzeko obra lizentzia ematea, honako baldintza hauekin:

  • Espaloia libre utzi beharko da pertsonak, haur-kotxeak, minusbaliatuak, etab. pasa daitezen.
  • Oinezkoentzat eta ibilgailuentzat beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiekin egingo dira obrak. Horretarako, aldamioak jarri beharko dira, beren babes sareekin.
  • Obrak gauzatzeko epea 2 hilabetetakoa izango da, hasten direnetik zenbatuta.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1317,25€ ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

3.- Gaintxurizketan bizitza bakarreko etxe bat eraikitzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2007H0030001).

José Manuel Hoyos Aranburuk, 2010eko uztailaren 6an, lizentzia berritzeko eskaera aurkeztu zuen Gaintxurizketan dagoen beste lursail batean familia bakarreko etxe bat eraikitzeko. Horretarako, 2010eko uztailaren 5ean Izaskun Larzabal arkitektoak idatzitako eta arkitektoen elkargo profesionalak ikus-onetsitako Oinarrizko Proiektua aurkeztu zuen. Aurrekontua 178.000 €koa da.

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu dugu. Honela dio hitzez hitz:

"Aurrekariak

Foru Aldundiak N-1 errepidearen saihesbidea (1. Fasea, Gaintxurizketako Gaina-Irungo Bentak) egiteko, baserri bat eraitsi zen. Eskatzailea baserri horretako zati baten jabea zen.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 21ean, 3. industrialdeko 45. lursailean (Gaintxurizketako Gaina) baserri bat berreraikitzeko José Manuel Hoyos Aranbururi obra lizentzia emateko erabakia hartu zuen, arkitekto aholkulariaren txosnenean finkatutako baldintzekin bat etorriz.

Ondoren, exekuzio proiektua egin eta gero, lanak ez ziren hasi jabeen arteko tirabirengatik. Hori dela-eta, Lezoko Udalarekin akordio batera iritsi ziren beste lursail batean etxe berri bat egiteko, lizentziari eutsiz baina beste oinarrizko proiektu bat aurkezteko baldintzapean.

Txostena

Orain aurkeztu den Oinarrizko Proiektuak zehaztu egiten ditu lurzoru urbanizaezinean dagoen aipatutako beste lursail horretan -1. industrialdeko 35. lursaila- eraiki beharreko familia bakarreko etxearen ezaugarri teknikoak.

Horretarako, eraikigarritasun fisikoari dagokionez, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 30.2. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, berreraikitzeko lanek errespetatu egin behako dituzte, gehienez ere, jatorrizko eraikinaren konposizio bolumetrikoa. Konposizio hori aurkeztu zen lehen oinarrizko proiektuaren eranskinean zehazten da. Hauek dira oinarrizko zehaztapenak:

Eraikigarritasun fisikoa: 294,98 m²(t)

Erdisotoa 123,49 m²(t)

B.Solairua 113,64 m²(t)

Teilatupeko S. 57,85 m²(t)

Eraikinaren profila: ES + BS + TS

Altuera: 7 m teilatu-hegalera; 9,25 m gailurrera

Dirudienez, eraikin berriak ez du gainditzen aurrekoaren konposizio bolumetrikoa, izan ere, eraikitako azalera konputagarria 294,17 m²(t)-koa da, eraikinaren profila ez da aldatzen eta teilatu-hegaletaraino dauden altuerak gehienez ere 7 metrokoak dira (hori ematen du behintzat, ez baitaude kotatuta eta planoak ez baitaude karatulan adierazten den eskalan). Gailurraren altuera, ordea, ezin da egiaztatu.

Indarrean dauden Arau Subsidiarioei dagokienez, mugekiko, landa-bideekiko eta ibai-ibilguekiko gutxieneko distantziak bete beharko dira - 10 m -.

Eraikina ondoko lursailen mugetatik eta landa-bidetik 10 metrora dago.

Bestalde, kontuan hartu behar da Lezoko Plan Orokorrari hasierako onarpena eman ondoren, eraikuntza lizentziak bertan behera gelditu direla, besteak beste, lurzoru urbanizaezin guztietan. Hori dela-eta, eraiki nahi den etxe berriak honakoak ere bete beharko ditu: lurzoru urbanizaezinean dauden lursail eraikigarrietan eraikuntza eta erabilera arautzen dituzten ordenantzei buruz hirigintzako arau orokorretan xedatutako zehaztapenak -120. eta 127. artikuluak- eta "Eraikigarritasun fisikoa zenbatzeko irizpideak" izeneko 11. artikuluan xedatutakoa.

Irizpide hauek jarraituz gero, ez da gainditzen gehienez ere baimenduta dagoen eraikigarritasun fisikoa, ezta teilatu-hegaletaraino eta gailurreraino dauden gehienezko altuerak ere (azken datu horiek egiaztatu egin behar dira exekuzio proiektua eta plano kotatuak aurkezten direnean), eta bete egiten dira mugetara (10 m) eta bizitegitarako ez diren eraikuntzetara (50 m) finkatutako gutxieneko distantziak.

Eraikuntzaren Kode Teknikoa araudi sektorialari dagokionez, proiektuak justifikatu egiten du Oinarrizko Proiektu batentzat finkatutako gutxieneko Oinarrizko irizpideak betetzen direla. Gainerako justifikazioak, berriz, idatzi beharreko exekuzio proiektuan jaso beharko dira.

Beraz, horiek horrela, aldeko txostena egin zaio aurkeztutako proiektuari eta Udalbatzari proposatu zaio espedientearekin jarraitzeko.

Hala ere, lanak hasi aurretik, exekuzio proiektu ikus-onetsia aurkeztu beharko da. Proiektu horren arabera, teilatu-hegalak gehienez ere 7 metroko altuera izango du eta gailurrak 9,25 metro. Era berean, igogailuaren egitura teilatupean integratu beharko da, eta etxeko ur beroa izateko beharrezkoa den gutxieneko eguzki sistema eta hobi septikoa justifikatu eta kalkulatu beharko da, aurrekontua barne.

Azkenik, Hondakinak Kudeatzeko Plana eta Kalitatea Kontrolatzeko Plana aurkeztuko dira".

Horrenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: José Manuel Hoyos Aranbururi 1. industrialdeko 35. lursailean familia bakarreko etxea eraikitzeko lizentzia berritzea, baldin eta txoten teknikoan adierazitakoa betetzen badu.

BI: Ezin izango ditu lanak hasi exekuzio proiektua aurkeztu eta onartu arte.

HIRU: Lanak hasi aurretik sokak bota beharko dira, Udalari aurrez aldetik abisatu ondoren.

LAU: Lanak bukatzeko epea hamabi hilabetekoa izango da, sokak botatzen direnetik kontatzen hasita.

BOST: Eraikina amaitu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

  • Obra bukaerako ziurtagiri tekniko ikus-onetsia.
  • U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratua eta ikus-onetsia.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskritura.

SEI: 490,90 € ordaindu beharko ditu obra handiko tasa moduan.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- Guillermo de Lazon 2an igogailu bat jartzeko obra lizentzia onartzeko proposamena (2010H0030005).

 

Ramón Ayarza Orbisok, Guillermo de Lazon kaleko 2. zenbakiko Jabeen Komunitateen izenean, aipatutako eraikinaren barruan igogailu bat jartzeko eskaera aurkeztu zuen 2010eko otsailaren 23an. Horretarako, Ion Balerdi Baztarrika arkitektoak idatzitako eta arkitektoen elkargo profesionalak ikus-onetsitako proiektu teknikoa aurkeztu zuen.

Txosten teknikoa ikusi ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko ekainaren 1ean egindako bileran, erabaki zuen gaia mahai gainean uztea igogailua jartzeko beste aukera batzuk aztertzeko.

Arkitekto aholkulariak eginiko beste txostena aztertu dugu. Honela dio:

Aurrekariak

Guillermo de Lazon kaleko 2. zenbakian igogailu bat jartzeko eskaerari dagokionez, Guillermo de Lazon kaleko 2. zenbakiko Jabeen Komunitateak 2009ko abenduaren 17an egindako Ezohiko Batzar Orokorraren Aktaren kopia bat aurkeztu du. Akta horren arabera, 16 jabe igogailua jartzearen alde daude eta 6 kontra; beraz, partaidetza kuoten %68,921 aldekoa da eta %31,079 kontrakoa.

Era berean, minusbaliotasun maila aitortzen duen idatzi bat aurkeztu da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Departamentuko idazkari teknikoak egindakoa eta sinatutakoa. Idatziaren arabera, Manuel Ayarza Orbisok %36ko minusbaliotasun maila du.

Txostena

2010eko maiatzaren 17an egindako txosten teknikoan adierazten zen igogailua jartzeko proposamenak ez zuela betetzen patioaren gutxieneko azalerari eta argi zuzenaren distantziei buruzko araudia.

Komunitateko bizilagun baten minusbaliotasun mailaren aitorpenak igogailua jartzeko beharra justifikatzen du, eta jabekideen gehiengoak hartutako erabakia denez, errazagoa da aukera horren alde egitea. Nire ustez, igogailua jartzeko beste irtenbide teknikorik ez dagoenez, eta kontuan hartuta komunikazio bertikaleko osagai bat jartzeak, oro har, bizilagunen eta, bereziki, minusbaliotasun mailaren bat dutenen, eta bertan bizi diren adinduen bizi baldintzak hobetzen dituela, Udalbatzak erabaki beharko du zer den komenigarriena.

Dena den, igogailua jartzeko lizentzia emanez gero, eta justifikazioaren koherentziari eusteko, atarian dauden mailak kendu eta arrapala bat jarri beharko da irisgarritasuna hobetzeko, Guillermo de Lazon kaleko 16. zenbakian egin den moduan.

Horrenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ramón Ayarza Orbisori, Guillermo de Lazon kaleko 2. zenbakiko Jabeen Komunitateen izenean, Guillermo de Lazon kaleko 2. zenbakian igogailu bat jartzeko obra lizentzia ematea, baldin eta atarian dauden mailak kendu eta arrapala bat jartzen baldin badu, Guillermo de Lazon kaleko 16. zenbakian egin den moduan.

BI: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 111,24 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Gurutze Santuaren plaza 6an obra lizentzia onartzeko proposamena (2010H0030012).

 

Claudio José Arregi Garmendia, Gurutze Santuaren Plazako 6. zenbakian dagoen etxeko (Indio Enea) jabekideen izenean, aipatutako etxea birgaitzeko obra lizentzia eskatu zuen 2010eko ekainaren 22an. Horretarako, 2010eko ekainaren 14an UBEE S.L.P. arkitektoek idatzitako eta arkitektoen elkargo profesionalak ikus-onetsitako Exekuzio Proiektua aurkeztu zuen. Aurrekontua 834.985,94 €koa da.

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu dugu. Honela dio:

Aurrekariak

Lezoko udalak, 2006ko urriak 31n egindako osoko bilkuran, behin betiko onartu zuen Hirigintzako Hitzarmen bat. Hitzarmen horren bidez, Udalak, adostutako prezio baten truke, 539,17 m²-ko lurra erosi zuen Indio Enea etxearen atzealdean, eta bertako jabeek baimena lortu zuten egungo hiru etxebizitzak banatu eta 6 etxebizitza egiteko, etxe mugakidearekin (5. zenbakiarekin) bat egin arte atzeko hondoa handitzeko eta, hegoaldeko fatxadan zegoen antzeko altuera librea lortze aldera, iparraldeko isurialde triangeluarraren inklinazioa aldatzeko.

2010eko apirilaren 21ean, Udalbatzak behin betiko onartu zuen Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia. Plan horren barruan zeuden aipatutako zehaztapenak.

Txostena

Orain aurkeztu den exekuzio proiektuak Indioenea etxea birgaitu eta iparraldeko fatxada handitu nahi du sei etxebizitza egiteko, beheko solairuan eta solairuarte zati batean hirugarren sektorerako erabilerari eutsiz.

Agiriaren barruan daude Segurtasunari eta Osasunari buruzko Azterlana, Kalitatea Kontrolatzeko Plana, Hondakinak Kudeatzeko Azterlana eta Irisgarritasun Fitxak. Agiriarekin batera, Telekomunikazio Azpiegitura komunaren Proiektua aurkeztu da, 2010eko maiatzaren 12an ikus-onetsitakoa eta Gorka Leal Irastorza Telekomunikazio Ingeniariak idatzitakoa.

Udal plangintza

Indio Enea etxea Gurutze Santuaren Plazako 6. zenbakian dago, eta Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian jatorria duen hirigintzako araudiaren menpe dago.

Aipatutako plangintzako agiriaren E-10 eta E-19 (iparraldeko fatxadaren zabalpenak eragindakoa) Eraikuntza Unitateei buruzko ordenantza partikularretan eta Ordenantza Orokorretan xedatutakoarekin bat etorriz, aurkeztutako proiektuak egungo eraikina zaharberritu nahi du, eta errespetatu egiten ditu jatorrizko elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak. Horrez gain, hobetu egiten du irisgarritasuna, igogailu bat jarri nahi delako zati nagusiari atxikitako lekuan.

Era berean, 1,40 m handitzen da iparraldeko fatxadaren eraikuntza hondoa, harik eta etxe mugakidearekin bat egin arte, eta gailur lerroa luzatu eta atzeko isurialde triangeluarraren inklinazioa aldatzen dira, teilatupeko solairuan bizi ahal izateko beharrezkoa den altuera lortzeko.

Esku-hartze horiekin ez da Plangintzan baimendutako eraikigarritasun fisikoa gainditzen, ez baitira aldatzen bertan xedatutako zehaztapenak. Ondorioz, bere horretan geratzen dira iparraldeko fatxadaren tratamenduari buruz ordenantza partikularrean zehaztutako konposizio irizpideak.

Diseinu eta bizigarritasun baldintza orokorrei dagokienez, proiektuak ez ditu urratzen Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezian eta abenduaren 30eko Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko Jarduketa Babestuei buruzko 317/2002 Dekretuaren IV. Eranskinean finkatutako parametroak.

Dena den, espazio komunetik estalkira igotzeko sarbide bat egin beharko da, eta eraikineko erabiltzaile guztiei zerbitzua eskainiko dien antena bakarra jartzeko ahaleginak egingo dira.

Araudi sektoriala

 

Proiektuan, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren eta Irisgarritasun Legearen oinarrizko baldintzak betetzeko beharrezkoak diren agiriak daude, eta aplikagarri zaizkion atal guztiak justifikatzen dira.

Beraz, horiek horrela, aldeko txostena egin zaio aurkeztutako proiektuari eta Udalbatzari proposatu zaio espedientearekin jarraitzeko".

Horrenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Claudio José Arregi Garmendiari, etxeko jabekideen izenean, Gurutze Santuaren Plazako 6. zenbakian dagoen etxean sei etxebizitza egiteko obra lizentzia ematea, baldin eta espazio komunetik estalkira igotzeko sarbide bat egiten bada, eta eraikineko erabiltzaile guztiei zerbitzua eskainiko dien antena bakarra jartzeko ahaleginak egiten badira.

BI: Lanak bukatzeko epea hemezortzi hilabetekoa izango da, obra lizentzia lortzen direnetik kontatzen hasita.

HIRU: Eraikina amaitu ondoren, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu beharko du, agiri hauekin batera:

  • Obra bukaerako ziurtagiri tekniko ikus-onetsia.
  • U-4 inprimakia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratua eta ikus-onetsia.
  • Eraikuntza berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskritura.

LAU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 41.749,29 € ordaindu beharko ditu.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

6.- 107 Poligonoko 5 lursailaren emakida demanialaren kontratu espedienteari hasera emateko proposamena onartzea (2010H0380004).

Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko 5 lursailaren jabea da.

Lursail hau jabari publiko izaera dute.

Aipatu lursailak, bakoitzak 1.513 m²ko azalera du. Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioen arabera lur hiritargarria bezala sailkatua eta aparkaleku erabilerara xedatuak daude.

Administrazio Publikoen Ondarearen 33/2003 Legearen 93 eta hurrengo artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 78 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik jabari publikoko ondasunen emakida esleitzerakoan, adierazitako artikulu horiek eta kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 93 eta hurrengo artikuluek zein 122 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda, Hirigintza eta Ingurugiroko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 107 Industri Poligonoko 5 lursailaren emakida demaniala kontratatzeko espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez.

BI: kontratu hau arautuko duten administrazio baldintza agiria onartzea.

7.- 1 Sektoreko B2 eta B3 partzeletako "B" blokeko 15 etxebizitzen lehen erabilerarako lizentzia onartzeko proposamena (2010H0300003).

Luis Mª Arozamena Elorza, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean, 2010eko ekainaren 4an, Lezoko 1. Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "B" blokea lehenengoz erabiltzeko lizentzia eskaera aurkeztu zuen. Eskaerarekin batera, Agustin Mitxelena Pelaez arkitektoak idatzitako eta dagokion profesionalen elkargoak ikus onetsitako obra bukaerako ziurtagiria eta agiri hauek aurkeztu zituen:

Hona hemen aipatutako agiriak:

* Obra Zuzendaritzaren obra bukaerako ziurtagiria

* Egindako obraren bukaerako likidazioa

* Egindako aldaketak justifikatzen dituen memoria

* Eraikuntzaren kokapen planoa

* Barruko banaketa berriaren planoa

Horrez gain, agiri hauek aurkeztu ditu:

  • Obra berriaren eskritura.
  • U-4 inprimakia, ondasun higiezinen gaineko zergari dagokiona.
  • Kanpoaldeko argazkiak.

Ondoren, agiri hauek erantsi ditu:

  • Egindako obraren bukaerako likidazioa: 1.379.616,88 €
  • Aldatutako solairuen -sotoko solairuaren, beheko solairuaren, lehen solairuaren eta teilatupeko solairuaren- planoak

Arkitekto aholkulariak eginiko txostena aztertu dugu. Honela dio:

"Aipaturiko eraikuntza Lezoko Udalak 2009ko urtarrilaren 27an emandako lizentziaren babespean eraiki zen, horretarako aurkeztutako exekuzio proiektuaren arabera, udal zerbitzu teknikoek aldeko txostena egin ondoren.

Lehenengoz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziaren helburua da obra hirigintzako lizentziaren babespean egindako obraren exekuzio proiektura egokitu dela egiaztatzea. Beraz, horretarako, 2010eko ekainaren 15ean, egindako obra ikusteko bisitaldia egin zen, ondo dagoela eta eraikuntza prozesuan proposaturiko aldaketak behar bezala egin direla egiaztatzeko.

Aldaketa horiek ez dute eraikigarritasuna handitu, eta ez dute eraikuntza profila, altuera, estalkiaren malda edo beste ezer aldatu. Hori bai, ur kontagailuak sotoan instalatu beharrean, beheko solairuan jarri dira, udal ur zerbitzuen eskakizunak betetzeko. Horrela, geratu den espazioan beste aparkaleku plaza bat eraiki da. Guztira, 15 garaje eraiki dira "B" blokearen eremuan. Era berean, 8 trasteleku egokitu dira garaje plaza irekien atzealdean, eta aparkaleku plaza horien gutxieneko azalera erabilgarriari eutsi zaio.

Solairu bakoitzean eta sotoan beharrezkoak diren su-itzalgailuak eta garajean hornitutako sute-ahoak instalatu arren, ez da nahitaezko justifikazioa aurkeztu obra bukaerako dokumentazioan, eta 2009ko irailaren 11n garajeen jarduera proiektu gisa aurkeztutakoa ez dator bat egindakoarekin.

Aparkaleku publikoko zuzkidurei eta garaje sototik irteteko itxaron behar den denborari dagokienez, bete egin dira lizentzian finkatutako baldintzak.

Bestalde, eraikuntzak beharrezkoak diren azpiegiturak ditu eta segurtasun, osasungarritasun eta apaindura publikoko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta instalazioak martxan daude. Halaber, oinezkoen eta ibilgailuen sarbideak bukatuta daude; argiak instalatzea eta udal saretik martxan jartzea baino ez da falta.

Amaitutako obra lizentziara eta egindako aldaketetara egokitzen da, eta, funtsean, ez du proiektua aldatzen. Eraikuntza sokak botatzeko planoan ezarritakora egokitzen da.

Hala ere, eta kontuan hartuta sotoko plazen banaketa berria eta aipatutako 8 trastelekuak, jarduera lizentziaren eskaera aldaketa aurkeztu beharko du sustatzaileak, udal arkitekto aholkulariaren txostenarekin bat etorriz, txostena egin eta martxan jartzeko.

Beraz, horiek horrela, aldeko txostena egin zaio 1. Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "B" blokeko etxebizitzak lehenengoz erabiltzeko lizentzia eskaerari, aurkeztutako obraren azken dokumentazioaren arabera. Dena den, gogorarazten diogu, garajea martxan jartzeko, lehen aipatutako aldaketa aurkeztu beharko duela udal zerbitzu teknikoek txostena egin ahal izateko eta martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren 3. artikuluaren IV. Eranskinarekin bat etorriz bideratu ahal izateko.

Azkenik eta kontuan hartuta 1. Sektoreko urbanizazioa amaituta eta onartuta ez dagoela, berme bat aurkeztu beharko du egin gabeko bigarren faseari dagozkion lanak amaituko direla bermatzeko. Kopuru hori "B" lursailari dagokion partaidetza kuotaren proportzionala izango da (%14,9957), egin beharreko urbanizazio lanaren kopuruarekiko (2.297.254 €), hain zuzen ere, 397.313 €.

Horrenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Luis Mª Arozamena Elorzari, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean, Lezoko 1. Sektoreko B2-B3 lursailean dagoen "B" blokeko etxebizitzak lehenengoz erabiltzeko lizentzia ematea, baldin eta erabakiaren jakinarazpena jaso eta hilabete bateko epean baldintza hauek betetzen baditu:

1.- Garajeei buruzko agiriak aurkeztu beharko ditu, txosten teknikoan adierazten den moduan. Agiri horiek aurkeztu ondoren, garajeen lizentzia emateko espedientea bideratuko da.

2.- Hartune lizentzia eskatu beharko du etxebizitza bakoitzarentzat. Horretarako, jabe bakoitzaren izen-abizenak eta helbidea adierazi beharko du, jabeek alta eman ahal izateko eta ur zerbitzuaren udal erroldan egoteko.

BI: Txosten teknikoan adierazten den moduan, 397.313 €ko bermea aurkeztu beharko du egin gabeko bigarren faseari dagozkion lanak amaituko direla bermatzeko.

HIRU: Lehenengoz erabiltzeko lizentziaren gaineko eskubideengatik 5.513,94 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- 107 Poligonoko hondeaketa obrak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea, Baldintza Administratiboen Agiria onartzea eta obraren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100009).

Lezoko Udalak 107 poligonoko urbanizazio proiektuaren eranskina onartu zuen behin betikoz 2010eko ekainaren 30eko gobernu batzordean, Jorge Lizarribar Sans ingeniariaren txostenean jasotzen diren aldaketekin.

Proiektu hau Matias Grande Pison Ingeniariak idatzirikoa da eta 2009ko ekainaren 24 Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak bisatua. Halaber Jorge Lizarribar Sans ingeniariak aipatu proiektuari egindako txostena Elkargo berak bisatu zuen 2010eko maiatzaren 10ean.

Proiektu honetan bi atal bereiz daitezke, batetik hondeaketari dagokiona eta bestea mendiaren egonkortzea dagokiona. Obra hauek bereizgarriak izanik, kontratu honen xedea adierazitako proiektuan jasotzen diren hondeaketei dagokiona da.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Proiektuaren arabera obra honen aurrekontua 200.000 ( BEZ gabe) € baino txikiagoa da, beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Excavaciones y Transportes Alvarez, S.L.

2.- Transportes y Excavaciones Garayar, S.L.

3.- Excavaciones Oyartzun, S.L.

Hauen eskaintzak aztertu ondoren ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik Excavaciones Oyartzun, S.L.k aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza eta Ingurugiroko zinegotzi delegatuak proposaturik, hona hemen Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak:

BAT: 107 Poligonoko hondeaketa obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea.

HIRU: 107 Poligonoko hondeaketa obrak Excavaciones Oyarzun, S.Lri behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 114.599,25€, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea: 2 hilabete.

LAU: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 5.730 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

BOST: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

SEI: Akordio hau proiektu honen gastuari aurre egiteko derrigorrezkoa den aurrekontu gordailua 2010ko urriaren 30rako izatera baldintzatzea da.

9.- 107 Poligonoko mendiaren egonkortze obrak esleitzeko kontratazio espedientea onartzea, Baldintza Administratiboen Agiria onartzea eta obraren behin behineko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100010).

Lezoko Udalak 107 poligonoko urbanizazio proiektuaren eranskina onartu zuen behin betikoz 2010eko ekainaren 30eko gobernu batzordean, Jorge Lizarribar Sans ingeniariaren txostenean jasotzen diren aldaketekin.

Proiektu hau Matias Grande Pison Ingeniariak idatzirikoa da eta 2009ko ekainaren 24 Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialak bisatua. Halaber Jorge Lizarribar Sans ingeniariak aipatu proiektuari egindako txostena Elkargo berak bisatu zuen 2010eko maiatzaren 10ean.

Proiektu honetan bi atal bereiz daitezke, batetik hondeaketari dagokiona eta bestea mendiaren egonkortzea dagokiona. Obra hauek bereizgarriak izanik, kontratu honen xedea adierazitako proiektuan jasotzen diren mendiaren egonkortzeari dagokiona da.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratu Legearen 6 artikuluan aurreikusitako obra kontratu bat da, beraz aipatu legeko 105 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Proiektuaren arabera obra honen aurrekontua 200.000 ( BEZ gabe) € baino txikiagoa da, beraz 153-2, 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea.

Horrela 3 enpresa gonbidatu ondoren, hirurak aurkeztu dituzte euren proposamenak, hain zuzen ere ondorengo hauek:

1.- Técnicos en Estabilizaciones e Inyecciones, S.A. (TESINSA).

2.- Miramar Guinitados, S.A.

3.- S.L. de Estabilización y Control de la Erosión (SLECE).

Hauen eskaintzak aztertu ondoren ekonomikoki eskaintza egokiena, baldintza agiriko 16 atalak xedatzen dituen irizpideak kontuan izanik Técnicos en Estabilizaciones e Inyecciones S.A. (TESINSA)k aurkeztu duena da.

Hori dela eta baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza eta Ingurugiroko zinegotzi delegatuak proposaturik, hona hemen Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak:

BAT: 107 Poligonoko mendiaren egonkortze obren kontrataziorako espedientea onartze eta arautuko duten Baldintza pleguak onartzea.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea.

HIRU: 107 Poligonoko hondeaketa obrak Técnicos en Estabilizaciones en Inyecciones, S.A.(TESINSA)ri behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 69.256,91 €, BEZ gabe.
  • Exekuzio epea: 2 hilabete.

LAU: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 5.730 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

BOST: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

SEI: Akordio hau proiektu honen gastuari aurre egiteko derrigorrezkoa den aurrekontu gordailua 2010ko urriaren 30rako izatera baldintzatzea da.

10.- Arretxene kalea 4ko beheko solairuan egindako hiru etxebizitzen lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2010H030004).

 

Gure Bus, SAL entitatearen izenean, Mikel Iriarte Etxeberriak lehen erabilpen lizentzia eskatu du Arretxene Kaleko 4 zenbakian etxabean eraikitako 3 etxebizitzentzat.

 

Era berean, hiru etxebizitza hauen Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren Behin-betiko Kalifikazioa eskatu du.

 

Aipatu etxebizitzak egiteko lokaletan erabilera aldaketa onartua du udalak 10/62 Alkatetza Dekretuaren bitartez.

Lezoko Udalak 2010eko otsailaren 9ko Tokiko Gobernu Batzordearen akordioaren bitartez Gure Bus, S.A.L.i adierazita hiru etxebizitzak eraikitzeko baimena emateaz gain udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatu zituen behin behinekoz.

Lehen erabilpena eskatzen den hiru etxebizitzen obra berriaren eskritura aurkeztu da eskaerarekin batera. Eskritura honetan etxebizitza hauek udal etxebizitza tasatu kalifikatzearen baldintzak jasotzen dira.

Lezoko indarrean dagoen bizitegirako hiri lurzoruko hainbat eremutako lokaletan hirugarren sektoreko erabileratik etxe­bizi­tza erabilerara alda­tzeko ordenan­tza­ berrikusiaren 6. artikuluak xedatzen duena kontuan izanik.

Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.

Udal arkitekto aholkulariaren txotenak adierazten duena aintzat hartuz

 

Beraz, Hirigintza eta Ingurugiro delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Aipatu hiru etxebizitza hauei Udal Etxe­bizi­tza Tasatuaren behin-betiko Kalifikazioa ematea, ondorioz etxebizitza hauen gehienezko salmenta prezioak ezingo du 1,8 indizea gainditu, eskualdatzeko unean indarrean dagoen Erregimen Orokorreko BOEn gehieneko prezioari dagokionean.

Halaber etxebizitza hauek udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatzeak ondorengo baldintza hauek bete behar izatea dakarkie:

1. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

-UETen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, ordenantza honetako 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

2. Kontratuak onestea.

UETak lagatzeko kontratu guztiak, bai jabetza osoan bai azalera jabetzan egiten direnak, bai alokairuan ematen direnak, udal Administrazioak ontzat hartu beharko ditu, ontzat hartu gabe ezin izango baitira Jabetza-erregistroan sartu.

3. Erregistroan inskribatzea.

UETen behin-betiko kalifikazioa -bertan etxebizitzen eta haiekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa zehaztuko da- jakinaraziko dio Udalak dagokion Jabetza-erregistroari, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

BI: Gure Bus, S.A.L.ri, Arretxene kaleko 4 zenbakiko behe solairuko 3 lokaletan hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilera pasatzeko behin betiko baimena ematea.

HIRU: Gure Bus, SAL entitateari Arretxene kaleko 4 zenbakian etxabean arestian adierazitako 3 etxebizitzentzako lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 150,- €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.268tik 522.284era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna