2014ko apirilaren 28a

Lezon, 2014ko apirilaren 28an, astelehena, goizeko 9:15etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Pleno Aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Angel Portugal Formoso eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko apirilaren 14an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. HIE 4 KABITTE eremuko Exekuzio Unitatearen birpartzelatze proiektuaren hasierako onarpenaren proposamena (2013H0430001)

Lezoko Udalak 2013ko azaroaren 28ko Osoko bilkuraren akordioaren bitartez behin betiko onarpena eman zion HIE 4 KABITTE Hiri Antolakuntzarako Plan Bereziari.

Adierazitako Plan Berezi honek exekuzio unitate bakarra mugatzen du.

Bestalde, Lezoko Udalak zenbait hitzarmen izenpetu ditu exekuzio unitateko jabeekin hirigintza eskubideak dirutan ordezkatzeko.

Lezoko Udaleko zerbitzu teknikoak HIE 4 KABITTEko Exekuzio Unitateko Bierpartzelatze proiektua idatzi dutenez.

2/2006 Legearen 48 artikuluak eta 3288/1978 Errege Dekretuz onarturiko Hirigintza Kudeaketa Araudi Orokorrak xedatzen duena kontuan izanik,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: HIE 4 KABITTEko exekuzio unitatearen birpartzelatze proiektuari haserako onarpena ematea.

BI: Akordio hau HIE 4 KABITTEko exekuzio unitateko lursailen jabe eta interesdun guztiei jakinaraztea

HIRU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, prentsa idatzian eta iragarki oholean argitaratzea jendaurrean 20 eguneko epean edukiaz, interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezan.

GIZARTE ZERBITZUAK
3. “Ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua” kontratuaren esleipena “Gure Amets Gizarte Elkarteari” egiteko proposamena (2013ID170007)

Tokiko Gobernu Batzarrak joan den martxoaren 17an onartutako Ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa buruturik, Kontratazio Mahaiaren proposamenarekin bat, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: “Ingurune irekian gizarte heziketa” zerbitzuaren kontratua Gure Amets Gizarte Elkarteari esleitzea. Kontratuaren prezioa 48.000€/urtean izango da (BEZ gabe) eta kontratua burutzeko epea bi urtekoa, beti ere, administrazio baldintza zehatzen orrian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe, proposatutako hobekuntza guztiak barne.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 10 egun balioduneko epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Berme honen zenbatekoa 2.500€ da .

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 3.000€ izango da, gehienez.

c) I.A.E-n Lezon edo Gipuzkoan altan dagoenaren agiria.

d) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

4. 2014. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren banaketa irizpideak finkatzeko proposamena (2014GZ020005)

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza jaso ahal izango dute, 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretuak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzari buruzkoa, jasotako baldintzak betetzen dituztenek.

BI: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza banatzeko, udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.

Hauek dira irizpideak:


A.) Gehienez kontzeptu batengatik emango da laguntza. Bigarren kontzeptu bat eman ahal izateko gizarte langileak beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko du, gizarte txostena bidez.
B.) Kopuruak ondorengoak izango dira:
KONTZEPTUAK

KONTZEPTUAK

Pentsiodunak

Alokairua

Gehienez %70 - 250€/ hilean

Etxebizitza maileguen interesak eta amortizazioa

Gehienez %70 - 250€/ hilean

Mantenua(12 hilabete: argia, gasa,ura-estolderia,zaborra komunitatea eta ibi)

Gehienez 1.110€/urtean

Zorpetzeak

Gehienez 1.850€/urtean

Altzariak eta elektrogailuak (linea txuria)

Gehienez 500€/urtean

Etxebizitza egokitzapenak, konponketak eta instalazioak

Gehienez 500€/urtean

Oinarrizko beharrak (bidaiak,arlo sanitarioak egiten ez dituen konponketak,betaurrekoak,kanguruak,,)

Gehienez 925€/urtean

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKERA

5. 2014. urterako Euskara Sailaren dirulaguntzak emateko proposamena (2014KU030001)

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena ikusirik,

Kultur zinegotzi honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2014 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeren banaketa Kulturako Zinegotzi delegatuarengan uztea.

HIRU: Oinarrien berri deialdi bidez ematea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko anuntzio bidez.

LAU: Gastua onartzea 20.000 € (A-249).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko apirilaren 28an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105392tik 1105395ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna