2016ko abenduak 26

Lezon, 2016ko abenduaren 26ean, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2016ko abenduaren 13an egindako bilkurako akta onartzea (2016ID210022).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.


HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Zubitxo kalea 2ko lokala taberna-kafetegi batean egokitzeko eta ondoren jarduera gauzatzeko obra baimena emateko proposamena (2016H0040011).

M.N.A.A.k, 2016/11/03an, egindako eskaeraren bidez, Zubitxo kalea 2, beheko lokalean taberna-kafetegi bat egokitzeko eta ondoren jarduera gauzatzeko obra eta jarduera baimena eskatzen du.

Horretarako, Oreka Ingenieriaren bidez egindako “Proyecto de ejecución y actividad para nuevo bar-cafetería” proiektua eta obra zuzendaritzaren onarpenaren ziurtagiria aurkezten ditu, Elena Mundarra Clavero, Industri Ingeniaritzak, sinatuta .

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko Oniritzi data: 2016/11/02.

Aurkeztutako proiektuaren atalak:
A1.- Memoria descriptiva y ambiental
A.1.1.- Descripción del local
A.1.2.- Fotografías del las fachadas
A.1.3.- Descripción de las obras a realizar
A.1.4.-Justificación del cumplimiento de la normativa de aplicación
A.1.5.-Presupuesto
B1.- Conclusión
B2.- Proyecto eléctrico
B3.- Estudio acústico
C1.- Estudio básico de seguridad y salud
C2.- Estudio de gestión de residuos de la edificación
Planoak (8)

Aleak: 1 paperean eta CD 1

TXOSTENA

Jarduera berria, Zubitxo kalea 2 egokituko da, etxebizitza eraikinaren beheko solairuan, Lezoko Plan Orokorrarekin eta 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorrean jarduera sailkatuetan 3.kapituluarekin bat datorrela, taberna-kafetegia jarduera egokitu daiteke.

-Ezaugarriak: Jarduera: Bar-Cafetería

Sailkapena:
-“Jardueraren aldez aurreko jakinarazpena bete behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak” Otsailaren 27ko 3/1998 Legearen II.B eranskineko sailkapenaren arabera.
-“Molesta” Decreto 171/1985 de 11 de Junio por el que se aprueban las normas técnicas de carácter general de aplicación a las actividades molestas, insalubres, nocivas y peligrosas a establecer en suelo urbano residencial.

Lokalaren azalera eraikita:77,00m2
Lokalaren azalera erabilgarria: 60,49m2
Okupazioa proiektuaren arabehera: 30 pertsona.
Egin behar diren barruko obraren aurrekontua: 60.082,15€

Proiektua bete edo/ta aldatu behar da honako puntuak aurkeztuz:

-Kalitate kontrolaren plana aurkeztu beharko da, Eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuaren arabera.

- Proiektuan “A.1.3.1.- Estudio funcional” atalean honela dio:
“El bar-cafetería dispondrá de acceso directo a la zona de atención al público desde la terraza exterior de la calle Zabaleta. El aprovisionamiento de mercancías se realizará directamente por acceso diferenciado y con vestíbulo previo.”
Bezeroen eta janari eta produktuen sarrera ea zein kaletik burutuko den argitu beharko da.

-Eraikinaren plantaren baitan lokalaren kokapen planoa aurkeztu beharko da, sarrerak eta kaleak aipatuz.

-Altxaera planoak aurkeztu beharko dira, kotak zehaztuta (gaur egungo egoeran eta egoera berrituan).

-Lokalaren altuera librea gutxienez 3,00 metrotakoa izan beharko da, 80m²ko azalera arteko lokalen sailkapenean sartzen baita eraberritu nahi den lokala (komunetan, biltegietan… izan ezik).

-Barruko airearen eraberritze kalkuluen justifikazioak aurkeztu beharko dira. Lokalaren fatxadan aireztatzeko saretak daudenez, planoetan zehaztu beharko da goiko etxebizitzekiko gutxienez 3 metroko distantzia mantentzen dela.

-Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 lege orokorraren II eranskinean jasotzen den moduan, eta jarduera GOGAIKARRI den heinean, etxebizitzetarako hiri-lurretan jartzekoak diren ekintzabide nekagarri, osasunkaitz, kaltegarri eta arriskutsuekin erabili beharreko arau teknikoak jasotzen dituen ekainaren 11ko 171/1985 Dekretuko 1 ataleko 1.go kapituluaren arabera, honako bete beharko du:

Aireztapena:
-4m² baino gutxiagoko azalera daukaten tabernen sukaldeak, eta bere erabilera pintxoak eta tapak prestatzeko soilik denean, derrigorrez instalatu behar den ke-erauzgailuak, gasak arazteko sistema bat eduki behar du, eta bere hustuketa lokal publikoaren barrurantz izango da.

Sukaldea, frijigailua, plantxa, erretokia, etab. duten jardueretan, ke eta gasen hustuketa horretarako soilik erabiliko den kebide batetik egin beharko da, horretarako beharrezkoak diren biltze eta kanpora botatzeko sistemak egokiak erabilita, eraikuntzaren teilatu-hegala erlaitza baino bi metro garaiago eraman beharko dira, eta beti ere auzokoei usainik, zaratarik eta dardararik helarazi gabe.

Aurkeztutako proiektuan, produktuak prestatzeko labea eta plantxa egongo direla jasotzen da, beraz, 3.1.2. puntuan jasotzen dena bete beharko da aireztapena eta keen hustuketari dagokionean.

Zaratak eta bibrazioak:
3.2.1. Mota guztietako makinen finkatzea dardararen kontrako elementuen bitartez egin beharko da. 3.2.2. Eraikinaren egiturara, gertuko lokal eta etxebizitzetara bibrazioak transmititzea ekidingo da.

Proiektuaren arabera lokala hosgabetuko da. Edozein kasutan, hurbileneko etxebizitzen barnean ezingo dira 40 dB(A)k gainditu gaueko 22ak arte, eta 30 dB(A)k goizeko 8ak arte, hots maila jarraitu baliokidean neurtuta (Leg 60-s), eta ezta 45 eta 35 dB(A)ko gehieneko soinu maila ere, goizeko 8etatik eta gaueko 22etatik aurrera, hurrenez hurren.

Lokalean klimatizazio sistema bat instalatuko da, eta biltegian hozkailu kamara bat, biek ala biek ezingo dute zaratarik edo bibraziorik igorri, aurreko puntuan adierazi den moduan.

Proiektuan Azterlan Akustikoa aurkezten da.
Lokalak ondoan dituen etxebizitzekiko izan beharko duen isolamendua orokorra 55dB(A)koa izango da gutxienez.
Musika aparatuei dagokienez, irratia, telebista eta musika haria bakarrik erabili ahal izango dira, eta lokaleko edozein puntutan 75 dB(A) ez gainditzeko moduan ainguratuta egongo dira aparatuok, ate bikoitzik ez dagoelako.

-Kanpoan mailak eta aulkiak jartzeko, Ordenantza bete eta baimena eskatu beharko da. “Bide publikoan edo erabilera publikoko eremuetan terrazak eta mahai multzoak jartzea arautzeko udal Ordenantzaren arabera. (GAO 2012-10-29) “


Azterturik interesatuak egindako eskaera eta espedientea, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.N.A.A.ri, taberna-kafetegi jarduera martxan jartzeko beharrezko lanak egiteko obra baimena ematea, aurreko atalean aipatzen diren puntuak aurkeztu ondoren, eta aurkeztutako aurrekontua aldatzen bada, aurrekontu berria aurkeztu beharko delarik

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 3.004,11€ ordaindu beharko dira eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan.

HIRU: Obra bukatu ondoren ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

Obra amaierako dokumentazioa eta ziurtagiriak, dagokion teknikariak sinatua.
Jarduera klasifikatu hori aurretiazko komunikazioaren menpe dagoenez, obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jarri baino lehen, jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta sinatuta aurkeztu beharko ditu, dagokion tasa ordaindu ondoren .

Ziurtagiri teknikoa, obrak aurkeztutako proiektua eta jarritako baldintzak eta arauak betetzen dituela adieraziz.

Instalazio elektrikoaren buletina eta ziurtagiria

Suteen aurkako babeserako instalazioaren ziurtagiria eta honen mantenu lanen kontratua.

Lokalaren itxituren isolamendu akustikoen neurketak aurkeztu beharko dira, ondoko etxebizitzetan eskumena duen teknikoak burututa, eta neurketak gune publikoan eta baita kamara eta biltegi aldean ere eginda.


3. Sistiaga-enea eraikinari dagokion hirigintza hitzarmena argitaratzeko proposamena (2016H0360004).

Lezoko udal zerbitzu teknikoak Sociedad Gesolnor S.L.rekin izenpetzeko hirigintza hitzarmen zirriborro bat idatzi dute.

2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian xedatzen dena kontuan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Sociedad Gesolnor S.L.rekin izenpetzeko hirigintza hitzarmenaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta jendaurrean 20 egunez edukitzea.

4. Altamira auzoko irisgarritasuna bermatzeko proiektua idazteko eta lanen zuzendaritzarako kontratu esleipenaren berreste proposamena (2016ID160004).

Altamira auzoa Lezoko herrigunetik kanpo kokatzen da, eta honekiko loturak nahiko zailak dira. Alde batetik GI-2638 errepideak eta GI-636 errepidearen biribilguneak erabateko mozketa eragiten dutelako, baina batez ere, muino batean kokatzeak sekulako sestra aldaketa eragiten duelako.

Gaur egun, Altamirara oinezko sarbidea bi puntutatik egiten da, Bekoerrota kiroldegiaren alboan dagoen oinezkoentzako zubitik, eta GI-636 errepidearen biribilgunetik auzora sarbidea ematen dion errepidearen alboko espaloitik. Kiroldegiko zubia igaro ondoren auzora igotzen den bidezidorrak ez ditu irisgarritasun baldintzak betetzen, eta beste sarbideko espaloiak aurreko bidearen malda baino leunagoa badu ere, %6a gainditzen du baita ere.

Bestalde, kontuan izan behar da Altamira auzoan 449 biztanle daudela erroldatuta gaur egun, muinoaren goiko aldean kokatzen den Joanes Etxeberri institutuak 246 ikasle dituela, eta auzoaren azpiko aldean dagoen Altzate udal igerilekuak 4.200 bat bazkide dituela. Gainera, Lezoko udalerriak duen parkerik handiena ere Altamiran bertan kokatzen da. Honenbestez, auzoko bizilagunek, institutuko ikasleek, igerilekuko erabiltzaileek, edota parkera joan nahi duen edozein lezoarrek, oinez mugitzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituzten ibilbiderik ez dauzkate gaur egun.

Irisgarritasun Planaren eranskin moduan, Lezoko Udalbatzak 2016ko irailaren 29an ospatutako osoko bilkuran guABIAN elkarteak burututako Irisgarritasun Bertikalaren Plana onartu zuen. Bertan, Lezoko udalerriaren azterketa burutzen da, eta orografiak sortzen dituen sestra maila aldaketa bortitzak dauden guneetan igogailuen bidezko komunikazioa proposatzen da, gainontzean, irisgarritasun baldintzak beteko lituzketen oinezko ibilbideak eratzea oso zaila egiten delako.

Eranskin horretan jasotzen den gunerik garrantzitsuena Altamira auzoarena da. Azken batean, arestian zehaztu den moduan, sestra aldaketak oso garrantzitsuak direlako. Auzo osoa, eta bertan dauden ekipamendu publikoen irisgarritasuna bermatzeko hiru igogailu beharko lirateke.

Lehen fasean proposatzen den igogailua Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekuak lotzen dituena izango da. Ondorioz, lan horiek burutu ahal izateko beharrezkoa den gauzatze proiektuaren idazketa, eta dagokien lanen zuzendaritza kontratatzeko prozedura da hasi nahi dena.

Burutu beharreko lanak 50.000 eurotan baloratu dira (B.E.Z. gabe) eta ondorioz lanok esleitzeko publizitaterik gabeko hornidura, zerbitzu, eta aholkularitza kontratu negoziatuaren prozedura erabiliko da, gutxienez hiru enpresa gonbidatuz.

Kontratu prozedura burutzeko beharrezkoak diren Baldintza Teknikoen Agiria eta Administrazio-baldintza zehatzen Agiria burutu dituzte udal teknikariek.
Hiru gonbidapen bidali ziren Altamira auzoko irisgarritasuna bermatzeko hiritartze lanen Gauzatze Proiektua Idazteko eta dagokion Lanen Zuzendaritzaren kontratazioaren prozeduran parte hartzeko.

2016ko abenduaren 19an amaitzen zen epearen baitan hiru eskaintza jaso ziren kontratazio prozeduraren ezarritako negoziazioaren lehen fasean:

2016/12/19 Adur Ugartemendia (erregistro sarrera zenbakia 3058).

2016/12/19 Fiark Arquitectos S.L.P. (erregistro sarrera zenbakia 3059).

2016/12/19 Earki Arquitecos S.Coop. P.P. (erregistro sarrera zenbakia 3060).

Jarraian atxikitzen den taula honetan jasotzen dira proposamen bakoitzaren eskaintza ekonomikoak, B.E.Z. gabe:

Proiektua idaztea

Lanen zuzendaritza

Guztira

FIARK ARQUITECTOS
31.500,00
14.500,00
46.000,00
EARKI ARQUITECTOS
40.000,00
8.000,00
48.000,00
ADUR UGARTEMENDIA
banatu gabe
49.000,00


2016ko abenduaren 19ko data duen txosten teknikoan eskaintza horiek baloratu ziren, eta ondoren, administrazio-baldintza zehatzen agirian ezarri bezala, hiru parte-hartzaileak, negoziazioaren bigarren fasera igaro ziren. Honela, bigarren aukera eman zitzaien aipatu hiru parte- hartzaileei aurkeztutako lehen proposamen hori hobetzeko, 2016ko abenduaren 20ra arte.

Hiru parte-hartzaileek lehen eskaintza berresten zutela adierazi zuten e-maila bitartez.

Gauzak honela, 2016ko abenduaren 20ko data duen txosten teknikoan, jasotako proposamenak baloratu eta esleipen proposamena jaso zen.

Hau guztia aztertu ondoren, eta udal teknikariek egindako balorazio txostenak ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Altamira Auzoko Irisgarritasuna bermatzeko Gauzatze Proiektua idazteko eta Lanen Zuzendaritza burutzeko kontratazio espedienteari hasiera ematea, publizitaterik gabeko aholkularitza kontratu negoziatuaren prozedura erabiliz, gutxienez proposamenak egiteko gonbidapena 3 enpresei helaraziz.

BI: Altamira Auzoko Irisgarritasuna bermatzeko Gauzatze Proiektua idazteko eta Lanen Zuzendaritza burutzeko kontratazioa arautuko duten Baldintza Teknikoen Agiria.

HIRU: Altamira Auzoko Irisgarritasuna bermatzeko Gauzatze Proiektua idazteko eta Lanen Zuzendaritza burutzeko kontratazioa arautuko duten Administrazio-baldintza Zehatzen Agiria onartzea.

LAU: Altamira Auzoko Irisgarritasuna bermatzeko Gauzatze Proiektua idazteko eta Lanen Zuzendaritza burutzeko aholkularitza kontratua FIARK ARQUITECTOS S.L.P. enpresari esleitzea, beti ere, administrazio-baldintza zehatzen agirian eta esleipendunaren proposamenean zehaztutakoen menpe, hots:

Gauzatze proiektuaren idazketa, 31.500,00 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 6.615,00 euroak, guztira 38.115,00 euro.

Lanen zuzendaritza, 14.500,00 euro, gehi %21eko B.E.Z.ari dagozkion 3.045,00 euroak, guztira 17.545,00 euro.

Guztira, 55.660,00 euro, %21eko B.E.Z.a barne.

BOST: 55.660,00 eurotako gastua (%21eko B.E.Z.a barne) onartzea. AD-789.

SEI: Erabaki honen berri ematea esleipendunari eta eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

ZAZPI: Kontratua formalizatu baino lehen, administrazio pleguetako 17. ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du esleipendunak.

Dokumentazio horri, esleipenaren jakinarazpenean adierazitako epean, zeina ezingo den 15 egun baliodun baino gehiagokoa izan, honakoa gehitu beharko zaio:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik dituela frogatzen duten agiriak aurkeztea edo kontratazio-organoari egoera hori horrela dela ziurtatzeko modu zuzena lortzeko baimena ematea. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek berriz ere aurkeztea proposamenarekin batera aurkeztu baditu.

b) Kontratua burutzeko beharrezkoak dituen bitartekoak eskuratzeko konpromisoa betetzen duela ziurtatzeko agiria aurkeztea, baldintza-agiri honen 17. klausulako e) letraren arabera.
c) Jatorrizko agiriak aurkeztea, proposamena osatzen duen kartazalean fotokopia hutsak aurkeztu badira.

d) Baldintza-agiri honetan eskatu eta aurkeztu ez diren beste agiri batzuk aurkeztea.

e) Administrazio honen bulegoetara etortzea, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

ZORTZI: Kontratu hau Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren RDL 3/2011ean xedatutakoaz gain, baldintza agirietan eta aurkeztu den eskaintzan jasotzen denaren arabera arautuko da.


PERTSONALA

5. Udaltzaingoa, brigada eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko 2017. urteko lan egutegia onartzeko proposamena (2016PE060003).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016/11/29an egindako bilkuran, Lezoko Udaleko 2017. urteko lan egutegi orokorra onartu zuen, eta baita, udal departamentu ezberdinetako egutegi gehienak ere.

Onartzeko falta ziren, udaltzaingoarena, brigadakoa eta etxez etxeko languntza zerbitzukoa.

Dagoeneko aurkeztu dira onartzeko falta ziren lan egutegiak, ondorioz Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Udaltzaingoa, brigada eta etxez etxeko laguntza zerbitzuko 2017. urteko lan egutegia onartzea.

6. M.I.E.k eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2016PE100010).

Udal honetako administraria den M.I.E.k, 2016ko abenduaren 5an aurkeztutako eskabidean, 2017ko urtarrilaren 3an hasi eta urtebeteko borondatezko lan eszedentzia eskatu du.

Gure lan konbenioaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak hortarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Egun, L.A.A. ari da M.I.ren ordezkapen lanak egiten eta ez du inongo eragozpenik beste urte betez horretan jarduteko.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E.k eskatutako urtebeteko borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2017ko urtarrilaren 3an sartuko da indarrena, eta 2018ko urtarrilaren 2a bitarte iraungo du, epe honetan lan postua gordeko zaiolarik.

HIRU: L.A.A. kontratatzea M.I.E.n ordezkapen lanak egiteko

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

7. Komunikazioan aholkularitza kontratatzeko espedientea hasteko proposamena (2017-2018) (2016ID160005).

Komunikazio aholkularitzaren kontratazioa (2017-2018) esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek aldeko lau boto eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)-en abstentzioarekin ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Komunikazioan aholkularitza kontratatzeko espedientea hastea, publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez.

BI: Kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

HIRU: Gastua onartzea.

LAU: Gonbidapena ondorengo enpresei luzatzea:
Axoma 47 Hiruko S.L.U. (Axoma komunikazioa)
Arazi IKT, S.L.
Dimensión

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, abenduaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243334tik 1243341era eta 1243352 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna