2012ko urtarrilaren 26a

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2012ko urtarrilaren 26an, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (guztiak Lezoko Bildu Udal taldeko kideak), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (azken hiru hauek EAJ-PNV taldekoak), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

Naroa Tubilla Ziganda ez da bilerara etorri.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Alkateak dio gai zerrendan ez dauden bi gai aztertu nahi dituela gaurko bilkuran. Lehena, Lezoko Udal Idazkaria San Marko Mankomunitateko idazkari lanak egin ditzan baimentzeko proposamena da eta bigarrena, Bilduren mozio bat Sektore publikoaren erreformari buruzkoa. Hurrengo Osoko Bilkura bitarte bi gai hauek ez lagatzearren gaur urgentziaz eztabaidatu eta bozkatzea onartzea eskatu die bilkura kideei. Urgentziaren bozketa banan bana egin da eta bi gaiak gaurko bileran eztabaidatzea onartu da, aldeko zazpi botorekin, aurkako batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga Brusinena) eta hiru abstentziorekin (EAJ-PNV taldeko hiru zinegotziena).

1.- Egoki irudituz gero, 2011ko azaroaren 24ko Osoko Bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.
2.- Zinegotzi kargu hartzea (2011ID280001).

Joan den azaroaren 24an egindako Osoko Bilkuran, Udalbatzak Lucia Aranburu de la Cal-ek zinegotzi karguari uko egin izanaren berri jaso zuen eta baita ere hura ordezkatzeko aukera zuen Bildu-Eusko Alkartasuna (EA)/Altenatiba Eraikitzen alderdiak aurkeztutako hautagai zerrendako hurrengo pertsonarena ere. Ondorioz hautagai zerrendako hurrengoa zen Miren Tarragona Perez zinegotzi izendatzea proposatu zuen.

Hautesle batzorde zentralaren aurrean tramitatu zen eskaera, hari dagokiolako zinegotzi kredentziala ematea. Kredentziala 2011ko abenduaren 22an jaso da udalean eta Miren Tarragona Perez-ek egin ditu, Udaletxeko Idazkaritzan, legez beharturik dagoen bateraezintasun arrazoiei buruzko eta ondasunen inguruko aitorpenak.

Hori guztia egiaztaturik, eta Miren Tarragona Perez bilkura honetara agertu delarik, alkateak galdetuta Miren Tarragona Perezek hitz eman du, zinegotzi karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela.

3.- Diktamena, 2011. urteko Lan Postuen Zerrenda aldaketari egindako berraztertze errekurtsoari erantzuna emateko (2011PE290003).

Alkateak Barne Batzordearen diktamena onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

Udalbatzak, 2011ko azaroaren 24an eginiko Osoko Bilkuran, behin betikoz onartu zuen 2011. urteko lanpostuen zerrendaren aldaketa.

Aldaketa honetan oinarriturik, musika eskolako irakasleen eta Musika Eskolako administrarien kudeaketa postuaren 2011/12 ikasturteko lanaldien ehunekoei eragiten zien.

Udalbatzaren erabakia 2011ko azaroaren 30 argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

2011ko abenduaren 29an Joxan Anduagak eta beste hamahiru musika irakasleek berraztertze errekurtsoa aurkeztu diote aipatu erabakiari.

Errekurtsoak argudiatzen du erabakia hartzeko arrazoirik ez dagoela eta aurretiko negoziaziorik ez dela izan eta horregatik erabakia baliogabea edo subsidiarioki deuseztagarria dela.

Errekurtsoaren bi arrazoi hauek berak eman zituzten gaur errekurritzaile direnak erabakiaren hasierako onarpenari aurkeztu zioten alegazioan. Errekurtsoaren edukia orduan aurkeztutako alegazioaren eduki ia bera du.

Berriro aipatzen dituzten bi arrazoiak erantzun ziren gaur errekurritzen dute 2011ko azaroaren 24ko udalbatzaren erabakian. Erantzunak jaso zituen: Musika Eskolako zuzendariak azaroaren 3an eta 15ean egindako txostenetako arrazoiak, izandako bilera, kontaktu eta aurretiko negoziazioen kontakizun kronologikoa, barne batzorde berriemailean izandako eztabaida, bertan zirelarik enpresa komiteko kideak eta pertsonaleko delegatua.

Guzti horregatik alkatetza honek ulertzen du ez dela errekurtsoa onartu behar bere egunean gaur errekurtsoa aurkeztu dutenak aurkeztu zuten alegazioa ez onartzeko erabili ziren arrazoi beraiengatik.

Alkatearen, Eneko Lartige eta Angel Portugalen botoa alde dela eta Enrique Figueroaren abstentzioekin Barne Gaietarako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du Osoko Bilkurak onar dezan:

BAT: Erabaki honen azalpenean jasotako arrazoiengatik ez onartzea Joxan Anduagak eta beste hamahiru udal musika eskolako irakasleek udalbatza honek 2011ko azaroaren 24an onartutako 2011. urteko lanpostuen zerrenda aldaketa erabakiari aurkeztutako berraztertze errekurtsoa.

BI: Administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Donostiako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio zuzendu egin behar duela gai honi behin betiko onarpena eman zitzaionean abstenitzeko eman zuen arrazoia. Iruditu zitzaion orduan gastuari eusteko egiten zela, baina beste udal sail batzuetan ez dela horrela egingo ikusirik gaur aurka bozkatuko du.

Alkateak dio irailaren bia geroztik irakasleen proposamenaren zain dagoela.

Bozketa egin eta diktamena onartu egin da aldeko zortzi boto eta aurkako laurekin (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotziak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

4.- Diktamena, 2012. urteko Lan Postuen Zerrenda aldatzeko (2012PE290001).

Udaltzainekin egindako negoziaketetan azken orduan izandako gorabeherak medio, Alkateak gaia mahai gainean uztea proposatu du. Inor ez da azaldu proposamenaren aurka.

Kepa Garbizuri ez zaio serioa iruditzen bilera berean bi gai berri sartzea eta gai zerrendan zegoen bat kentzea.

5.- Diktamena Kulturako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa onartzeko (2012PE100001).

Alkateak diktamena onartzea proposatu du. Honela dio diktamenak:

Alkatetza honek, D12/00025 dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko partaide eta hirugarren alkateorde izendatu zuen Mikel Arruti Salaberria.

D12/00026 dekretu bidez Kultura arloko konpetentziak delegatu nizkion zinegotzi berari.

Behin izendapen hauek egin eta gero, Alkatetzak, delegazioak eskatzen duen dedikazioa kontuan izanik Kultura zinegotzi delegatuaren egun osoko liberazioa proposatu du.

Alkatearen, Eneko Lartigeren eta Angel Portugalen botoa alde dela eta Enrique Figueroaren aurkakoa Barne Gaietarako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du Osoko Bilkurak onar dezan:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Kultura zinegotzi delegatuaren, Mikel Arruti Salaberriaren, egun osoko lan jarduna eta beteko duen karguagatik urteko 34.616,11 euroko soldata gordina onartzea.

BI: Akordio hau indarrean hasiko da 2012ko otsailaren 1etik aurrera.

HIRU: Interesatuei akordio honen berri ematea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Udal Osoko Bilkurara jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Kepa Garbizuren ustez delegatzen zaizkion lan batzuk ez dira udalarenak, Hezkuntzarenak edo Musika Eskolarenak kasu. Esan du, lehenengo aldia dela kultura arloan udal zinegotzi bat lanaldi osoz liberatzen dena. Neurriz kanpoko gastua iruditzen zaio krisi garai hauetarako, udal aurrekontuetan gastuak %4a jaitsi diren garaietan gobernuko liberatuena %64ean igotzea. Lehen, liberatuetan aurrekontuaren %1,17 gastatzen bazen erabaki honekin udal aurrekontuaren %2a gastatuko dela dio.

Alkateak dio Hezkuntza eta Musika Eskola gaietan badituela ardurak udalak, eskolak mantentzea dela edo udal Musika Eskolaren pertsonal, eraikin, eskaintza, etabarreko ardurak. Gastuari buruz dio, Hirigintza zinegotzi delegatua %80an dagoela liberatua, ez lanaldi osoz.

Diktamena onartu egin da aldeko zortzi botorekin (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako laurekin (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).


6.- Diktamena Udalbiltzan udal ordezkaria izendatzeko ( 2012ID100001).

Barne Batzordeak diktaminaturik aldeko zortzi botorekin (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako lau botorekin (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena), Osoko Bilkurak ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Udalbiltza partzuergorako Mikel Arruti Salaberria zinegotzia izendatzea udal ordezkari gisa eta Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea, ordezko gisa.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio bera aurka dagoela, erakunde horrek bere gain hartu nahi duelako udalen ordezkaritza, alderdikeri nabarmenarekin eta diru publikoarekin hornituz.

Kepa Garbizuk dio ANVk sortutako partzuergoa dela eta ez duela nahi bere taldea ordezkatzerik.

Mikel Arrutik dio bera Lezoko Udalaren ordezkari izango dela, Osoko Bilkurak hala erabaki duelako.


7.- Diktamena, Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida planaren ingurumen iraunkortasunari buruzko txostenari alegazioak aurkezteko (2010H0460004).

Alkateak Hirigintza, obra eta zerbitzuetako batzordeak onartutako diktamena onartzea proposatu dio Osoko Bilkurari.

Honela dio diktamenak:

“Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planaren Ingurumen arloko ebaluazioaren izapideen hurrengo urratsak gauzatzeko, Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio kontseiluak Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planaren aurretiko bertsioaren Ingurumen Iraunkortasunari buruzko txostena onartu zuen.

Akordio honen iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2011eko abenduaren 3an.

Apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 10 eta 21 artikuluetan, plan eta programa zehatz batzuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruz xedatutakoa betez, aipatutako txostena eta Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida-Planaren aurretiko bertsioa jaso du Lezoko Udalak, dagokion ohar eta alegazioak aurkeztu ditzan.

Dokumentua aztertu ondoren udal zerbitzu teknikoak alegazio idatzi bat prestatu dute.

Espedientean dagoen alegazio txostena kontutan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2012ko Urtarrilaren 18an egindako batzarraldian Ainhoa Zabalo, Eneko Lartige eta Angel Portugalen aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT.- Udal zerbitzu teknikoak idatziriko alegazio txostena onartzea.

BI.- Pasaiako Portu Agintaritzako Administrazio kontseiluak, Pasaiako Portuko Azpiegituren Gida Planaren aurretiko bertsioaren Ingurumen Iraunkortasunari buruz onarturiko txostenari aipatu alegazioak aurkeztea.

HIRU.- Alegazio hauek Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Kalitate eta Ingurumen Ebaluazioko Zuzendaritzara ere igortzea.”

Diktamena onartu egin da alde hamaika boto izan direlako eta aurkako bat, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin zinegotziarena.

Kepa Garbizuk dio diktamenaren formari dagokionez udal zerbitzu teknikoak esaten denean, azpikontratatutako enpresa bat esan nahi dela. EAJ kanpo kaiaren aldekoa dela dio eta hala ere, diktamenaren edukiarekin ados daudela egiten dena hobeto egiten lagunduko duelako.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio PSE taldea alegazioak egitearen kontrakoa dela kanpo kaia aukera on bat dela iruditzen zaielako ezin delako barruko kaia biziberritu kanpokoa egin gabe.

8.- Diktamena, Lezoko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren udal araudiari aldaketak egitea onartzeko (2011GZ190006).

Lezoko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal araudiak dio etxebizitza mantentzearekin lotura duten jardueren artean, “ohiz kanpoko jarduerak” emango direla zerbitzu honetan baina ez du zehazten zeintzuk diren jarduera horiek ezta zein maiztasunarekin egingo diren ere.

Zehaztapen eza zerbitzuaren kalitatean eragina izaten ari da.

Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen aldeko diktaminarekin Osoko Bilkurak aldeko hamaika botorekin eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) ondorengo ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Hasierako onarpena ematea Lezoko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Araudiaren aldaketari III. eranskina atxikitu zatzaion:

Eranskin horretan zehazten dira “etxebizitzarekin lotura duten jardueren” artean zeintzuk diren “ohiz kanpoko jarduerak”:

? Armairuaren goiko aldeak: urtean bitan
? Armairu barruan antolatu: urtean bitan
? Sukaldeko armairu kanpokoa: hilabetean behin; barrukoa: urtean behin
? Kortinak: urtean bitan
? Lanparak: urtean bitan
? Kristalak: hilabetean behin; leihoak hilabetean behin (repisak barne)
? Manpara barrutik: hilabetean behin
? Erabiltzen ez diren gelak: urtean bitan
? Frigorifikoa (hilabetean behin)
? Sukaldeko kanpana: urtean behin

BI: Informazio publikorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Kepa Garbizuk eskatu du hurrengo aldaketan egin behar ez diren jarduerak zehaztea.

9.- Proposamena, Kutxako asanblean ordezkaria izateko beste udal batzuekin agrupazioa eratzekoa (2012ID100002).

Legeak agindu bezala, gaia udal batzorde berriemaileetan aztertu gabe egonik, lehenik proposamena bilera honetan eztabaidatzea onartzea proposatu die bilkurakideei Alkateak. Alde hamaika zinegotzi azaldu dira eta bat abstenitu egin da, Mikel Antxon Arrizabalaga.

Behin gaia gaurko bilkuran aztertzea onartu ondoren Udal Korporazioen ordezkaritzaren inguruan, Kutxako Estatutuek eta Araudiek diotenari jarraiki, Alkatetzak proposaturik, eta aldeko zortzi boto, aurkako hiru (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotziak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) Osoko Bilkurak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Hernani, Oiartzun, Astigarraga, Billabona, Lizartza, Mendaro, Usurbil, Mutriku, Zaldibia, Ataun, Ibarra, Ordizia eta Legorretako udalekin agrupazioa eratzea. Kutxako Batzarrean ordezkaria izendatzeko.

EAJ-PNV taldeko bozeramaile den Kepa Garbizuk dio normala dela Bilduk bere proiektuak organismoetan jarri nahi izatea. EAJk bereak dituen heinean, aurka bozkatu du.

10.- Kontu ematea, 2011ko eta 2012ko udal aurrekontuetan egindako bi aldaketena (2011KO010006 eta 2012KO090001).

Alkateak 2011ko eta 2012ko udal aurrekontuetan aldaketak egiteko onartutako bi espedienteen berri eman du: 2011KO010006 eta 2012KO090001.

11.- Mozioa, Tibeteko herriaren aldekoa (2012AL050001).

Osoko Bilkuran jendartean dagoen Phagma Drölma Elkarteko idazkariak aurkeztu du mozioa. Mozioa aho batez onartu du Osoko Bilkurak. Honela dio onartutako mozioak:

1949an Txinako herri-errepublikaren indar armatuak Tibet herrian sartu ziren indarrez. Tibet, ordura arte eta historian zehar, herrialde independente zen.

Okupazio horren ondoren, krudeltasun ikaragarria etorri zen eta konta ezinak izan dira sarraskiak, torturak, kartzelaratzeak eta herritarrak esterilizatzeak. Sistematikoki indarrez praktikatu dira abortuak eta ondare kulturala, erlijiosoa eta ekologikoaren suntsipena lortu nahi izan da.

Tibeteko herriak gogor ekin dio erresistentziari eta tinko egin dio uko beste inoren mende egoteari; horren aurrean agintari txinatarrek “azken konponbide” bat asmatu eta eraman zuten aurrera 80. hamarkadan: “diluzio” bidezko benetako garbiketa etnikoa, herritar txinatarrak Tibeten bizitzen jarriz.

40. hamarkadan gehienez ehunka batzuk bakarrik ziren herritar txinatarrak eta gaur egun 7 milioi dira Txinako Han etniakoak. Eta herritar tibetarrak gutxiengoa dira euren herrian bertan.

Indar okupatzaileen helburua hauxe da: 2020. urtean Tibeten 40 milioi txinatar izatea. Tibeteko herria, bertako hizkuntza, kultura, erlijioa, ohiturak, tradizioak historiako liburuetara zokoratuta geratuko dira betiko.

Denbora bukatzen ari da. Oraindik astia dugu genozidio isil hau geldiarazteko. Txinako inperio diktatoriala geratu beharra dago, daraman heriotza- eta suntsitze-proiektua geldiarazi beharra dago.

Sortu beharra dago, Tibetetik, bere askatasunetik eta bere askapenetik; 1.3 milioi gizon eta emakume txinatarren askatasunaren eta askapenaren lehenengo fruituak, haien giza eskubideen eta askatasunen errespetua irabaz dezaten Txinan.

Horregatik eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Gobernuari,

? Europako Legebiltzarrak joan den 2000ko uztailaren 6an eman zuen Ebazpenaren arauak jarrai ditzatela, eremu guztietan (politika, ekonomia, gizarte eta kultura mailan) herri tibetarraren autonomia osoa bermatuko duen akordioa ahalbidetuz; salbuespen bakarrak defentsako politika eta kanpo-politika izango lirateke.
? Hiru urteko epemugaren ondoren, erbestean dagoen Tibeteko Gobernua onar dadin Europako Legebiltzarrak egin duen proposamena onar dezatela.
? Tibet herrirako Europar Batasuneko ordezkari bereziaren izendapena babestuz 1998ko urtarrilaren 16ko eta 2002ko apirilaren 11ko Europako Legebiltzarrak eman zituen Ebazpenei berehala erantzun diezaietela.

Azkenik, 2012ko martxoaren 10ean udaletxeko balkoian Tibeteko bandera jar dadila proposatzen da.


12.- Mozioa, Gipuzkoan azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa (2012AL050002)

Gaia mahai gainean uztea erabaki da, mozioa aurkeztu zutenak bilkurara etorri ez direlako.

13.- Mozioa, Bilduk aurkeztua, Gipuzkoan azpiegitura-lan handiak geldiaraztearen aldeko mozioa (2012AL050003).

Honela dio mozioak:

Urteak dira erakunde publikoetatik ingurumenean, gizartean eta ekonomian izugarrizko eragina duten azpiegitura-lan handien aldeko apustua egiten hasi zirela. Apustu horrek garapen-eredu jakin bat bultzatu du eta, aldi berean, pixkanaka argumentuz hustutako eta itxura hutsean oinarritutako gizarte-eredua ere hedatu da. Herritarron ongizatea eta ingurumenarekiko errespetua ardatz dituen ereduaren alde urteetako lana egin dugun herri-mugimendu eta taldeok Gipuzkoa mailan bat egin eta azpiegitura-lan handiak gelditzeko eta garapen-ereduaren aldaketa sakon baten beharra aldarrikatzeko informazio, hausnarketa, eztabaida eta mobilizazio dinamika berria jarri dugu abian. Hala, dinamika horren buruan, datorren otsailaren 4an, Donostian, elkarrekin deitu dugun manifestazioa genuke.

Adierazi behar da, Gipuzkoa mailan baterako dinamika bultzatzearen arrazoi nagusietako bat orotariko azpiegitura-lan handien alde, azken hileotan, Gipuzkoan burutu duten kanpaina politiko eta mediatiko bortitza izan dela. Kanpaina horretan, besteak beste, Abiadura Handiko Trena, Errauskailua, Jaizkibelgo superportua edota Hondarribiko aireportuaren hedapena jarri dituzte Gipuzkoaren etorkizuna bermatzeko ezinbesteko elementutzat. Horretarako ordea, ez dute inolaz ere, azpiegitura-lan handi horiek ingurumenean, gizartean eta ekonomian izango lituzketen kalteen inguruko eztabaida sozialik egin, ez eta egiten utzi ere, are gehiago, ekonomia mailan hain ezkorra den testuinguru honetan.

Hala, garapen-eredu jakin hori edota garapena bera zalantzan jartzeko joera handiagoa antzematen ari gara gizartean. Herri-mugimenduek behin eta berriz salatu dituzte “interes orokorraren” izenean batere errentagarritasunik gabe lan-baldintzen prekarietatea bultzatzen duten gutxi batzuen intereseko azpiegitura megalomanoak, eta argi geratu da herri-mugimenduok geure bidea egin eta herritarrak mobilizatzen jarraitu behar dugula, informazioa zabaldu, jendarte eredua aldatu eta egitasmo horiek geldiaraztearen aldeko lanean. Edozein eratan, bizi dugun krisiladi ekonomikoaren ondorioz ere, azpiegituren inguruko eztabaida herrialde guztietan berriro piztu denean, gure ustez funtsezkoa da egungo garapen-eredua aldatze aldera orain arte inoiz burutu ez den gizarte eztabaida hori bultzatzea.

Horregatik guztiagatik Bilduren izenean, Udaleko Udalbatzari, honako erabaki hauek har ditzan eskatzen diogu:

1. Udal honek, otsailaren 4an, larunbata, hainbat herri-mugimendu eta taldek deituta, arratsaldeko 17:30ean, Donostiako Boulevardetik “GIPUZKOA DESBERDIN BATEN ALDE, EREDUA ALDATU: AZPIEGITURA-LAN HANDIAK GELDITU!” lemapean aterako den manifestazioarekin bat egiten du eta herritarrei parte hartzeko deia egiten die.

2. Udal honek bat egiten du ingurumenean, gizartean eta ekonomian sekulako eraginak dituzten azpiegitura-lan handiak geldiaraztea eta horien inguruan gizarte-eztabaida bultzatzea ezinbestekoa denaren ideiarekin eta, beraz, konpromisoa hartzen du bere esku dagoen guztia egiteko herritarrak informatu, eztabaida-guneak ireki eta hitza emateko. Azken urteotan gailendu den politika egiteko moduak herritarrak ikusle huts bihurtzera kondenatu ditu eta herritarrak beren etorkizunaren jabe izan daitezen, erakundeek gardentasuna, zuzentasuna eta parte-hartzea izan behar dute oinarri. Gainera, Udal honek bere buruarekiko ez ezik, azpiegitura-lan handien arloan eskumenak dituzten gainerako erakundeei azpiegitura horien inguruko gogoeta egin eta gizarte-eztabaidari bide emateko eskaera egiteko konpromisoa hartzen du.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio serioa eta dramatikoa dela Gipuzkoako gobernuan dagoen alderdi politikoak aurkeztea mozio hau. Bere ustetan horrek adierazi nahi du datozen lau urtetan herrialdeak atzerapena jasango duela, inbertsiorik ez delako egingo eta kalte ekonomiko larriak eragingo dituelako.

Kepa Garbizu ere bat dator iritzi horrekin: “Hay que avanzar para llegar a la edad de piedra” dio. Defendatu ditu azken hogei urteetan egindako azpiegitura lanak (ospitale, errepide, …). Haiei esker Gipuzkoak bizitza maila hobea duela dio. Moral bikoitza izatea leporatu dio gobernu taldeko alderdiari, gero erabiltzen dituen azpiegituren kontra aritu izan delako beti eta, egin eta gero haien erabiltzaile ere izan delako.

Ainhoa Intxaurrandietak dio beraiek ez daudela aurrerapenaren kontra. Behar diren azpiegituren alde daudela, baina ez daude ados aurrez eztabaidatu ez diren azpiegiturak egitearekin.

Bozketa egin da eta Osoko Bilkurak mozioa onartu egin du aldeko zortzi botorekin (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak) eta aurkako lau botorekin (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).

14.- Mozioa, PSE-EEk aurkeztua, zabor bilketa sistemaren inguruan (2012AL050004)

Honela dio aurkeztutako mozioak:

MIKEL ANTXON ARRIZABALAGA BRUSIN JN/AND, LEZO Udaletxeko PSE-EE taldeko bozeramaileak hurrengo mozio hau Osoko Bilkurarako aurkezten du, Alkatetzatik Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketara igorritako eskutitzari buruz, Atez Ateko zaborren batze sistema ezartzeari buruz.

Justifikazioa

Azken egun hauetan jakin dugu berrogei eskutitz, alkateengatik sinatuak igorri direla, udal batzaren izenean esanez, euren udalerrietan atez ateko zaborren batze sistema ezarriko dela. Aldez aurretik, bereiztu nahi dugu batze sistema eta gero izango duen tratamendua. Bata bestearekin ez du zer ikusirik.

Sozialistak, batze sistemari buruz beste alternatiba bat defendatzen dugu, Gipuzkoako leku askoetan orain martxan dagoena iadanik eta sistema egokiago bat bezala agerian geratu da arrazoi hauengatik:

1. Atez ateko sistema, bostgarren edukiontzia edo materia organikorako edukiontzia hamo zikinagoa da, honek, bi hamarkadako atzerapena suposatzen du, orduan jendeak kalean zaborrak uzten zituzten. Kaleetan edukiontzi itxiak garbiagoak dira eta gure udalerrietako aurpegia askoz ere ordenatuagoa da.

2. Atez ateko sistema deserosoagoa da, astelehenetan ontziratzeak jeistera behartzen gaitu, astearteetan organikoa, asteazkeneetan kartoizkoak, ostegunetan beira, etabar... askatasuna mozten du edozein egunetan alimentu iragankorrak kontsumitzeko orduan.

3. Atez ateko sistema Udaletxerako garestiagoa da eta gainezko zamak hiritarrek ordaindu beharko dute. Hiru udalerrientzako, 30.000 mila biztanle dituztenak.. Bilduk 17 langile erabili beharko ditu, baina 300.000 biztanleeko konurbazio batentzako, Donostialdekoa bezala, 7 langile bakarrik eduki ditu orain arte.

Oso penagarria da Alkateak edo Alkatesak, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketara zuzentzea jakinarazteko, bere kabu eta beste oposizioko taldeen eritzia kontutan hartu gabe, Atez Ateko sistema inposatu behar dutela.

Beraz, guzti horregatik, PSE-EEko Taldeak hurrengoko MOZIOA aurkezten du:

Lehena.- LEZOko Udaletxeko Osoko Bilkurak, Udal Gobernuari exijitzen dio, zaborrak batzeko sistemari buruz adosmen bat hartu aurretik, eztabaida demokratiko bat izatea Osoko Bilkuran eta Udaletxeko udalbatzak adosten duena errespetatzeko konpromezua hartzeko.

Bigarrena.- LEZOko Udaletxeko Osoko Bilkurak, Udal Gobernuari exijitzen dio, zaborrak batzeko sistemari buruz adosmen bat hartu aurretik, urgentziako izaera
edukirik aurkeztea dituzten datuak Atez Ateko kostuari dagokionez eta zabor
organikoaren destinuari buruz eta garraio horrek izango duen kostuari buruz ere.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio atez ateko bilketa modu zikina, itsusia eta garestia dela.eta bilketaz solilik arduratzen dela trataerari inongo irtenbiderik eman gabe. Beste alkateekin batera Lezokoak atez atekoaren alde Kontsortziora bidalitakoa sekretismoan egindakoa dela dio, Osoko Bilkura honetatik pasa gabea eta herriari galdetu gabea.

Ainhoa Intxaurrandietak dio alkatearen idatzian inon ez dela esaten erabakia hartuta dagoenik. Erabakia plenoan hartuko dela dio. Ez dago ados atez ateko bilketa zikinagoa denik. Edukiontzi bidezko bilketa zikina dela adierazteko argazki batzuk erakutsi ditu. Nahiz eta atez ateko bilketa sistema garestiagoa dela onartu, azpimarratu du lortzen diren birziklatze ehunekoak ikaragarri onak direla, orain arteko bilketa moduarekin lortu ez direnak. Birziklatze maila altu horrek eragiten du plastiko, paper eta beira gehiago biltzea eta haiengatik diru gehiago jasotzea udalean eta tratatu behar den errefusa askoz ere gutxiago izatea. Atez ateko bilketa ingurumenari eta ekonomiari dagokionez, errentagarriagoa dela dio.

Bozketa egin da eta Osoko Bilkurak mozioa ez du onartu, aldeko lau boto izan direlako (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako zortzi boto (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak).


15.- Mozioa, PSE-EEk aurkeztua, Foru Fondoaren itzulketari buruz (2012AL050005)

Honela dio aurkeztutako mozioak:

Don/DñA.MIKEL ANTXON ARRIZABALAGA BRUSIN, Portavoz del Grupo PSE-EE del Ayuntamiento de LEZO, presenta para su tratamiento en Pleno la siguiente MOCION con relación a la devolución de la previsión de la liquidación negativa del Fondo Foral de Financiación Municipal 2011.

JUSTIFICACION

El Fondo Foral de Financiación municipal constituye una de las fuentes de ingresos más importantes de los ayuntamientos. Mediante esta aportación que realiza la Diputación Foral de Gipuzkoa, los ayuntamientos participan en lo recaudado por los impuestos concertados. Se trata de un recurso de carácter ordinario y los ayuntamientos pueden destinarlo a financiar cualquier tipo de gasto, ya sea corriente o de capital.

Ante la actual coyuntura económica, las arcas municipales de muchos ayuntamientos guipuzcoanos no pueden devolver a la Diputación Foral de Gipuzkoa el Fondo de Financiación Municipal. Aceptando el principio de riesgo compartido que establece el Concierto Económico, bien es cierto que los presupuestos municipales se encuentran cada año más encorsetados por una situación de escasez de ingresos que obliga a ajustar y priorizar gastos de forma drástica. Tanto la devolución del Fondo de Financiación Municipal, como los reajustes presupuestarios, están provocando fuertes tensiones financieras en los ayuntamientos que no pueden hacer frente a sus obligaciones económicas con la Hacienda Foral.

Este año 2011 no es el primer año de crisis ni tampoco el primero en que se deben devolver cantidades debido a una previsión de la Diputación de mayores ingresos que los luego realizados. Desde el año 2008 los ayuntamientos guipuzcoanos se han visto en la obligación, ante la menor liquidación del FOFIM sobre la previsión presupuestaria establecida, de devolver millones de euros en los años 2008, 2009 y 2010.

En aquel momento, y ante la total ausencia de previsiones institucionales y debido a la delicada situación que suponía para todos los municipios guipuzcoanos, se Ilegó a un acuerdo por iniciativa socialista, en el Consejo Territorial de Finanzas de Gipuzkoa, para que la devolución se produjera en varios años. Asi por ejemplo la devolución correspondiente al 2008 se materializó en dos años (2009 y 2010). La de 2009, con cantidades más importantes ,en tres años (2010,2011 y 2012) ,con uno de carencia (2010) .Ahora en el caso del Ayuntamiento de Lezo el importe a devolver correspondiente a la liquidación del Fondo Foral del 2011 podría suponer 300.000 euros ,a lo que habría que sumar la cantidad a devolver en el 2012, de la deuda aplazada del 2009 , 280.000 euros.

La suficiencia financiera es determinante para el principio de autonomía municipal, ya que es imprescindible disponer de medios financieros para poder ejercer sin condicionamientos y en toda su extensión, las funciones que les han sido encomendadas.

Los Ayuntamientos están sufriendo especialmente la crisis y es necesario un ejercicio de solidaridad interinstitucional. Es por ello que el Grupo Municipal del PSE-EE, plantea la siguiente

MOCION

PRIMERO.- El Ayuntamiento de Lezo denuncia que la Diputación Foral de Gipuzkoa ha tomado la decisión de no facilitar la devolución de la previsión de la liquidación negativa del Fondo de Financiación Municipal, correspondiente al año 2011, lo que va a suponer ahogar financieramente a este Consistorio.

SEGUNDO.- El Ayuntamiento de Lezo insta a la Diputación Foral de Gipuzkoa a que reconsidere su postura y decida plantear el mismo sistema que se aplicó para la devolución correspondiente al ejercicio 2009, esto es, un año de carencia y el abono fraccionado en los ejercicios 2013, 2014 y 2015.

Bozketa egin da eta Osoko Bilkurak mozioa ez du onartu, aldeko lau boto izan direlako (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako zortzi boto (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak).


16.- Mozioa, EAJ-PNVk aurkeztua, zabor bilketa sistemari buruzkoa (2012AL050006).

Honela dio aurkeztutako mozioak:

Azken eguri hauetan hainbat komunikabidetan irakurri ahal izan dugun informazioaren harira, uler dezakegu gure Udaletxeko gobernu batzarrak, atez atekoa bezala ezagutzen dugun zabor bilketa sistema ezartzea erabakiko duela, dagoenekoz egin ez badu behintzat.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek, mankomunitateekin egindako eztabaida eta analisi luze baten ondorioz, Gipuzkoak sortutako hiri-hondakinen kudeaketa integrala xede hartzen duen Foru Araua onartu zuten, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala (PIGRUG). Hondakinen kudeaketari buruzko, Hondakinen gaineko 2008/98 CEE Zuzentarau europar hierarkizatuak, dioenaren arabera, ingurugiroa, osasuna eta pertsonen ongizatea, erabat errespetatuz.

Hau honela, Foru Arauak, 2016.urtean, sortzen ditugun hiri hondakinen gutxieneko %60a, birziklatu, berrerabili eta konpostatu, eta zikloa hiri hondakinak balioztatuz itxi behar dugula jasotzen du, hau da, berrerabili edo konpostatu ezin diren hondakin horiek (fracción resto) edo errefus hori, erraustuz. Asmo handiko helburua, Europako herri aurreratuenen eta ingurumen eta osasun publikoarekin, konprometituenen mailakoa.

Azken urte hauetan, gipuzkoar erakundeek, arduraz eta elkarrekin jokatu dugunez, 2005ean %62 ,77ko errefusa izatetik 2010ean 56,69 izateraino aurreratu dugu.

Urte hauetan, (gai honi dagokionez esaten dutenaren kontra, orain artean inoiz ez da halako apusturik egin), ezartzen joan diren neurri ezberdinei esker izan da posible, edukiontzi ezberdinak erabiliz gaikako bilketa eginez, garbiguneak, konpost plantak, ontziak bereizteko plantak, transferentzia-estazioak eraikiz, prebentzio, kontzientziazio kanpainak eginez, eta abar...

Azken urte hauetan, konposta egiteko, ahalik eta kalitate hobereneko, - egun sortzen dugun hiri hondakinen %25 eta etxeko zaborrontziko %40a suposatzen du- hondakin organikoak jasotzea helburu duen 5. edukiontzia, ezartzen ari da pixkanaka.

Foru Arauak jasotzen dituen neurri hauek gehi beste batzuk erabiltzeak, hondakinen kudeaketan eta demokrazian aurreratuen dauden herrien neurnian jartzen lagunduko digute.

Neurri guzti hauek eraginkortasunez, proportzionaltasunez eta arrazionaltasun ekonomikoz egindako ahalegin baten ondorio dira.

Honegatik, EAJ-PNVren zinegotzi taldea, atez atekoa ezartzearen aurkakoa da, sistema neurrigabea delako herritarrei eskatzen zaien sakrifizioaren aurrean, zalantzarik gabe askoz garestiagoa delako eta ez delako inolaz erakutsi eraginkorragoa denik. Ez dugu zabor poltsarik nahi gure kale eta ezkaratzetan!

Atez ateko sistema honek gure herriaren garbitasunean eta itxuran eragin ezkorra du eta "zaborraren turismoa" deritzogun horri esker, inguruetako herrietara hondakin kopuru handiak eramatea eragingo du, bilketa sistema honek gizartean sortzen duen arbuioaren eraginez.

Atez atekoa atzerakada da. Hondakinak biltzeari dagokionez, etorkizunak langileen lan baldintzak hobetzearen alde egitea eskatzen du, modernizazioa, automatizazioaeta eraginkortasunaren alde egitea, berriro zabor poltsak eskuz jasotzearen alde egitearen aurrean.

Bestetik, ez diogu gardentasunik eta demokraziarik ikusten horrelako erabakiak komunikabideetan argitaratzeari, udaletxeari dagozkion organo eskudundun eta legezkoetan aldez aurretiko analisirik, eztabaidarik eta erabakirik, egon ez denean.

Guzti honegatik, Lezoko EAJ-PNV Udal Taldeak, ondorengo MOZIOA eztabaida eta onar dezan eskatzen dio Udalbatza honi:

MOZIOA

1.- Lezoko Hiri hondakinen bilketa egokiena egiteko ezarri behar den sistemaren erabakia, batzordean eztabaidatzeko eta diktamen horren ondorioz Udalbatza honek dagokion erabakia har dezan eskatzen da.

2.- Behar bezalako analisia eta erabakia gauzatu ahal izateko, batzordearen esku jartzeko horretarako beharko dituen tresna, informazio nahiz egon daitezkeen ikerketa ekonomikoak.

Bozketa egin da eta Osoko Bilkurak mozioa ez du onartu aldeko lau boto izan direlako (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako zortzi boto (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak).

17.- Adierazpena, lapurtutako haurren auziari buruzko laguntza eskaerari eta lankidetzari buruzkoa (2012AL050007).

Honela dio aurkeztutako mozioak:

Euskal Autonomia Erkidegoan 50eko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitartean administrazio irregulartasun batzuk izan zirela eta, jaioberrien bidegabeko jabetzeen edo adopzio irregularren susmoa dago.

Gipuzkoa kaltetu gehien dituen lurraldea da, eta ustezko traman Gipuzkoako 20 ospitale zeudela susmatzen da. Hori dela eta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek kaltetuen elkarte batzuk gonbidatu zituzten, argudioak eta kezkak azal zitzaten, 2011ko irailaren 26an, Berdintasun Politiken, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Batzordean.

Batzorde hartan, SOS Bebés Robados-Euskadi eta ANADIR elkarteetako ordezkariak izan ziren. Ikertzen ari diren zenbait kasuren egoera azaldu zuten, eta dokumentazioa banatu zuten; eta Batzar Nagusiei dituzten helburuetan laguntzeko eskatu zieten.

Jaioberrien lapurreten balizko auzian azken egunotan hainbat gertakari izan dira, hala nola gorpuak hobitik ateratzea eta Gipuzkoako ospitale eta kliniketako ikerketak. Hori kontua izanda, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erakunde adierazpen hau egin zuten urtarrilaren 17an:.

“GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIEN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, LAPURTUTAKO HAURREN AUZIARI BURUZKO LAGUNTZA-ESKAERARI ETA LANKIDETZARI BURUZKOA

Erakunde komunikatu honen bidez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek elkartasun osoa adierazten diete jaioberrien lapurreten eta adopzio ilegalen kasuetako familiei.

Kaltetuek aldarrikatzen duten egia jakiteko eskubideari dagokionez, alegia, senitartekoek desagertutakoen norakoaren berri izateko eskubideari dagokionez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek uste dute agintariek eskubide hori bermatzeko obligazio politikoa dutela, zehazki, eskumena duten tokiko, lurraldeko, erkidegoko nahiz estatuko agintariek.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskal erakunde guztiei eskatzen diete, eta bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diete behar diren eta haien esku dauden neurri guztiak hartzeko aipatutako elkarteek eskatzen duten egia eskubidea bermatzeko.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diote, beste neurri batzuen artean, kaltetuentzako aholkularitza zerbitzu bat sortzeko.

Berdintasun Politiken, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Batzordean hasi dituzten lanekin jarraitzeko konpromisoa hartzen dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek, harik eta egitateak argitu arte”.

Lezoko Udalbatzarrak Adierazpen hau bereganatu egiten du eta bere edukiarekin konprometitzen.

Adierazpena aho batez onartu da.

Mikel Antxon Arrizabalagak gai honen inguruan Osoko Bilkura deialdia egin ondoren aurkeztutako mozioa bilkurara ekarri beharrik ez dagoela dio, edukian gaur onartutako testuarekin bat datorrelako.

18.- Mozioa, Kutxabanken administrazio kontseiluaren eraketari eta osaketari buruzkoa (2012AL050008).

Kepa Garbizuk dealdiarekin bidalitako PSE eta Bilduren bi mozioen testu alternatiboa aurkeztu du eta bozkatzea eskatu du.

Testu alternatiboak honela dio:

Euskadiko hiru Kutxek KUTXABANKen Admmistrazio Kontseilua 15 kiderekin osatzea erabaki zuten aurreko abenduaren 30ean. Onartutako arauak betez, KUTXABANK abiaraztea zen egin beharrekoa, haren zuzendaritza eta erabakiak hartu beharko zituen kontseilua ahalik eta adostasunik zabalenaz izendatzea izan zen xedea. Eta oinarria sendo kontserbatzeko asmoaz hastea, alegia, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko Bankuen artean, kaudimen eta efizientzia mailarik gorenetakoa mantentzea.

Azken urte hauetan, finantza arloan aldaketa sakonak gertatu dira eta gertatzen ari dira. Merkatu maioristetan dirua lortzeko gero eta arazo gehiago izaten ari da. Kutxek, kutxa izateagatik, errekurtso propioak handitzeko arazoak dituzte. Negozio arruntean margenak gero eta txikiagoak dira eta beraz, zenbat eta margen eskasagoa orduan eta errentagarritasun urriagoa. Aldiz, gero eta zorrotzagoak dira kutxek bete beharreko arauak, eta bai Europar Batasunetik datozen irizpideak bai Espainiako Bankuarenak norabide bera ezartzen diete kutxei: beren finantza¬-jarduera bankuen ereduetan oinarritu arazten zaie.

Bestetik, gure erakundeen aspaldiko borondatea izan da Kutxak batzea, Gizarte Lana bermatu eta indartzeko, eta gure garapen ekonomiko eta sozialarentzat lagungarriagoa izateko.

Horrela, nahiz eta beste bi aldietan huts egin zuen Kutxen bategiteak alderdi politikoek alderdikeriaz jokatu zutelako Kutxen batzarretako taldeen gehiengo zabal eta nabarmenaz atera zen aurrera bategitea aurreko 2012ko otsailean.

Erabakitakoa betez, 2012ko urtarrilaren 1ean martxan jam beharra zegoen KUTXABANK bere Administrazio Kontseilua izendatuz eta izendapena, KUTXABANKen gehiengo zabal horrek erabakitako arauen arabera egin zen. Hala eta guztiz ere, KUTXABANKek etorkizun laburrean hartu behar dituen erabakiak kontutan izanik eta erakunde berria indartzeko, komeni da Kutxak osatzen dituzten taldeen alderdikeriak alde batera utzi eta elkarrizketei berrekitea.

Guzti hori kontutan izanik, Udalbatza honek hurrengo hau erabaki dezan proposatzen dugu:

1. Lezoko udalak bat egiten du KUTXABANKen Administrazio Kontseiluaren izendapenarekin, KUTXABANK egitasmoa gauzatzeko ezinbesteko tresna delarik.

2. Lezoko udalak KUTXABANKen Administrazio Kontseilua osatzen duten pertsonen profesionaltasuna azpimarratu nahi du bereziki, profesionaltasun hori izango baita, orain arte bezala, KUTXABANKen kaudimen- eta errentagarntasun-maila bermatuko dituena.

3. Lezoko udalak KUTXABANKen Administrazio Kontseilutik kanpo kokatu diren taldeei dei egiten die, alderdikeriak baztertu eta Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialerako berebiziko garrantzia duen egitasmora bil daitezen.

Testu alternatiboa ez da onartu, aurka bederatzi boto izan dituelako eta alde hiru (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak).

Deialdiarekin bidalitako bi testuak antzerakoak direnez alkateak Bilduk aurkeztutakoa bozkatzea proposatu du. Honela dio Bilduk aurkeztutako mozioak:

Gipuzkoako Kutxako Administrazio Kontseiluak hartutako erabakien ondoren, zeinetan Kutxabank erakunde berriaren ordezkaritza berria erabaki zen, eta Gipuzkoako Kutxari dagokion ordezkaritzaren murrizketa bat suposatu zuen, Udal Talde honek ondorengo MOZIOA aurkeztu du eztabaidatu eta onartzeko:

1.- Administrazio Kontseilua bi alderdi politikoen artean soilik osatzearen erabakia gaitzestea, gainontzeko alderdi politikoak baztertzen baitira eta horrela Kutxabank Erakunde berriaren kontrol guztia erabaki hori hartu dutenen eskuetan soilik eta ez beste inorengan egotea lortzen baitute.

2.- Kutxabank-en sorrerarako lortutako adostasuna mantentzea eskatzen dugu, hiru Kutxetako Asanbladen aldetik babes zabala jaso zuena eta euskal gizartearen ordezkaritza anitz, errepresentatibo eta proportziodunari eta bere errealitate instituzionalari lekua egiten diena, gizartearen eta Herri honen zerbitzura dagoen erakunde bat izan dadin Kutxabank.

3- Kutxabank erakunde berrian Kutxak eduki behar duen ordezkaritzaren errespetua exijitzea, joan den irailean Kutxetako Asanbladak erabaki eta onartuta zuten parametroetan, eta beraz, bai Kutxari bai Gipuzkoa eta herritar guztiei hainbeste kaltetzen dien ordezkarien murrizketarik ez onartzea.

Bozkatu eta onartu egin da aldeko zortzi boto (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak), aurkako hiru (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).

Mozioa onartu ondoren Mikel Antxon Arrizabalagak erretiratu egin du gai honen inguruan berak aurkeztutakoa.

19.- Mozioa, Bilduk aurkeztua, sektore publikoaren erreformari buruzkoa. (2012AL050008).

Honela dio mozioak:

Duela egun batzuk espainiar gobernuaren arduradun zenbaiten ahotik, sektore publikoan gauzatuko den politikaren ildo nagusiak entzun genituen.

Horrela, sektore publikoaren erreformara bideratutako neurri zenbaiten artean, zein baino zein murriztaileagoak, Berrezarpen Tasaren izoztea iragarri zen. Horrek, udalean jubilatuko den funtzionari ororen plazarik ez betetzea inposatu nahi du. Honi Enplegu Publikoaren Eskaintza izoztuta dagoela gehitzen badiogu, ondorioak oso larriak izan daitezke.

Aurrezpen neurri bezala zabaldu denak, lehen golpean ikusi daitezkeenak baino eragin askoz ere garrantzitsuagoak izango ditu. Lehenik eta behin, epe erdira begira eta udal langileak jubilatzen doazen heinean, udalek eman beharreko zerbitzuak emateko adina langile ez dutela izango esan nahi du. Ondorioz, zerbitzuen kalitatearen merma okertze bat eratorriko da udaletara, baita gure honetara ere. Era berean, langile publikoen lan baldintzen okertzea suposatuko du.

Aurretik adierazitakoa bezalako neurrien bigarren ondorio nagusia, zerbitzu publikoak pribatizatu behar direla defendatzen dutenei ateak irekitzea da. Hau da, zerbitzu publikoen liberalizazio osoa defendatzen dutenei mesede egitea. Honen guztiaren ondorio zuzena, urte luzeen ondorioz guztiontzat ziren zerbitzuak, dirua duten gutxi batzuk soilik izatea da. Ondorioz, eta azaldutakoaren bidetik, Lezoko Bilduko udal taldeak honako mozio hau aurkezten du eztabaidatu eta onartu dadin:

1.- Udal honek, Espainiako Gobernuaren presidente den Mariano Rajoyk iragarritako neurriak errefusatzen ditu. Besteak beste, Enplegu Eskaintza Publikoaren suntsiketa eta funtzio publikoan berrezarpenaren debekuaz, udal honek eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea kaltetzen duelako.

2.- Udal honek, geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua mantentzea eskatzen du; udalek, herritarrengandik gertueneko erakundeak izanik, eman behar dituzten zerbitzuen alde egiteko.

3.- Madrilen onartutako neurri hauen larritasunaren eta ondorioen aurrean, Bilduk, euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta herritarrengandik gertueneko sistema publikoaren aldeko konpromisoa adierazi dezan.

Bozketa egin da eta Osoko Bilkurak mozioa onartu egin du aldeko zortzi botorekin (Lezoko Bildu Udal taldeko zinegotzienak) eta lau abstentzio (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena).

20.- Lezoko Udal Idazkariak San Marko Mankomunitateko idazkari lanak egin ditzan baimentzeko proposamena

Alkateak gaur goizean San Marko Mankomunitatetik egindako eskaera irakurri du. 236 sarrera erregistroa duena.

Bertan San Marko Mankomunitateak Lezoko Unibertsitateko Udalari bertako Udal Idazkariak San Marko Mankomunitateko idazkari lanak egin ditzan baimentzea eskatu du. Aurrez ere lan horiek egina da, 2007ko azaroaren 15eko udalbatzarrak onartu zituen lan horiek eta 2010eko urriaren 5a egin zituen, mankomunitateko lehendakaritza aldaketarekin batera bukatutzat eman zirenean. Orain berriro egiten zaio eskaera Lezori.

Eskaera horri dagokionez, Mankomunitateko idazkari lanak Udaleko berezko postu nagusiaren funtziotan txertatuak geratuko lirateke. Horrela, San Markos Komunitateari legokioke konpentsazio moduan adostutako kopuru bat ordaintzea urtero Udal Idazkariak egindako lanengatik.

Lezoko Udalari dagokionez, Udalaren egin beharra da, Osoko Bilkuraren erabakiaren bidez, Udal Idazkariak San Marko Mankomunitatean Mankomunitateko Idazkari lanak egin ditzan beharrezkoa den baimena ematea eta Lanpostuen Zerrendan beharrezkoak diren aldaketak egitea, Idazkari lanpostuaren Berariazko Osagarrian San Marko Mankomunitateak Lezoko Udalari Mankomunitateko Idazkari lanagatik konpentsazio moduan ordaindu beharko dizkion kopuruak zehazteko.

Horregatik alkateak proposaturik eta aldeko zortzi botorekin, aurkako hirurekin (EAJ- PNV taldeko hiru zinegotzienak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) Udal Osoko Bilkurak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udal Idazkariari San Marko Mankomunitatean idazkari lanak egin ahal ditzan dagokion baimena ematea.

BI: Lanpostuen Zerrendan beharrezkoak diren aldaketak egitea. Aldaketa honen helburua, Idazkari lanpostuaren Berariazko Osagarrian San Marko Mankomunitateak Lezoko Udalari Mankomunitateko Idazkari lanagatik konpentsazio moduan ordaindu beharko dizkion kopuruak jasotzea izango da.

HIRU: San Marko Mankomunitateak Lezoko Udalari 10.038,12 (2007. urteko kopurua eguneratu beharrekoa) ordainduko dizkio urtero, konpentsazio moduan, Udal Idazkariak egindako lanengatik.

LAU: Erabaki honen jarraipenerako beharrezkoak diren dokumentuak sinatzeko Alkatetzari ahalmena ematea.”

21.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak hainbat kontu aipatu ditu:

1) Fondo Foraletik jasotakotik %12,7 itzuli beharko zaio Gipuzkoa Foru Aldundiari;
2) Gizarte Langile bat kontratuko da %40ko lanaldiarekin;
3) 2011ko lan eskaintza publikoko probak aurrera jarraitzen dute;
4) Tokiko Gobernu Batzordearen osaketan aldaketa bat egin eta kultura zinegotzi delegatua izendatu du.

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du ea mankomunitateen berririk ez dagoen. Ainhoa Intxaurrandietak esan dio San Marko Mankomunitatean bederatzi industri poligonoetako zabor bilketa selektiboagoa egin nahi dela. Bilketa kontratuaren azken luzapena onartu dutela eta ordenantza egokitu nahi dela. Bestalde, Oiartzungo garbigunea egina dagoela eta Usurbilgoa eta Hernanikoa martxan. Egun Garbigune horien atentzioa zein pertsonalekin egin aztertzen ari direla dio. Donostiako eskoletan hondakin organikoaren bilketa bereiztua martxan jartzen ari direla ere aipatu du. Eta erosketetan hondakin gutxiago erosteko aholkatuz, prebentzio kanpaina berria hasia dela.

22.- Galde-eskeak.

Kepa Garbizuk gogoratu du aurreko plenoan egindako galdera batzuk dirulaguntza deialdien ingurukoak zirela. Horietako dirulaguntza batzuen (berdintasun planak, kontsumitzaileak, ura eta hirigintza planeamendua) eskaerak egiteko epea oraindik zabalik dagoela gogorarazi dio Udalari.

Kepa Garbizuk dio gaur beste galdera bat erregistratu duela. Alkateak esan dio azken plenoan esan bezala, udal sailetako ateak zabalik dituztela zinegotzi, bertako tekniko eta arduradunei informazioa eskatzeko.

Beste galdera batzuk ere egin ditu Kepa Garbizuk:

Galdetu du kiroldegia eta igerilekuak kudeatzen dituen enpresak aurkeztu ote dituen iazko balantze eta likidazioak. Baiezkoaren kasuan kopia bat eskatu du.

Galdetu du noiz jarriko den Markeseneko aingura. Alkateak esan dio ekainean jarriko dela.

Euskal Herria Plazako ikurrina jartzea eskatu du. Alkateak esan dio eskatutako ikurrin berria, iritsi bezain pronto jarriko dela.

Portuko Agintaritzak kutsadurari buruz aurkeztu berri duen dokumentuaren kopia eskatu du. Mikel Antxon Arrizabalagak ere.

2010eko auditoriak zenbait gastu kontsignaziorik gabe egin zirela jasotzen omen du eta horien inguruan sail bakoitzeko teknikarien txostena egitea onartu zen aurreko Osoko Bilkuran. Gogoratu du txosten horiek egin gabe daudela, behar bada behin betiko auditoria jaso berria delako udalean.

Galdetu du ea zer egin behar duen espedienteen jarraipenerako aplikazio informatikoan sartzeko, zer egin behar den, Munigexen.

Galdetu du eguneko zentroaren irekiera zertan den. Alkateak esan dio Gipuzkoako Foru Aldundiak apirila aldean hasiko duela zerbitzuaren esleipen prozedura.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 21:05ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 929886tik 929904ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna