Eskolako Agenda 21en Ikasturteko lehen Udal Foroa

Az, 2016-10-26 17:43
Lezoko ikasleek Mugikortasuna landuko dute 2016/2017 ikasturteko Eskolako Agenda 21 programaren baitan
 
Urtero ohi bezala, Lezo Herri Eskolako, Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen ordezkariak Udaleko ordezkariekin elkartu dira ikasturte honetako Eskolako Agenda 21en lehen udal-foroan. Izan ere, 2015/2016 ikasturte amaieran, Lezoko Eskolako Agenda 21 programan parte hartu zuten ikasleek elikadura eta hondakinei buruzko hainbat eskaera aurkeztu zizkioten Udalari, besteak beste: autobus geltokian zaborrontziak jartzea, elikadura eta osasunari buruzko informazioa banatzea, bertako produktuen salmenta sustatzea, etab.
 
Honenbestez, programan parte hartzen duten ikasleen ordezkaritza batek Udaletxeko Pleno Aretoa bisitatuko zuen atzo Miguel Anjelen (Ingurumen-zinegotzia) eta Leire Betetaren (Udaleko Ingurumen-teknikaria) eskutik eskaera horien erantzuna jasotzeko.
 
Lezoko Eskolako Agenda 21
Dagoeneko bederatzigarren urtea da Lezoko Udalak eta hiru ikastetxeek Eskolako Agenda 21 programa garatzen dutena, 800 bat ikasle inguru, irakasleak, gurasoak eta senideak inplikatuz. Honez gero, ura, energia, hondakinak, biodibertsitatea, kontsumo arduratsua eta Elikadura Jasangarria aztertu dituzte eta, bai eskolan, herrian, zein etxean, hainbat alderdi hobetzeko beharraz jabetuta, urtez urte, hainbat konpromiso hartu dituzte.
 
Ikasturte honetan, Mugikortasuna izango dute aztergai eta, egindako lana eta emaitzak Udalari aurkeztu asmoz, maiatza aldera berriz ere udaletxean elkartuko dira. 
 
Arloa edo saila