Udalaren balorazioa “oso positiboa” da, herriko eragileekin balorazio bilera egitea falta den arren
Bukatu dira Mendekosteak 2014. Eguraldia lagun, Lezo hiru egunez festa giroan murgilduta izan da, eta lezoarrek zein kanpotik etorri diren bisitariek Udalak herriko eragileekin elkarlanean antolatu dituzten ekitaldiekin gozatzeko aukera izan dute.
Festa Batzordea hilabete honetan elkartuko den arren aurtengo jaien balorazioa egitera, Udalak festak bukatu osteko balorazio batean “festa giroa gailendu” dela eta “jendetza” ibili dela azpimarratu du. Zentzu horretan, Mendekosteen balorazio “positiboa” egin eta hiru festa egunak “normaltasunez” joan direla nabarmendu du.
Argazki galeria
Datozen egunotan Mendekosteak 2014ko unerik onenak biltzen dituen argazki galeria igoko dugu webgunera.