Maiatzaren 29ra arteko epea dago erantzunak bidaltzeko
Lezoko Udala II. Berdintasun Plana diseinatzen ari da. Martxoan aurkeztu zuen egitasmoa, eta orduz geroztik hainbat ekimen bideratu dira. Oraingoan, Lezoko biztanleen iritziak bildu nahian, hainbat elkarteei inkestak bideratu zaizkie eta herritarrei zuzendutako inkesta prestatu da.
Lezoko Udaletik, herritarrak animatu nahi ditugu inkestak betetzera. Oso erraza da: lotura honetan klikatu eta galdetegia bete. Bost minutu baino ez dizkizu kenduko. Inkestak aurkezteko azkeneko eguna maiatzaren 29a da.
Arloa edo saila