Urriaren 24an bazkaria egingo dute Bekoerrotan; izena emateko azken eguna urriaren 19a da
Gipuzkoako jubilatuak elkartuko dituen flashback topaketa Lezon eta Pasai San Pedron egingo da urriaren 24an, Lezoko Udalaren babesarekin –azpiegitura guztia utziko du–.
Topaketa Loadinn irabazi asmorik gabeko ikasle elkarteak antolatuko du, eta ekitaldi nagusia Lezoko Bekoerrota kiroldegian egingo da. Bertan izango da bazkaria, eta bazkalostea: bingoa, zozketak, karaokea eta dantzaldia.
Goizean, berriz, Pasai San Pedron elkartuko dira itsasontzian bidaia labur bat egin eta Pasai Donibane ezagutzeko.
Topaketan parte hartu nahi duten Lezoko erretiratuek Aiton Borda elkartean eman behar dute izena –azken eguna urriaren 19a da–. Bazkariko txartela ordaindu beharko dute, 20 euro. Menua honakoa da: patea, ogi opilak ahabiekin eta otarrainxkak; txerri saiheskia parrillan; brazo gitanoa; edaria, kafea eta kopa.