Lezoko saio partehartzailea abenduaren 14an izango da, 17:30etatik 19:30etara Kultur aretoan
Lezoko Udalak bultzaturik, Emakunde eta Oarsoaldeako Garapen Agentziaren laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalen kolaborazioarekin, Oarsoaldeako emakumeentzat puntu ilunak izan daitezkeen guneak identifikatzeko prozesu parte-hartzaile bat jarriko da martxan hurrengo asteetan.
Zer da puntu beltzen diagnostikoa? Kaleen eta herrien antolakuntza neutrorik ez dagoela onarritzat harturik, emakumeen ikuspuntutik puntu beltzak identifikatzea, gure herrietan arriskutsuak izan daitezkeen, arrisku sentsazioa edo deserotasuna sortu dezaketen gune eta tokiak identifikatzea da. Identifikatzeaz gain, horiek desagerrarazteko edo konpontzeko proposamenak egitea da diagnostikoaren helburua.
Prozesu honen helburu nagusia arriskutsuak izan daitezkeen edo deserosotasun sentsazioa sortu dezaketen guneak identifikatu eta honen inguruko proposamenak egitea da. Baina horrekin batera emakumeek esparru publikoarekin duten harremanaren inguruko hausnarketa azalaratzea ere du helburutzat. Azken finean, gure herrien antolaketaren inguruko genero irakurketa bultzatzea eta horren inguruko erabakietan emakumeek parte har dezaten animatzea.
Herri bakoitzean lantalde desberdinak sortuko dira emakumeen ezagupen eta ekarpenak jasotzeko helburuarekin. Taldeak emakume guztiei irekita daude, bai banakakoei bai elkarteetako kideei.
Lezoko saioa abenduaren 14an izango da, 17:30etatik 19:30etara Kultura aretoan.
Lantaldeez gain informazioa jasotzeko tresna birtuala ere jarri da martxan. Zuek ekarpenak egiteko aukera duzue www. Oarsoaldea.net web gunean.