Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak eta Gaxuxa Emakume Taldeak hitzaldi, tailer eta film bana antolatu dute
Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak, Gaxuxa Emakume Taldearekin elkarlanean, Pepa Bojoren hitzaldia antolatu du. Azaroaren 20an izango da, 17:00etatik aurrera Kultura Aretoan. Visualizando desigualdades izenburupean, Pepa Bojo psikologoak genero biolentzia izango du hizpide –hitzaldia gazteleraz izango da–.
Gaxuxaren programazioa
Gaxuxak ere Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta programazio berezia antolatu du.
Azaroaren 16rako Hirigintza eta generoa izeneko tailerra antolatu dute. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da, emakume taldeak Guillermo Lazon kalean duen egoitzan.
Azaroaren 28rako, berriz, zineforuma antolatu dute. Vera Drake filma ikusteko aukera izango da 18:00etatik aurrera Gezalan. Filmak abortu klandestinoen gaia lantzen du. Vera Drake etxeko martxaz arduratzeaz gain, familiaren zaintza bere gain hartzen duen emakumea da: senarra, seme-alabak, ama eta gaixorik dagoen auzokidea. Eta ezkutuan, abortu klandestinoak egiten ditu irabazi asmorik gabe, laguntza moduan. Ebakuntza batean, emakume bat hilzorian gelditzen da abortua eta Vera atxilotu egiten dute.