Puntu ilunen diagnostikoa

Or, 2015-12-11 14:03

Lezoko saioa astelehenean, abenduak 14, izango da, 17:00etatik 19:00etara pleno aretoan

Lezoko Udalak bultzaturik, Emakunde eta Oarsoaldeako Garapen Agentziaren laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo Udalen kolaborazioarekin, Oarsoaldeako emakumeentzat puntu ilunak izan daitezkeen guneak identifikatzeko prozesu parte-hartzaile bat jarriko da martxan hurrengo asteetan.

Herri bakoitzean lantalde desberdinak sortuko dira emakumeen ezagupen eta ekarpenak jasotzeko helburuarekin. Taldeak emakume guztiei irekita daude, bai banakakoei bai elkarteetako kideei.

Lezoko saioa abenduaren 14an izango da, 17:00etatik 19:00etara pleno aretoan.
 

Arloa edo saila