Tailerra irailaren 10ean eskainiko da eta interesa duten emakumeek gizarte zerbitzuetan edo online izena eman ahal izango dute hilaren 6a bitarte.
Lezoko Udalak, Gaxuxa Emakumeen Elkartearen eta Jai Batzordearen laguntzarekin, autodefentsa feminista tailerra antolatu du irailaren 10erako. Ikastaroa, kiroldegian eskainiko da goizeko 9:00etatik 14:00etara bitarte eta helburu izango du, besteak beste, indarkeria egoera eta eraso ezberdinak identifikatzea eta eraso hauei aurre egiteko estrategiak lantzea. Tailerra, Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da.
Matrikulazio epea zabalik egongo da hilaren 6ra bitarte eta parte hartu nahi duten emakumeek, Gizarte Zerbitzuetan edo online apuntatu ahal izango dute, Udalak martxan jarri duen helbidean aurkituko duten izen-emateko inprimakiaren bidez.