Urtarrilaren 9an eman zituzten Lezoko ikastolan estreinako eskolak eta inaugurazio ekitaldi ofiziala, berriz, urtarrilaren 21ean egin zen. Aurrerantzean, eskolaz kanpoko ordutegietan, ikastolan jolastu nahi duten guztientzat egongo da zabalik patioa.
Aste egunetan, arratsaldeko 17:00etatik 21:30ak bitarte egongo da zabalik eta, jai-egun eta asteburuetan, goizeko 9:00etatik 21:30ak bitarte. Patioko atea zabaldu eta ixteaz udaltzainak arduratuko dira.
Arloa edo saila