Ludoteka azaroaren 4an zabalduko da

Ar, 2013-10-29 09:43

Interesatuek izena emateko aukera izango dute azaroaren 8ra arte

Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura Zerbitzuak Ludoteka zerbitzua martxan jarriko du berriro ere datorren hilabetean, azaroaren 4an. Hiru eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da, eta gehienezko haur kopurua 45 izango da –kopuru hori pasatuz gero plazak zozketa bidez emango dira–.

Ludoteka maiatzaren 30era arte egongo da zabalik ordutegi honekin: 16:30etatik 19:30etara.

Euskara eta Kultura Zerbitzutik jakinarazi dutenez, izen-ematea zabalik dago azaroaren 8ra arte. Matrikulak Kultura saileko bulegoan egin behar dira, 8:00etatik 14:00ak etara –matrikula-orria hemen eskura dezakezu–. Matrikularen kuota, bakarra kurtso osorako, 50 eurokoa da. 

Bete beharreko baldintzak

Ludotekan matrikulatu ahal izateko derrigorrezkoa da haurra 2013 urtean Lezon erroldatuta egotea –etxebizitzen leku aldaketak eta etorkinen familiak salbu– eta Lezoko ikastetxeetan matrikulatuta egotea.

Familia ugariko kideek % 20ko beherapena izango dute. Era berean, larrialdiko laguntza jasotzen duten familietako haurrek ez dute matrikula ordaindu beharrik izango.

 

Arloa edo saila