Lezoko inguruak ezagutzeko aukera

Ar, 2011-10-25 09:49

Herritarrei Lezoko biodibertsitatea zaintzeko udalak egindako lanen berri emateko, hitzaldia antolatu da urriaren 26rako, 19:00etan, Kultur Aretoan.


Lezoko Udalak biodibertsitatea zaintzeko hainbat lan egin du. Lan horien berri pasa den astean eman zen prentsarez bide, baina ingurua babestea guztien zeregina denez, udaleko teknikariek egindakoaren berri zuzenean eman nahi die herritarrei.

Horretarako, ikasleentzako bisitak eta hitzaldi bat  antolatu dituzte. Hitzaldia asteazkenean, urriak 26 izango da, 19:00etan Kultur Aretoan. Bertan, egitasmoaren nondik norakoak azalduko dira. Jende guztiarentzat irekia dago, eta helburua egin diren ekintzen berri ematea da.


Ikasleentzat bisita gidatuak:

  • Herri Eskolarekin bisita: urriaren 21ean, ostiralez, 60 ikaslek Altamiragain parkea bisitatu zuten, eta bertan, jarduera desberdinen bidez, egindako lanak erakutsi zitzaizkien. Besteak beste, bertako zuhaitzak identifikatu zituzten eta landare inbaditzaileak zeintzuk diren ikasi zuten.   

 

  • Institutuarekin bisita: datorren asterako atzeratu da, eguraldia dela eta. Ikasle horiekin Jazkibelera igoko ira udaleko teknikariak, bertan egin den urmaela eta burutzen ari diren baso-lanak  ezagutzeko asmoz.
Arloa edo saila