Otsailak 15, Herri Baratzen aurkezpena

Ar, 2012-02-07 11:56

Iaz ospatutako Kontsumo Arduratsuaren Azokan aurkeztu zen lehen aldiz proiektua, eta oso harrera ona izan zuen, izan ere, 30 bat pertsona baino gehiagok eman zuen bere izena bertan parte hartzeko.

Gezalan egingo den bileraren helburua da herritarrei ekimen horren nondik norakoak jakitera ematea: nork parte hartu dezakeen, nolakoa izango den baratzeen funtzionamendua eta parte-hartzaileen antolaketa, zeintzuk diren proiektua martxan jartzeko aurreikusten diren ekintzak.

Interesa duen orori bilerara joateko deialdia egiten dio udalak.

Hitzordua: otsailaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Gezala Aretoan.

Herri-baratzeen ekimena. Informazio gehigarria:

Zergatik ekimen hori?

  • Lezoarrek baratzea edukitzeko aukera izateko. Lur-eremurik ez duten lezoarrei baratzea edukitzeko aukera eman nahi zaie ekimen honen bidez.
  • Aisialdirako beste alternatiba bat eskaintzen da baratzeen bidez. Onura asko dituen aktibitatea da.
  • Autokontsumoa bultzatzeko.
  • Ingurumenarekin lotutako helburua: txabolismoa eta lurraren erabilera desegokiari aurre egin eta nekazaritza ekologikoa bultzatu.

Non egitea proposatzen da? Zergatik?

Herri-baratzeak San Pedro auzoan egokitzea aurreikusten da. Herri-gunetik oso gertu dago eremu hori, eta, aldi berean, landa-eremuarekin mugan. Lurraren ezaugarriak egokiak dira, eta gainera, orain dela hamarkada gutxi arte, inguruan baratzeak zeuden.

Eremu horretatik Olatzar erreka igarotzen da, eta parketxo bat dago bertan. Horrek guztiak aisialdirako balio handia dauka, baita ingurumen-balio handia ere. Parkea eta baratze-eremua bateratzea da proiektuaren helburuetako bat.

 

Arloa edo saila