Igande honetan, martxoak 11, 10:00etatik aurrera Saldise plazan Merka2sanmarko bigarren eskuko merkatua burutuko da, Sanmarko Mankomunitatearen eskutik. Aurtengoa 5. edizioa izango da. Salmenta edo truke postuetan aurrez erreserba egindako 6 elkarte eta 64 partikularrek beraien objektuak salgai edo trukean jarriko dituzte.
Guztiok ditugu aspaldian ezertarako erabili ez ditugun hainbat tresna eta objektu: esaterako, arropa, liburuak, jostailuak, kirol materiala, etab. Egoera onean egon arren, ez dugu jakiten beraiekin zer egin eta, azkenean, zaborretara bota edo kaxetan pilatzen ditugu. Objektu eta tresna horien erabilera luzatze aldera, Sanmarkok trukatzeko, oparitzeko edo saltzeko aukera ematen digu 2. eskuko merkatuari esker.
2. eskuko merkatuaren helburu nagusia erabilita dauden mota guztietako objektuen berrerabilera bultzatzea da. Horrela, sortzen dugun hondakin-kopurua murrizten lagunduko dugu. Doako zerbitzua da eta partikularrei, elkarteei eta ikastetxeei zuzenduta dago. Salmenta edo truke postuetan aurrez erreserba egindako 6 elkarte eta 64 partikularrek beraien objektuak salgai edo trukean jarriko dituzte. Erreserba egiteko aukera izan ez zutenek, egunean bertan beren objektuak salgai jarri ditzakete gordailu/salmenta zerbitzuaren bitartez.
Nola parte hartu egunean bertan
- Gordailu/salmenta postura objektuak eramateko ordutegia: 09:00-10:00
- Objektuak: arropa izan ezik mota guztietako objektuak eraman daitezke.
- Jasotzeko ordutegia: 13:45tatik aurrera.