Berriki jarri da jendaurrean baratze-parkearen funtzionamendua arautzen duen ordenantza. Maiatzaren 18a bitarte egongo da zabalik alegazioak aurkezteko epea dago.
Araudi horretan baratze-parkearen funtzionamenduaren nondik norakoak azaltzen dira. Gainera erabiltzaile zein udalaren eskubide eta betebeharrak zehazten dira. Hori dela eta, ekimen horretan parte hartzeko asmoa duten herritar guztientzat bereziki interesgarria da araudia ezagutzea.
Horretaz gain, martxoan zehar ireki zen izen-emate epean 60 bat lagunek eman zituzten beraien datuak baratze-parkean parte hartzeko. Izen-emate orrian jasotako informazioa baliatuko du udalak baratze-parkearen diseinua moldatu eta herritarren beharrei erantzuteko.
Behin araudia onartu ondoren jakinaraziko da nola egingo den baratzeen esleipena. Udalaren nahia da udazkenerako proiektua martxan egotea.
Onartu da baratze-parkearen araudia. Printzipio orokorrak eta esleipen prozedurei buruzko zehaztapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.