Azaroak 16 izango da inprimakiak jaso eta zozketan parte hartzeko azken eguna.
Interesatuek Lezoko Udaletxeko Erregistro Nagusian (Gurutze Santuaren Plaza, 1 – 20100 Lezo. Ordutegia: 8:00 – 13:30) aurkeztu beharko dituzte beharrezko dokumentuak:
Bertan interesatuaren datuak eta sinadura jarri eta Udaletxeko Erregistro Nagusian entregatu behar dira. Horrekin batera, beharrezkoa da NAN dokumentuaren kopia entregatzea. Gainera, pentsioduna, jubilatua edota familia ugaria diren pertsonek, hori egiaztatzen duten ziurtagiriak entregatu ditzakete.
Aurretik izena eman zuten interesatuek ere Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dituzte dokumentuak. Hala eta guztiz ere, Udalak guzti horiei abisua emango die jakinaren gainean egoteko.
Lezoko Baratza Parkean parte hartzeko jarritako baldintzen artean daude Lezoko udalerrian erroldatua egotea eta landa-lurrik ez edukitzea, besteak beste. Izan ere, baratza edukitzeko lur-eremurik ez dutenei aukera hori ematea da ekimenaren helburuetako bat. Horretaz gain, nekazaritza ekologikoa bultzatu nahi da baita herritarren aisialdirako aukerak zabaldu ere.
Behin izen emate epea bukatua, baratzeen esleipena zozketa bidez ospatuko da. Baratzeen esleipena arautzen duen dokumentua hemen kontsultatu dezakezu.
Egokitze-lanak bukatzear
Lezoko Baratza Parkearen egokitze-lanak irailean hasi ziren, eta dagoeneko bukatzear daude. Onartutako behin betiko proiektuaren arabera, 64 dira egokituko diren baratza kopurua. Horretaz gain, eremuan bertan dagoen obrazko txabola moldatzen ari da, eta bertan erabiltzaileentzako aldagela eta lanabesen biltegia egongo dira.
Parkearen sarrera Olatzar errekaren bestaldean dagoen parketik egingo da, eta, bide batez, erreka horren ingurumen hobekuntza lanak egiten ari dira: erreka bazter eta ubidean dauden hondakinak jaso, erreka ertzeko zuhaitz eta zuhaixken landaketak…
Baratzeen funtzionamendua arautzen duen ordenantza 2012ko ekainaren 5eko GAOn argitaratu zen.
Lezoko Baratza Parkea Kutxa Ekoguneak bultzatutako Gipuzkoako Baratze Parke Sarearen ekimenaren barruan dago kokatua, eta proiektua aurrera eramateko erakunde horren laguntza jaso du Lezoko Udalak.
Web orrialdean atal berria
Udal web orrialdean ekimenaren nondik norakoak ezagutzeko atal berri bat irekiko da. Bertan kontsultatu ahal izango da Lezoko Baratze Parkearen proiektua, araudia, lanen argazkiak…