Jaizkibelen ondare kultural eta naturalaren sinposioa

Al, 2012-11-19 12:14

Lezoko Gezala Auditorioan egingo da sinposioa azaroaren 23 eta 24an.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Lezo, Pasaia eta Hondarribiko Udalen laguntzarekin, Jaizkebelen ondare kultural eta naturalari buruzko sinposioa antolatu du.

Sinposio honen helburua Jaizkibelgo itsaspeko eta urazaleko ikerketa guztiak argitalpen bakar batean batzea izango litzateke. Honez gain, sinposioaren bidez ikerketa edo ildo desberdinak bultza ditzakeen hausnarketa sakona sortu nahi da, Jaizkibelek dituen baliabideak plazaratuz, alegia.

Sinposioaren eskuorria deskargatu.

Informazio gehiago Aranzadi Zientzia Elkartearen webgunean aurki dezakezue.

 

Arloa edo saila