Larunbat honetarako, Lezoko Udalak irteera antolatu dut Zarauzko Zabortegia bisitatu, Usurbilgo Atez ateko esperientzia ezagutu eta Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta Villabonan egingo den agerraldian parte hartzeko.
Ongizate iraunkorraren bidean, Lezoko Udalak bisita gidatua antolatu du otsailaren 16rako, larunbaterako. Zarauzko zabortegia bisitatu ostean, Usurbilera joango dira atez ateko gaikako bilketa sistema ezagutzera. Irteera Villabonan amaituko da, Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta egingo den agerraldian parte hartzeko.
Irteeran parte hartzeko Udaleko erregistrora deituta eman daiteke izena eta doan izango da izen ematea. Autobusa, goizeko 09:00etan irtengo da Kiosko Herrero ingurutik.