Pasa den igandean, martxoak 2, Zuhaitz Eguna ospatu zen Lezon. Eguraldi ona lagun, jende andana bildu zen eta lan polita egiteko aukera izan zen.
Argazkian ikus daitekeenez, helduak, gazteak eta haurrak, guztiak batera egin zuten lan.
Emaitza oso ona izan zen, landare-eremu berria sortzeaz gain, inguruak garbitu ere egin zirelako.
Lanak amaitutakoan, ondo merezitako atsedena hartu zuten bertaratutako herritarrek.
Zorionak egindako lanagatik!
Arloa edo saila