ZINTZILIKATZEKOAK JARTZEA

Og, 2013-04-11 13:58

Udalak jakinarazi nahi dizue, hondakinen bilketa egokirako beharrezkoak diren zintzilikarioak jarriko dituztela udal langileek hurrengo egunetan.

Zintzilikarioak eraikinen etxaurretan  jartzen ari gara bizilagunentzat eskuragarriena, erosoena, estetikoena eta merkeena delako. Ez da gure asmoa inolako herritarren eskubiderik zapaltzea. Udalaren helburua lezoarren bizi kalitatea hobetzea da.  Hau da, Lezoko herrian birziklapena eta osasun kalitatea areagotzeko pauso berri bat ematea.

Halaber, gogoratzen dizuet udal honek baduela etxaurretan zintzilikarioak jartzeko ahalmen legala, beste hiri elementuak jartzeko izan duen bezala (farola, zabor-ontziak kale izenen plakak…), Espainiar Konstituzioko 33.1 artikuluak, Kode Zibileko 7 eta 348 artikuluek eta Lezoko Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Udal Ordenantzaren 15 artikuluak xedatzen duena kontuan izanda.

Krisi garai zail hauetan, herriko giro ona eta bizikidetza inoiz baino beharrezkoagoak ditugu. Eta horren aurka ari diren mehatxu, eraso, jarrera bandaliko eta gizalegegabeak guztiz arbuiagarriak eta ulertezinak dira. 

Zuen jarrera ona eta laguntza eskertu nahi dizuet aldez aurretik. Badakigu bilketa sistema berria eta arrotza dela guztiontzat, baina horretara ohitzeko pazientzia eskatzen dizuet. Bide batez, gogoratzen dizuet kokapen desegokiak eta bestelako arazoak konpontzeko eta hobetzeko denbora izango dela, eta zuen ekarpenak entzuteko prest gaudela udalean.

AINHOA ZABALO LOIARTE, Alkatea.

Arloa edo saila