Ekainaren 17an euskaraz egingo da, eta 20an gazteleraz
Lezoko Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta, datorren astean autokospotatze ikastaroa egingo da. 128 familiak eman dute izena –martxoan beste 92k egin zuten–, eta ikastaroa euskaraz eta gazteleraz egingo da.
Euskarazkoa ekainaren 17an izango da, bi txandatan: goizez, 10:00etan; eta arratsaldez, 19:00etan. Goizeko zein arratsaldeko txandak Musika Eskolako areto nagusian izango dira.
Gaztelerazkoa, berriz, ekainaren 20an egingo da Kultur Aretoan. Hemen ere bi saioa antolatu dira: goizekoa, 10:00etan, eta arratsaldekoa, 19:00etan.
Arloa edo saila